Lurreko Telebista Digitala eta euskarri berriak
Kaixo guztioi.
Ikusezazu.com-ekoen aurkezpen laburrarekin hasi gara gaur. Hemen bisita dezakezue webgune hori. Ordainpeko lurreko telebista digitalari buruzko informazioa (beti ere Espainiako kasuaz ari gara), berriz, hemen topatuko duzue.
Plataforma askotarako ikus-entzunezko edukiak eta Telebista eta telefonia gaiei buruzko aurkezpenak, berriz, Mudle plataformako Artxiboak karpetan dituzue. Datorren asterako irakurri beharreko testu biak ere (Euskarazko estreinako irratsaioak mugaz alde bietan eta EITBren sorrera eta bilakaera) bertan topatuko dituzue.
Besterik ez, beraz. Asteburu on eta gogoratu datorren astean asteazkenean (16:30-18:30) eta ostegunean (13:30-15:30) izango direla eskolak.
Iruzkinak
ariane 2009-10-20 19:52 #1
Beno, irratiak erabiltzen dituen errezeptoreak erabiliaz berrikuntza berri baten aurrean gaude, beraz, nahiz eta elkar komunikatzeko ez izan, uste dut honen jakinean ere egon behar garela: nora iritsiko gara.

Aitor 2009-10-21 10:53 #2
Ba bai, Ariane, abiada bizian doa teknologia. Harrigarria aurkikuntza hori. Ikusiko dugu ea zer ematen duen azkenean. Eskerrik asko zure ekarpenagatik eta gero arte

Mikel Iraola 2009-10-21 12:10 #3

Kaixo

Testuei dagokienez, Euskal Herria teknologia munduan atzeratua joan dela nabarmenduko nuke. Bai telebista baita irratiaren sorrerarekin ere, euskaldunak beti berantiarrak izan gara. Gainera, Francoren diktadurak, frankismoak, oztopo nabarmen modura lan egin zuela nabaria da. Gobernuaren aldaketa konstanteak eta Euskal armadaren erorketaren ondoren, kanpotik egin behar izaten zituzten irrati emisioak, edota irratiak desagertzea.

Bestalde, oso kuriosoa egiten zait ordu mugatuena, hau da, emanaldi orduak 24 ordukoak izan beharrean 8koak edo dena delakoak izatea. Jakin nahiko nuke nola ematen zen aldaketa hau. Canal+ kodifikatzen eta deskodifikatzen zen garaia gogorarazten dit honek, baina hura I. Mundu Gerra baino urrutiago dagoela ematen du.

Arianek dionaren inguruan berriz, argi eta garbi dago denbora aurrera doan heinean, teknologia ere aurreratzen ari dela. Baina alde batez, preokupatu ere egiten dit, ez ote garen kontrolatuegi egongo.

Amaitzeko, nire kasu bat azaldu nahiko nuke, Bonberenea Irratiarena. Urte honetako Urtarrilaren 10ean egin genuen lehen emisioa, eta bertan 6 ikaslek egiten dugu lan. Ikasleak garenez, eta horietatik 5 kanpoan ikasten ari garenak, ezin dugu emititu astean zehar. Ez daukagu batere dirurik, eta gure programak, han kontzertuak ematen dituzten taldeei elkarrizketak egin eta kontzertu hauek zuzenean emititzean dute helburua. Bitartean, Bonberenea zigiluarekin kaleratu diren diskak daude entzungai. Beraz, honek, Euskal Herrian hasieran irratiek zuten egoera azaltzeko adibide ona izan dezakeela uste dut. Internet bidez bakarrik da entzungai, horretarako sartu hemen. Irratiaren estudioa nolakoa den ikusteko berriz, hemen.

Aitor 2009-10-21 12:31 #4
Kaixo Mikel. Oso itxura ona dauka Bonberenearen estudioak, eta lan interesgarria da hor egiten duzuena. Ziur trebaleku egokia izango dela zuentzat.
Zortzi orduko emanaldi mugatuei dagokienez, neuk ere ezagutu ditut (eta ez naiz hain zaharra) Euskadi Irratian egunaren amaieran Euzko Abendaren Ereserkia jartzen zuteneko garaiak. Behin hori amaitutakoan, ezer ez zen entzuten frekuentzia horretan. Telebistan, berriz, Carta de Ajuste ospetsua izaten genuen. Geroago etorri ziren 24 ordu jarraituko irrati eta telebista emisioak...
Ondo segi eta gero arte

maialen torres 2009-10-21 12:56 #5

aupa!!

Batez ere harritu nauen testua irratiari buruzkoa izan da, ez bainintzen sekula pentsatzen jarri hutsetik hasita gaur arte nolako bilakaera izan duten komunikabideek. Bereziki harritu nauena da izan zituzten zailtasun eta eragozpenak. Txundigarria iruditu zait zer nolako iniziatiba eta aurrera egiteko gogoa izan zuen jendeak, hori gabe gaur egun auskalo nola egongo litzatekeen euskal komunikabideen (eta euskararen) egoera!!

Gai honekin lotuta, azaldu nahi nuke Urretxun badagoela herriko irrati txiki bat, KKinzona deiturikoa, eta bertan, gazteok aukera dugula geure irratsaioak egiteko, irrati librea delako (ni ia urtebetez aritu naiz saio batean). Nire ustez gazteen parteartzea sustatzeko bide ezinobea da, baita herria biziik dagoela frogatzeko tresna bikaina ere.

norbaitek informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue web orrialdearen helbidea:

http://www.kkinzona.net/?p=6

hurrengorarte!!

Olatz Artola 2009-10-22 11:09 #6

Kaixo,

Mikelen adibide berbera da nerea. Ni ere Bonberenea irratian aritzen naiz eta nahiz eta ia denok kanpon ikasten ibili eta astean zehar Bonbereneara ezin joan 24h irratia eskeintzen dugu. Egia da astelehenetik ostegunera iada elkarrizketarik emititzen ez dela baina arazo hau ekiditeko lehengo urte guztian zehar grabaketak egiten aritu ginen, kontzertuetako taldekideen elkarrizketak gordetzen, guk geuk programak sortzen etb. Hala ere, ostiraletik igandera zuzeneko saioak emititzen ditugu nahiz eta hauek ere gorde gerora, irratia sendotzen denean berriz ere emititzeko aukera izateko. Honenbestez 24 ordukoak ez diren irratiak egoteak arritzen nau, azken finean 24ordu martxan egoteak ez aldu antenaren prezioa amortizatzen?

Ekin genion proiektu honekin euskal irratiei bultzada bat ematea espero dugu, eta zuek ere gure proiektuaz gozatzea.

Propaganda albo batera utzita eta gaiari helduz nabarmendu nahiko nituzke Euskal Herriak komunikazioan, zehazki irrati eta telebistan izan dituen oztopoak. Oztopo hauek garapenean mugak jarri dizkio eta honek Euskal teknologiaren atzerapenak ekarri ditu. Guzti honek, emisioak hemendik kanpo egitea ekarri zuen. Hala ere, egoera hori atean utzi dugu eta begiak orainaldian jarriz, Euskal irrati eta telebisten existentzia ikusten dugu, pozgarria dena ezta? Azken finean aurrean ipini zaizkigun oztopo eta arazoei aurre egiteko gai izan gara.

Milesker

Utzi iruzkina: