telefono deia, 2 ordu eta????

hitzen_txokoa 1456147693058 Hitzen txokoa | 2009-11-20 00:07

Gaur lagun batek telefonoz deitu dit. 2 orduz (bai bai ondo ipini dut bi ordu) hitzegin ondoren ixeki dugu telefonoa. Telefonoa ixeki bezain laister gogoeta bat etorri zait burura: zertarako deitu dit? ia ia bi ordutan ez dit hitzegiten utzi ere egin, berak zituen arazoak exponitu dizkit ( Exposizioa ala luzemetraia¿?). Zaila egiten zaizkit monologoak jarraitzea, berez dialogoa izan beharko lukenean, eta telefonoz gainera!!! Nik hitz jario-etengabea duten pertsonak zailtasunez senti naiteke gustura haiekin, inongo partehartze aktiboa baimentzen ez duten elkarrizketarik gabe...diskurtsoa litzateke ezta? baina diskurtso batetan jeiki eta alde egin dezakezu...laguna duzunean kezkez gainezka, ez. Edo ezetz iruditzen zait niri behintzat. Zer egin negar eta negar egiten duten pertsonekin? beraiena munduan dagoen gauzarik okerrena dela pentsatzen dutenekin?pentsatu eta sinistu!
Nik gustoko dut ikastea, entzutea, aditzea, ukitzea, exploratzea, esperimentatzea (ez dakizkiten gauzak, asko direla!) baina hori bai trukean parte hartzea eskatzen dut. Izaki biziduna naiz eta sentitzeko eskubidea dut, ez naiz poste bat! ezin naiteke zu entzuten egon hainbeste denboran! alperrik botatako denbora izan dela iruditu zait hasieran, baina badakizu zer?
Ezer kasualitatez gertatzen ez dela pentsatzen duen horietakoa naiz, EZER! pertsona bat aurrean baduzu seguru nago zerbaitegatik ezagutu duzula, zerbait izango du zuretzako, egoera bat ematen denean ez da kasualidadez izan, harremanak ez dira kasualidadez hasten, berriz toki berberera noa, baina....kimikak existitzen duenaren sinismenekoa naiz baita ere!
Hortaz lagun honek zerbait erakusteko/emateko izango du, eta egia esan badu zentzurik...badaude erlazio mota batzuek adibidez honela ezartzen direnak, batak dependentzia por interes esaten dena. Fijatu zaitez kaleko lagun/amorante erlazioetan, eta ikusiko duzu nola patroi mugatu batzuek jarraitzen diren.
Baina agian, nik entzun nezan bakarrik nahi zuen. Hori ere egia da, askok izan dugu gure bizitzako mementu batean, askotan...edo...agian beti??? entzun bakarrik egingo digun baten bat...Uhmmm, orain gogoratzen dudala, egun batean ni neronek ere egin nuen hori, lagun bati ezer ez esateko eta mesedez besarkatzeko eskatu nion. Ixiltasuna izan zen nagusi, baina agian mila hitzek baina gehiago bete ninduten.

Bai, baliteke.

Bakardadea sentituko ote zuen? ze beldur ematen digun bakardadeak ezta? noski izaki soziala garen unetik! (eztabaidagarria nahi baduzu) izakiak beharrezkoa du erlazionatzea, izaki taldean onartua sentitzea...
zein sentsazio txarra den bakarrik sentitzea. Baina uste dut ez daola sentsazio okerragorik bakarrik ez egon eta sentitzearena. Ez da berdina gainera gure erabilera, "bakarrik nago" edo "bakarrik sentitzen naiz", lehenengoak egoera baten berri ematen digu, bigarrenak aldiz sentitze batena. Bikoteak betetzen ez zaituenean adibidez eman ohi dira esaldi hauek, niri gogorrak iruditzen zaizkit, bakardadea...agian hori zuen.

Oraintxe arte ez naiz konturatu, idatziz jarri dudan arte, zein garrantzitsua den guretzat ez hitzezko komunikazioa. Denbora larregi ematen diogu hitzezko komunikazioari, baina...eta guk hobekien prozesatzen duguna ez hitzezko komunikazioa da. Nik gogoko dut idaztea, eta beharrezkoa ere apuratzen banauzu. Senti eta pentsatzen duzuna hobeto antolatu eta ordenatzen laguntzen dizu. Iruditzen zait sentimenduak nahiko reprimituta izaten ditugula maiz eta beharrezkoak ditugu bizitzeko. Beharrezkoak, identifikatu eta kodifikatzea, gu eta inguruaren ulermena egoki eman dadin (honek beste idatzi batetarako gaia ematen du)
Pentsa! idazten hasi naizenean dei horrek ezertarako balio izan ez duenaren sentsazioa izan dut eta honaino irakurri baduzu konturatuko zinen zenbait gai posible irten diren...etekina atera diot beraz!


Utzi iruzkina: