Vodafonen jarraitzen dut… Bai, tontoa naiz, badakit. Hala ere, eta Albert Einsteinek esan zuen moduan, mugarik ez duten bi gauza besterik ez daude; unibertsoa, eta gizakiaren ergelkeria… Badira pare bat hilabete Vodafoneko informazio telefonotik deika dabiltzala. Hasieran zuzenean moztu egiten nien baina kokoteraino bukatu nuen (ez dute sekula amore ematen…) eta egun batean, deia hartu nuen. Izugarrizko mauka omen zuten niretzat! Azken generazioko smartphone lerden bat muxu-truk, ditudan puntuen truke! Besterik ez! Hala ere, eta nire harridurarako, ez ninduen eskaintzarekin liruratu. ...


Eragile nagusiez

2
lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2010-10-15 08:24

Kaixo guztioi, egun on. Aurreko mezuan klasean ikusitakoaren sintesia eskaini nizuen. Gaur alderantzizko ariketa proposatzen dizuet: zenbait itaun paratuko ditut hemen, eta ahal duenak ahal duena erantzun dezala, bale? Tira, ekin diezaiogun, bada, su-festari:- Atzo esan genuen nola maila mikroan hala maila makroan, eta azken urteotan izaniko paradigma-aldaketa dela tarteko, eragile berriak agertu direla ikus-entzunezkoen munduan. Zeintzuk, maila mikroan? Eta maila makroan?- Fenomeno hori, gainera, ez da soilik Mendebaldean gertatzen ari, mundu zabalean baizik. Gogoratzen duzue Leire Goñiren...


Kaixo guztioi. Ikusezazu.com-ekoen aurkezpen laburrarekin hasi gara gaur. Hemen bisita dezakezue webgune hori. Ordainpeko lurreko telebista digitalari buruzko informazioa (beti ere Espainiako kasuaz ari gara), berriz, hemen topatuko duzue.Plataforma askotarako ikus-entzunezko edukiak eta Telebista eta telefonia gaiei buruzko aurkezpenak, berriz, Mudle plataformako Artxiboak karpetan dituzue. Datorren asterako irakurri beharreko testu biak ere (Euskarazko estreinako irratsaioak mugaz alde bietan eta EITBren sorrera eta bilakaera) bertan topatuko dituzue.Besterik ez, beraz. Asteburu on eta go...


“BHL: tenemos pendiente de entregar un paquete al titular del 34xxxxxxxxx. Si es Vd., por favor contacte con nosotros al 90 5x xx xxx”   Hauxe da atzo iluntzean nire mugikorrera iritsi zitzaidan mezua. Zer da hau? Hasteko mezulari enpresa ezagun baten izenarekin jokatzen du (hau DHL da eta ez BHL). Hori gutxi balitz, nire zenbakiaren aurrean 34 prefikoa ageretzen da (atzerrik lanean ari direnaren froga) eta amaitzeko nire pakete miragarria eskuratu nahi badut 905 zenbaki batera deitu behar dut (zenbakiak banatu badituzte ere horretaz konturatzeko gai bagara…)   Hau ez al da delitu...


Azken iruzkinak