Ikus-entzunezkoak arautzeko bideak (I)
Kaixo guztioi, egun on. Klaseko ordezkariak hautatuz hasi genuen atzoko eskola. Natalia Alustiza eta Mikel Iraola izango dira aurrerantzean zuen ordezkariak.
Streaming teknologia izan genuen hizpide hurrena, Goienakoek egin duten proba abiapuntu hartuta. Teknologia horri esker, atzo esaniko moduan, nonahitik ikus dezakezu streaming bidez emititzen duen telebista (Goiena TB bera, berbarako, Ameriketatik, Txinatik edo beste hainbat bazterretatik ikusi ahal izango zenukete, nahiz eta aire bidezko seinaleak edota zuntz optikoa haraino iritsi ez), baina hori bai, zuzeneko emankizunak (denbora errealean) baino ez. Internet eta telebista elkarrengandik geroz eta gertuago daudela erakusten duen seinale bat gehiago, bistan denez.
Nor taldekoen testua jorratzen eman genituen hurrengo minutuak. Testu horretan Europako Batasunak, Frantziak, Espainiak eta azken estatu horretako autonomia erkidegoek ikus-entzunezkoen esparrua zelan arautzen duten aipatzen da, Euskal Herrian diharduten enpresa-talde nagusiak identifikatzeaz gain. Gogoratu biharko eskolarako testu horren muina sintetizatuko duen adimen-mapa ekarri behar duzuela.
Biharko, era berean, Espainiako Ministroen Kontseiluak Madrilgo Parlamentura bidali duen Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorraren Proiektua ere irakur ezazue, mesedez. Lege-proiektu horrek biltzen ditu:
- Ikus-entzunezko komunikaziorako oinarrizko araudia
- Ikus-entzunezko merkatuaren koordinaziorako eta ordenamendurako oinarriak.
Pare bat kontu, amaitzeko:
- Azaletik bada ere, talde-lanak egiteko gidari (Txemak banatu dizuen hori) gainbegiratua eman genion. Hona klasean ikusitako sintesia. Gogoratu, dena dela, datorren asteko eskoletan jorratuko dugula talde-lanen kontua, ebaluazio-irizpideak bergogoratu eta zuen zalantzak argitzeaz batera.
- Aste honetako ordu ez-presentzialei dagokionez, pare bat ordu talde-lanari eskaini beharrekoak dira, hirugarrena lan-koadernoari eta azkena (gidan besterik jasota bazegoen ere) atzo pasatu nizuen testua (Madrilgo Ministroen Kontseiluaren lege proposamena) irakurtzeari.
Iruzkinak
Aitor Bereziartua 2009-10-27 22:18 #1

Arratsalde on denoi,

Atzoko klasean aipatutako streamingaren inguruan nire iritzia eman nahiko nuke.

Interesgarria iruditu zait GoienaTB hasitako iniziatiba, alde batetik ikusleekiko aukera polita iruditu zaidalako zuzeneko programazioaren ideia, hau erakargarria izatea lan zaila izan arren.

Eta bestetik, telebista eredu interesgarria iruditu zaidalako telebisten munduan amateur-ak direnentzat. Gaur egun, interneti esker, aurrekontu txiki batekin telebista propioa eraiki daiteke. Honek, interes politikoetatik kanpoko telebista mota berriak ikusteko aukera zabaltzen du, oso landuak izan ez arren, aisirako interesgarriak bihurtuz. Adibide garbia da LaSexta katean ikus daitekeen "Que vida mas triste" telesaia, intreneten izugarrizko arrakasta izan ondoren erosi baitzituzten bere eskubideak.

Horregatik, hedabideen etorkizun konbergentearen barruan, aukera ezberdina iruditu zait, guztiok jaso dezakegun eta guztiok igorri dezakegun telebista eredua.

Milesker

Oiartzun, Gogor erantzun!

Utzi iruzkina: