Harremanak

hitzen_txokoa 1456147693058 Hitzen txokoa | 2009-11-17 21:48

Aspaldi dudan kuriosidadeak bultzaturik, nire gustoko den ikastaroa aplikatu zait parean. Pertsonen arteko harremanez hitzegiten dute, pertsonen arteko lotura eta “deslotura” afektiboaz. Inoiz galdetu al diozue zuen buruari zergatik maitemintzen garen persona konkretu batetaz eta ez beste batetaz?zergatik aukera librean oinarritu den elekzio hori bapatean amaitzen den? Zergatik ustez zure bikotearekin ondo ego narren batek “tilin” egiten dizun?eta zerk bultzatzen dizun hirugarrengo bat gustatu arren laguntasunean oinarritzen den (edo ez) erlazio hori, aurrerago ez eramatea?edo…eramatea.

Zer gertatzen da bikotean haurrak ditugunean?Eta ez bikotean bakarrik, lagunekin?zergatik batzuekin denbora pasa ahala “feeling” hori mantentzen da eta beste batzuekin aldiz ezinezkoa izan zaizu kaixo eta agur baina gehiago esatea?Zergatik hasieratik batzuk konfidatza iturri bezala eta beste batzuk aldiz, orduan eta urrutiago hobe?Ba, horrelako galderak eta beste mila egin izan dizkiot nire buruari, eta esan bezala, Master honetan galdera guzti hauei erantzungo diodalakoan...apuntatu egin naiz.

Hasi naiz irakurtzen. Maitasun erromantikoaz aritzen da literatura, psikosozialetik begiratuta halare ez da izan asko aztertu den gaia, “zaila delako eta faktore batek baina gehigok parte hartzen duelako”. Dena dela, neurgarriak diren jokabideak aztertu dituzte.

Banaketak ulertu ahal izateko lehenengo nola elkartzen garen ari zaizkigu azaltzen. Gure atxikimendu irudiarekiko izandako erlazio afektiboak izugarrizko ondorioa izango du gure bizitzan zehar izango ditugun harremanetan.

Adibidez, emakume kontserbatzaileak, pragmatikoagoak omen dira. Status soziala eta ekonomikoa emango dieten pertsonak bilatzen dituzte. Gizonezkoek aldiz, alde emozionalari garrantzi handiagoa ematen diete (ezaugarri pertsonalak barne). Ekonomikoki independenteagoak diren emakumeak berriz gizonezkoen ezaugarriak bilatzen dituzte bikotea aurkitzerako orduan. Espektatibak betetzen ez badira, emakumea da maiz erlazio amaitzen duena (desmaitemindu ere errezago egiten omen da espektatibak ez direnean betetzen), eta gizonezkoa berriz gehiago sufritzen duena.

Adibidez eta kuriosidade bezala, emaitzak oso eztabaidatuak izan baziren ere. Ikerketa batetan, persona bat korrika egin ondoren, pertsona erakargarri bat jarriz gero aurrean, harenganako atrakzioa senti dezake. Korrika egin ez balu baina maila altuagoan. Oxitosina omen da honen erantzule. Oxitosina mailak handiagotzen ditugunean posible omen da persona batetiko atrakzioa sentitzen hastea. Kimika deitzen diogun hori ote?

Etikoki arrazoizkoa iruditzen zait dioten bezala laborategian ez ibiltzea oxitosina mailak handiagotzen, edo bai??

Artikulu bat atxikitzen dut:

http://www.elpais.com/articulo/sociedad/amor/quimica/algo/amistad/elpepisoc/20090118elpepisoc_2/Tes


Utzi iruzkina: