Kategoria: eragile
Kaixo guztioi, egun on. Aurreko mezuan klasean ikusitakoaren sintesia eskaini nizuen. Gaur alderantzizko ariketa proposatzen dizuet: zenbait itaun paratuko ditut hemen, eta ahal duenak ahal duena erantzun dezala, bale? Tira, ekin diezaiogun, bada, su-festari:- Atzo esan genuen nola maila mikroan hala maila makroan, eta azken urteotan izaniko paradigma-aldaketa dela tarteko, eragile berriak agertu direla ikus-entzunezkoen munduan. Zeintzuk, maila mikroan? Eta maila makroan?- Fenomeno hori, gainera, ez da soilik Mendebaldean gertatzen ari, mundu zabalean baizik. Gogoratzen duzue Leire GoƱiren...
Kaixo guztioi. Ikusezazu.com-ekoen aurkezpen laburrarekin hasi gara gaur. Hemen bisita dezakezue webgune hori. Ordainpeko lurreko telebista digitalari buruzko informazioa (beti ere Espainiako kasuaz ari gara), berriz, hemen topatuko duzue.Plataforma askotarako ikus-entzunezko edukiak eta Telebista eta telefonia gaiei buruzko aurkezpenak, berriz, Mudle plataformako Artxiboak karpetan dituzue. Datorren asterako irakurri beharreko testu biak ere (Euskarazko estreinako irratsaioak mugaz alde bietan eta EITBren sorrera eta bilakaera) bertan topatuko dituzue.Besterik ez, beraz. Asteburu on eta go...
Kaixo berriro. Zuen lanak egiteko oso baliagarri izan daitezkeen tresna bi aurkeztu nizkizuen bigarren orduan: HUHEZIko irakasleok eta beste zenbait lagunek elkarlanean osaturiko Komunikazio Glosategia batetik, eta HUHEZIko Komunikazioa jakintza-arloko irakasleok sorturiko liburutegi birtuala bestetik (egunez egun ari gara osatzen, elkarlanean hori ere). Bata wiki bat da, bestea del.icio.us aplikazioaren gainean eraikitako liburutegia, eta nola wiki-ei hala del.icio.us-i buruzkoak Joxe Aranzabalek azalduko dizkizue bigarren lauhilekoan.Ikus-entzunezkoen munduan agertu diren eragile eta tekn...
Kaixo guztioi, egun on. Hainbat kontu komentatu genituen atzoko eskolan, eta baita hainbat webgune bisitatu ere. Duela 30 urte inguru komunikazio munduan zelan lan egiten zen modu grafikoan islatzeko (eta Interneten protohistoria ezagutzeko), berbarako, blog honetan ageri den bideoa ikusi genuen. Behin hori eginda, eta gaur egungo konbergentzia-garaiek dakarten aldaketez jarduteko Mudle plataforman (ikus Berrien foroa eta Artxiboak karpeta) eskegi dizuedan power pointa baliatu genuen (zuek irakurritako Ramon Salaberriaren testua eskematizatuz haren ikasle batzuek prestaturiko lana).Gogoratu...