Zein zaila izaten den pentsatzen dena hitzetan jartzea...eta era berean zein erraza den erakutsi nahi den guztia hitzen bidez idaztea. Idazten duzunean, nahi duzuna idatz dezakezu, inplikaziorik nahi ez baduzu erraza da. Hitzegitean ez da hain erraza egiten, are zailago pentsatu edo sentitzen duzuna esatea. Gutxiago mina eman behar baduzu. Baina minik eman behar ez baduzu ere...zergatik da hain zaila sentitzen duzuna hitzen bidez jartzea?hemen agian kauteloso jokatzen dugu, ez bait dakigu besteak zer sentitzen duen, berdina sentitzen duen...eta erantzuna ezezkoa bada, norberak minik hartu e...
El Diario de Noah pelikula ikusi nuen. Neri ikaragarri polita iruditu zitzaidan, amores imposibles-ean sailkatuko nuke. Zer geratzen da gaztetan pertsona bat gustatu baldin bazaizu eta gerora bakoitzak bere bizitza moldatuta daukazutenean berriz topatzen bazara berarekin? Laguntasuna mantentzen da, baina zer gertatzen da zure barne prozesuetan?oroitzapenetan? berriz berdina sentitzera irits zaitezke? Pelikula hortaz doa. hemen adibidez, sentimenduek kit-kat bat egin dutela dirudi, baina berriz kontaktuarekin berpiztu egiten da, iñoiz itzaldu baldin bada behintzat. Kontua da, liburuan 14 urt...
Gaur lagun batek telefonoz deitu dit. 2 orduz (bai bai ondo ipini dut bi ordu) hitzegin ondoren ixeki dugu telefonoa. Telefonoa ixeki bezain laister gogoeta bat etorri zait burura: zertarako deitu dit? ia ia bi ordutan ez dit hitzegiten utzi ere egin, berak zituen arazoak exponitu dizkit ( Exposizioa ala luzemetraia¿?). Zaila egiten zaizkit monologoak jarraitzea, berez dialogoa izan beharko lukenean, eta telefonoz gainera!!! Nik hitz jario-etengabea duten pertsonak zailtasunez senti naiteke gustura haiekin, inongo partehartze aktiboa baimentzen ez duten elkarrizketarik gabe...diskurtsoa lit...
Aspaldi dudan kuriosidadeak bultzaturik, nire gustoko den ikastaroa aplikatu zait parean. Pertsonen arteko harremanez hitzegiten dute, pertsonen arteko lotura eta “deslotura” afektiboaz. Inoiz galdetu al diozue zuen buruari zergatik maitemintzen garen persona konkretu batetaz eta ez beste batetaz?zergatik aukera librean oinarritu den elekzio hori bapatean amaitzen den? Zergatik ustez zure bikotearekin ondo ego narren batek “tilin” egiten dizun?eta zerk bultzatzen dizun hirugarrengo bat gustatu arren laguntasunean oinarritzen den (edo ez) erlazio hori, aurrerago ez eramatea?edo…eramatea....