Gaur lagun batek telefonoz deitu dit. 2 orduz (bai bai ondo ipini dut bi ordu) hitzegin ondoren ixeki dugu telefonoa. Telefonoa ixeki bezain laister gogoeta bat etorri zait burura: zertarako deitu dit? ia ia bi ordutan ez dit hitzegiten utzi ere egin, berak zituen arazoak exponitu dizkit ( Exposizioa ala luzemetraia¿?). Zaila egiten zaizkit monologoak jarraitzea, berez dialogoa izan beharko lukenean, eta telefonoz gainera!!! Nik hitz jario-etengabea duten pertsonak zailtasunez senti naiteke gustura haiekin, inongo partehartze aktiboa baimentzen ez duten elkarrizketarik gabe...diskurtsoa lit...


Kaixo guztioi, egun on. Klaseko ordezkariak hautatuz hasi genuen atzoko eskola. Natalia Alustiza eta Mikel Iraola izango dira aurrerantzean zuen ordezkariak.Streaming teknologia izan genuen hizpide hurrena, Goienakoek egin duten proba abiapuntu hartuta. Teknologia horri esker, atzo esaniko moduan, nonahitik ikus dezakezu streaming bidez emititzen duen telebista (Goiena TB bera, berbarako, Ameriketatik, Txinatik edo beste hainbat bazterretatik ikusi ahal izango zenukete, nahiz eta aire bidezko seinaleak edota zuntz optikoa haraino iritsi ez), baina hori bai, zuzeneko emankizunak (denbora err...


Kaixo berriro. Zuen lanak egiteko oso baliagarri izan daitezkeen tresna bi aurkeztu nizkizuen bigarren orduan: HUHEZIko irakasleok eta beste zenbait lagunek elkarlanean osaturiko Komunikazio Glosategia batetik, eta HUHEZIko Komunikazioa jakintza-arloko irakasleok sorturiko liburutegi birtuala bestetik (egunez egun ari gara osatzen, elkarlanean hori ere). Bata wiki bat da, bestea del.icio.us aplikazioaren gainean eraikitako liburutegia, eta nola wiki-ei hala del.icio.us-i buruzkoak Joxe Aranzabalek azalduko dizkizue bigarren lauhilekoan.Ikus-entzunezkoen munduan agertu diren eragile eta tekn...


Kaixo guztioi, egun on. Hainbat kontu komentatu genituen atzoko eskolan, eta baita hainbat webgune bisitatu ere. Duela 30 urte inguru komunikazio munduan zelan lan egiten zen modu grafikoan islatzeko (eta Interneten protohistoria ezagutzeko), berbarako, blog honetan ageri den bideoa ikusi genuen. Behin hori eginda, eta gaur egungo konbergentzia-garaiek dakarten aldaketez jarduteko Mudle plataforman (ikus Berrien foroa eta Artxiboak karpeta) eskegi dizuedan power pointa baliatu genuen (zuek irakurritako Ramon Salaberriaren testua eskematizatuz haren ikasle batzuek prestaturiko lana).Gogoratu...


Udan, Gasteizko jaietan, sakelako telefonoa lapurtu zidaten. Norbaitek poltsan eskua sartu eta arrivederci. Momentuan pozik gelditu nintzen, diru-zorroak eta batez ere etxeko giltzek bide bera jarraitu ez zutelako (bakarrik nengoen etxean egun horietan). Gero, Telefónicari beste urtebeterako saldu nionez nire arima, segapoto berri bat lortzea ez zitzaidan oso garesti atera. Horraino, gaitz-erdi. Galduta nuen, ordea, betiko galduta gainera, nire telefono-agenda. Ehunka zenbaki, ehunka pertsonekin lotzen ninduten kode magikoak. Urte askotan eta pazientzia handiz bildu eta ordenaturiko zenbak...


Lehenik eta behin esatea, bat egiten dugula emakumearen kontrako bortzakeriari aurre egiteko sortu berria den neurriarekin: 016 zenbakia. Beti ez dira kezkak izango gazteek esan beharrekoak!!Emakumeen kontrako bortzakeria areagotu egin da azkenengo urteetan emakumea lan mundura sartzearekin batera. Gauzak horrela, arlo honetan ematen den edozein aurrerapausu ezagutzea eta jakinaraztea da gure ardura. Irailaren 3an telefono bat jarri zuten martxan, emakume hauen kezkak erantzuteko asmoarekin. Telefono zenbaki honek, 016 ak hain zuzen ere, berrikuntza handia suposatu du. Izan ere, ez du aztar...


Internet konexio berria kontratatu behar dugu etxean. Oinarrizko gauza ba, 1-2 mega eta telefono deiak, ahal bada. Router wifi bat oparitzen badute, askoz hobe. Konpainia ugari probatu ditut dagoeneko (Euskaltel, Wanadoo...) eta horietako batek ere ez nau gogobete. Ez naiz inorekin ezkondu, beraz, eta edozertarako irekita nago. Zuen esperientzian oinarrituta, zer gomendatzen didazue? Euskaltel/Orange aferaren ur nahastuak profitatuta, pagotxaren bat hortik zehar? Edo, susmatzen dudan moduan, guztiak dira kaka zaharra eta nahi adina izorratuko naute? Mila esker zuen laguntzagatik.