SPAMa mugikorrean: Estafa berri bat

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-03-29 22:38
1

“BHL: tenemos pendiente de entregar un paquete al titular del 34xxxxxxxxx. Si es Vd., por favor contacte con nosotros al 90 5x xx xxx”

 

Hauxe da atzo iluntzean nire mugikorrera iritsi zitzaidan mezua. Zer da hau? Hasteko mezulari enpresa ezagun baten izenarekin jokatzen du (hau DHL da eta ez BHL). Hori gutxi balitz, nire zenbakiaren aurrean 34 prefikoa ageretzen da (atzerrik lanean ari direnaren froga) eta amaitzeko nire pakete miragarria eskuratu nahi badut 905 zenbaki batera deitu behar dut (zenbakiak banatu badituzte ere horretaz konturatzeko gai bagara…)

 

Hau ez al da delitu? Ez al da estafa garbi bat? Zein pakete eman behar didate eta egia bada, zergatik ez dakite nire izena? (kontratuan garbi asko ageri da). Kontua da, horrelako mezu bat iristen zaigun bakoitzean ezabatu egiten dugula eta ez diogula buelta gehiegi ematen baina zer gertatuko litzateke hamabi-hamairu urteko milaka mugikordun haur horietako bati mezu hau iritsiko balitzaio?

 

Mezuen mundu berri eta ilun hau norbaitek arautu beharko du ba?

indezent

indezent 2009-03-30 18:11 #1

<P>..eta ematen duenez <A href="http://meneame.net/story/nueva-estafa-905-como-denunciar-has-sido-victima">ez naiz bakarra izan</A>...</P>


Utzi iruzkina: