Hitzak

hitzen_txokoa 1456147693058 Hitzen txokoa | 2009-12-11 17:29
1

Zein zaila izaten den pentsatzen dena hitzetan jartzea...eta era berean zein erraza den erakutsi nahi den guztia hitzen bidez idaztea. Idazten duzunean, nahi duzuna idatz dezakezu, inplikaziorik nahi ez baduzu erraza da. Hitzegitean ez da hain erraza egiten, are zailago pentsatu edo sentitzen duzuna esatea. Gutxiago mina eman behar baduzu. Baina minik eman behar ez baduzu ere...zergatik da hain zaila sentitzen duzuna hitzen bidez jartzea?hemen agian kauteloso jokatzen dugu, ez bait dakigu besteak zer sentitzen duen, berdina sentitzen duen...eta erantzuna ezezkoa bada, norberak minik hartu ez dezan, ez da esaten sentitzen dena. Denetarik dago, noski, badago ere maite zaitut hitza hitzetik-hortzera erabiltzen duenik ere! hor duda egin izan ohi det, berez maite duten mundu guztia, eta aldi ezberdinetan, baina denboran gertu, edota edonori gustatzen zaigulako maitatuak garela jakitea esaten duten...nik desde luego, a priori asi por asi esaten dutenei ez diet sinisten, ya de entrada. Hortik aurrera ia dena aldentzea izan ohi da.
Etzait iruditzen arin erabili behar den hitza denik. Ez ote da egokiago, benetan beste pertsona batengatik sentitzen duzuna, esatea espezifikoki, globalean hitz "errex" horrekin jarri baino? Bazen behin batek esaten zuena...obran son amores y no buenas razones, eta zein egia!!!

Badut lagun bat hitz hauek idaztera bultzatu nauena. Oxitosina, kimika etabarrez ari ginen eta hark ezezkoa zioen. Posible dela hitz batzuek beste pertsona batengana hurbiltzea, ezagutu gabe. Askotan idatzietan inongo inplikaziorik ez dagoenez errezago "irikitzen" omen duzu zure bihotza, baliteke...baina oraindik horri bueltak ematen dizkiot (bai, badakit konplikatua naiz, baina automata bat ez naizen momentutik...) Zer da orduan beste pertsona batetan fijatzera bultzatzen gaituena? afinitatea idatziz erreala da?honek baietz dio. Bera txateatzeaz ari zen.

Baina idatzietan irakurleak ematen dizkio tonuak hitzei, eta uste baldintzatuak oso berak duen aurreritziz. Nahi dut esan, askotan guk benetan irakurri nahi duguna irakurtzera eraman gaitzakela. Batek esaten zidan, ezin nuela egon koma ta punto guztiak analisatzen, baina...zergatik ez ba, ulertu nahi badut??hori da neretzat hitzak idatziz jartzearen arriskua. Koma bat lekutik aldatzen baduzu esaldiaren esanahia aldatu dezake, eta gero gaizki ulertu ugari. aii, nahiago nik aurrez-aurreko hizketaldiak! momentuan zerbait ulertzen ez baduzu, galdetu eta punto. Edo bestela, erabili dezagun ahalik eta informazio gehien eta saiatu gaitezen besteak zuk idatzi behar duzuna kontestu batean jartzen, honela gaizki ulertu gutxiago egongo dira.

Baina hitz idatzien bidez zerbait sentitzera iristen bazara, baliteke horren atzean zerbait gehiago izatea (ikusten?zerbait oso muleta erabilgarria da nola adierazi ez dakizunean, edo esan nahi ez duzunean). Printzipioz, zure beharrak, desirak...adibidez, habilitate sozial gutxi dituen pertsona batentzat txateatzea oso aberasgarria izan liteke. "Mundu errealean" ez dituen gaitasunak "lantzera" eramaten dio, denok dugu erlazionatzearen beharra, batzuek besteak baina zailtasun handiagoa dute eta hitzak idaztean erlazio moeta bat ezartzen dute, beraien beharra alde horretatik aseturik senti dezakete..baina..erreala da?nik uste dut, sentiarazten dizun edozer dela erreala, zure errealitatea bada ere. Eta zuretzat erreala den unetik, bizipen guztiak erreal bezala bizi dituzu. Lagun honek komentatzen zidan, ezagututako neska hori egunaren % handi batean buruan zuela, berarekin noiz hitzegin zai egoten zela, askotan kontzentratzeko arazoak ere bazituela, benetan zegoen maiteminduta?erreala zen? ba ez dakit, baina hark horrela sentitzen zuen. Beraz, zer da erreala ta zer ez? seguru nago, nire lagunak, neska horrekin hitzegiten uzten dion egunean, tristura berdin-berdin izango duela, falta hori, taberna batetan eta aurrez-aurre ezagututako neska izango balitz bezala.

Nere hitzen txokotxo honetan pertsonen arteko harremanak nola ematen direnaren kuriositatea islatzen du. Lehen, aurrez-aurreko harremanak nituen hizpide, orain berriz, kanpoa zabaldu zait...eta idatzizko hitzen bidez sortzen diren harremanak, nolakoak dira?ez da mundu erraza ez, harremanen hau!

G puntua

G puntua 2009-12-12 06:48 #1

Sentimenduak errealak direla ez dago zalantzarik, nere ustez. Agian erreala ez dena daukagun irudia da, idatzizkoa pertsona bat ezagutzeko modu partziala da eta.<br />


Utzi iruzkina: