Eragile nagusiez
Kaixo guztioi, egun on. Aurreko mezuan klasean ikusitakoaren sintesia eskaini nizuen. Gaur alderantzizko ariketa proposatzen dizuet: zenbait itaun paratuko ditut hemen, eta ahal duenak ahal duena erantzun dezala, bale? Tira, ekin diezaiogun, bada, su-festari:
- Atzo esan genuen nola maila mikroan hala maila makroan, eta azken urteotan izaniko paradigma-aldaketa dela tarteko, eragile berriak agertu direla ikus-entzunezkoen munduan. Zeintzuk, maila mikroan? Eta maila makroan?
- Fenomeno hori, gainera, ez da soilik Mendebaldean gertatzen ari, mundu zabalean baizik. Gogoratzen duzue Leire Goñiren testuaren harira aipaturiko adibidea?
- Zein kinkatan plazaratu du oraintsu Youtubek 15 minutuko bideoak igotzeko aukera? Zer datorkizue gogora Sarearen neutraltasuna kontzeptua entzutean?
- Zer ondorio izan dezake neutraltasun horren hausturak? Gertu dago une hori? Jarri pare bat adibide.
- Abiadura handiko Interneterako sarbidea, eskubide unibertsala? Ala azpiegituraren mantenuagatik ordaindu behar dugu, telefono-konpainiek gura duten moduan?
Tira, aski da gaurkoz. Ea erantzutera animatzen zareten. Gogoratu, bestalde, arratsaldeko eskolan euskarazko telebistaren historia izango dugula hizpide, eta, horretarako, "EITBren sorrera eta bilakaera" testua irakurrita joan behar duzuela.
Gero arte, beraz
Iruzkinak
Beñat 2010-10-28 12:13 #1
Sarearen neutraltasunaren kontzeptua zaharkitua geratzen ari den kontzeptua bihurtzen ari da gaur egun. Ekonomia merkatuen antzera, Interneten ere lehia sortzen ari da, eta Google eta Verizonekin gertatzen ari dena ikusi ondoren, Espainia mailan gerta daitekeena ere antzeko zerbaita ala oraindik okerragoa izan daitekeen egoera da: Intenet klasista bihurtzea.

Verizonek dagoeneko akordioak lortu ditu Googlerekin, honen webguneak abiadura azkarragoan funtzionatzeko, eta horrez gain, orain esate baterako Youtube (Google-rena dena) webguneko bideoek 15 minutu iraun dezakete, datorren iraultza argitara eman beharrean, prozesu hau guztia sarearentzako "abantaila" bezala ikus dezagun erabiltzaileok.

Espainian, Telefónica konpainiaren argudiaketak ez nau batere konbentzitzen, izan ere Linaresek dio "Internet erabiltzailearen arabera tarifikatuko duela trafikoa arintzeko". Guztiok dakigu hori ez dela horrela. Linaresen interesak ekonomiko hutsak dira, Espainiako telefonia konpainia handienaren jabe delako, eta Internet mundu mailan dagoeneko bihurtu den fenomeno garrantzitsuaren tiroiaz baliatuz, ahalik eta gehien ustiatu nahi du, eta etekinak (=dirua) atera noski.

Aitor 2010-10-29 10:42 #2
Tira, badugu aurtengo lehen erantzuna. Osoondo Beñat. Ba bai, hori da datorrena, eta guri dagokiguna da gutxien-gutxienez informatuta egotea eta irizpide kritikoa lantzea.

Ondo segi eta arratsaldera arte

Utzi iruzkina: