betiko zu???

hitzen_txokoa 1456147693058 Hitzen txokoa | 2009-11-22 22:48

El Diario de Noah pelikula ikusi nuen. Neri ikaragarri polita iruditu zitzaidan, amores imposibles-ean sailkatuko nuke. Zer geratzen da gaztetan pertsona bat gustatu baldin bazaizu eta gerora bakoitzak bere bizitza moldatuta daukazutenean berriz topatzen bazara berarekin? Laguntasuna mantentzen da, baina zer gertatzen da zure barne prozesuetan?oroitzapenetan? berriz berdina sentitzera irits zaitezke? Pelikula hortaz doa. hemen adibidez, sentimenduek kit-kat bat egin dutela dirudi, baina berriz kontaktuarekin berpiztu egiten da, iñoiz itzaldu baldin bada behintzat. Kontua da, liburuan 14 urte pasatzen diren bitartean, pelikulan 7 direla berriz ikusten direnerako. 7 urte bueno...baina 14??? 14 urte eta gero garai batean pertsona horrekiko sentitu zenuena sentitzera irits al zaitezke? beti mantentzen al zaizu sentimendu hori eta ikustean pertsona, oroitzapen bizipen, amets, sentipen guztiak etortzen al zaizkizu? edo maila txikiago batetan eta berriz kontaktua mantentzean, zuregan zuen sentsazio ona berriz sentiarazten al dizu? zerbait badago hor, pelikula "hechos reales"-en oinarritua omen dago, eta zenbait ikerketa ere egin dira honen inguruan...ea bilatzen ditudan...baina... zure amor platonikoa ikusi, behin zure bizitza antolatuta duzunean eta berriz erakartzea nahiko faena da ez?edo...ez?? agian bigarrengo aukera bezala ikus daiteke? edo fantasia bat betetzea edo...auskalo zer gertatzen den eta zer pasatzen den bakoitzaren burutik...konplikatua dela hori seguru!!!


Utzi iruzkina: