Teknologia eta eragile berriak (II)

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2009-10-08 10:23
6

Kaixo berriro. Zuen lanak egiteko oso baliagarri izan daitezkeen tresna bi aurkeztu nizkizuen bigarren orduan: HUHEZIko irakasleok eta beste zenbait lagunek elkarlanean osaturiko Komunikazio Glosategia batetik, eta HUHEZIko Komunikazioa jakintza-arloko irakasleok sorturiko liburutegi birtuala bestetik (egunez egun ari gara osatzen, elkarlanean hori ere). Bata wiki bat da, bestea del.icio.us aplikazioaren gainean eraikitako liburutegia, eta nola wiki-ei hala del.icio.us-i buruzkoak Joxe Aranzabalek azalduko dizkizue bigarren lauhilekoan.
Ikus-entzunezkoen munduan agertu diren eragile eta teknologia berrien inguruan jardun genuen gero; Interneten sortzen ari diren telebistak izan genituen hizpide lehenik, eta Iban Arantzabalen testu hau eta Leire Goñiren beste hau baliatu genituen horretarako.
Internetez gain, ordea, beste eragile garrantzitsu bat ere agertu da ikus-entzunezkoen jokalekuan: telefonia. Pare bat bideo ikusi genituen hor izan den bilakaera ilustratzeko. Bi hauek, hain justu:

Amaitzeko, datorren asterako (gogoratu aipatu genuen aldaketa: eskola urriaren 16an izango da, 13:30etik 15:30era) lau testu labur irakurri behar dituzue:
- Lurreko Telebista Digitalaren kontua eta itzalaldi analogikoa zertan diren jakiteko, honako hau
- Telefonia mundu honetan izaten ari den eraginaz hausnartzeko, beste bi: hau eta hau (azken lotura hori sartzen ez bazaizue, joan helbide honetara: http://www.enriquedans.com/2008/03/finalmente-un-estandar-aprobado-para-la-tv-movil-europea.html)
- Telefoniak zinemagintzan izan dezakeen eraginaz gogoeta egiteko, azken hau
Tira, besterik ez. Ondo segi eta gozatu asteburu luzea

Izarne

Izarne 2009-10-08 19:46 #1

Hori da hori aldaketa, auskalo etorkizuneko mugikorrak zertarako gai izango diren!!

Mikel Iraola

Mikel Iraola 2009-10-09 11:27 #2

Kaixo!
Ba egia esan geroz eta ezaugarri gehiago dituzte mugikorrek. Lehen deitzeko soilik zirenetik, orain interneta, egutegia, kalkulagailua, kamerak, sms edo multimedia mezuak, jokoak, musika...
Bideokonferentziak ere geroz eta gehiago ikus daitezke mugikorretan, baina argi dagoena da, mugikorrak poltsikoan eramateko ordenagailu eramangarri bihurtzen ari direla.

Mikel Iraola

Mikel Iraola 2009-10-13 11:37 #3

Egunon!!
Aitorrek aipatu dituen testuak irakurri ondoren garbi dagoena da itzalaldiak zeresan ugari eman duela, bai alde baita kontran ere. Gauza orok bezala, bere alde onak eta bere alde txarrak ditu, baina nire ustez, beharrezkoa ez den gastu extra bat da. Testuan aipatzen den moduan, telebista analogikoarekin 7-8 kate ikus zitezkeen, eta horrekin nahikoa genuen. Gehiago nahi zuenak, digitala erosten zuen, baina norberaren esku zegoen. Orain ordea, behartuak gaude betiko kate berak ikusi ahal izateko. Egia da bai, kate gehiago ikusteko aukera izango dugula, baina betikoetara ohituak egon eta gero, zaila egingo da besteetaz aprobetxatzea. Futbol partiduen adibidea jartzen du, nire ustetan, tabernan partidua ikustean sortzen den giroa ezinhobea da, aldiz orain bakoitzak paretarekin eztabaidatu beharko ditu epailearen erabakiak edo taldearen jokaldiak.
Mugikorretan telebista ezartzearen beste bi testuak irakurri ondoren, ondorioztatu dezakedan bakarra, laister etxe osoa aterako dugula kalera. Ez dut esaten gaizki dagoela mugikorrek honelako ezaugarriak edukitzea, baina mugikorra iada garestia da telebista izateagatik, ondoren ikusteagatik gehiago ordaintzeko moduan. Merkeagoa balitz...
Azkenik, mugikorrean kamera izatea gauza positiboa ikusten dut. Momentu askotan esan ohi izan dugu momentu horretan kamera falta zela argazkiren bat edo bideoren bat ateratzeko. Mugikorra ia beti gainean eramaten dugu eta askotan kalitatea ez oso ona izan arren aukera hori ematen digu. Zinemagintza mugikorrarekin egitea berriz oso ideia originala iruditzen zait, kostuak asko murrizten dira. Kalitatea ez da oso ona baina lan onak egin daitezke. Adibidez, testuan aipatzen den Turbo 2088 film-laburra. Oso kuriosoa. Ikusi nahi duenarentzat hona joan http://www.youtube.com/watch?v=gIXTiDBDF3s
Besterik gabe, esan teknologia iraultza bete betean gaudela nahiz eta gu ez oroitu. Hurrenarte!!

Ariane Irazusta

Ariane Irazusta 2009-10-13 21:03 #4

Ba zer esan... nik oraindik LDTari ez dio abantaila handirik ikusten, gehio esateko, soilik desabantailak ikusten dizkiot. Aspalditik daukat digital plus etxean eta orain harek dauzkan okerrak kate guztietan edukiko ditut, bi dira nabarmenak:

1.-Programazio ugari edukitzea ontzat ematen dugu, baina askotan betikoa ikustera jotzen dugu berria alde batera utziz, aldiz, programazio urria badugu ez dugu beti gustoko zerbait ikusteko aukera, eta beste telesail berri batzuk ikustera jotzen dugu, agian gure gustoko izango direnak.
2.-Arrazoi oso pertsonala, Ertzaintza frentean bizi naiz, eta barridak ordu erdiro egiten dituzte, horrekin digital plusen seinalea galtzen dugu. Joera hau gertatzean kate normalak jartzea zen, baina orain hauen seinalea ere galtzen dugu. Ondorioz, telebista gabe gelditzen naiz.

Bestalde, mugikorrarena ya mundu bat da... oso gustoko deten mundua... eta ia edozer espero dut egia esan.

Azkenik esan, hirugarren linka nahiz eta kopiatu-itsatsi egin ez dihoakit ondo.

Besterik gabe, ondo lo in!

Olatz Artola

Olatz Artola 2009-10-14 10:53 #5

Egunon,

hainbeste kate, hainbeste aurrerapen... ona ala txarra? Beti dabilkit lema hau buruan eta beti ondorio berberera ailegatze nahiz, yin-yan-aren moduan, txar guztiaren barnean zerbait ona dagoela eta on guztiaren barnean zerbait txarra. Ondorioz honek ere alde positiboak eta negatiboak dituela uste dut.

Alde positiboak, kateak aukeran dituzula eta azkenean, gustoko duzun katerenbat aurkitzeko erraztasuna izango duzula. Dibertsifikazio gehiago izango duzula, hau da, kate guztietan ditugu reality-ak, ''donde estas corazón'' eta horrelako programak baina TDTarekin, programa hauetaz gain dokumentalak, pelikulak... ikus ditzakegu. Mugikorretan interneta, kalkulagailua, multimedia mezuak, kamera, bideoa... izaitea aurrera pauso bat dela argi dago. Argazki kamera falta duzula, or duzu segapotoaren kamera. Toki eder batean zaudela eta lagunen bati oroitzapena bidali nahi diozula, multimedia mezuak dituzu erabilgai...

Hala ere guzti honek ere alde txarrak ditu, esaterako, Arianek esaten zuen moduan hainbeste kate izateak, betikoa ikustera eramaten gaitu,  programa berriak alboratuz. Gainera, lehen kate tradizionalez gain, digitalean zegoen zerbait ikusi nahi bagenu ordaindu egin behar genuen, orain, TDTa derrigortu egingo dute eta lehen ikusi ezin genitzazken telesailak ikusteko aukera izango dugu. Honen alde negatiboa, Mikelek esan duen modura, ohiturak galtzea da, futbolak taberna batean sortzen duen giroa ezabatzea...   Mugikorrak ere baditu alde negatiboak. Arestian aipatu dut argazki kamerarik ez duzunean segapotoko kameraz baliatu dezakezula, baina ondoren argazki edota bideo hauek telebista kateetan, interneten... agertu daitezke. Zenbatek ikusi duzue ikasleak irakasleari galtzak jeisten dizkion bideoa? Egokia iruiditzen zaizue mugikorra horrelako bideoak grabatzeko erabiltzea? Honekin esan nahi dudana, askotan kameraren erabilera txarra egiten dugula da; bideo honek ekar ditzaken ondorioetan pentsatu gabe erabiltzen dugula eta honela etortzen dira ondoren disgustoak. Amak telebista piztu eta zu erokerirenbat egiten ikustea, irakaslea nola tratatzen duzun ikustea, jendeari min egiten ikustea... Honenbestez, telefonoak horrenbeste aurrepauso emateak alde txarrak ere badituela esango nuke.

Azken finean, aurrerapausoak egokiak direla esango nuke, baina guk horietaz egiten dugun erabilerak aurrerapauso hori negatibo bihurtu dezakeela.

Olatz Artola

Olatz Artola 2009-10-14 11:17 #6

Alderatzeko, emen dituzue mugikorraren erabilera on eta erabilera txarraren adibideak:

Egokia: http://www.youtube.com/watch?v=6qvrMnluEQQ

Desegokia: http://www.youtube.com/watch?v=k-kHQSVhdhg

Egun ona izan:)

Utzi iruzkina: