Kaixo guztioi, egun on. Klaseko ordezkariak hautatuz hasi genuen atzoko eskola. Natalia Alustiza eta Mikel Iraola izango dira aurrerantzean zuen ordezkariak.Streaming teknologia izan genuen hizpide hurrena, Goienakoek egin duten proba abiapuntu hartuta. Teknologia horri esker, atzo esaniko moduan, nonahitik ikus dezakezu streaming bidez emititzen duen telebista (Goiena TB bera, berbarako, Ameriketatik, Txinatik edo beste hainbat bazterretatik ikusi ahal izango zenukete, nahiz eta aire bidezko seinaleak edota zuntz optikoa haraino iritsi ez), baina hori bai, zuzeneko emankizunak (denbora err...


Kaixo guztioi, egun on. Hainbat kontu komentatu genituen atzoko eskolan, eta baita hainbat webgune bisitatu ere. Duela 30 urte inguru komunikazio munduan zelan lan egiten zen modu grafikoan islatzeko (eta Interneten protohistoria ezagutzeko), berbarako, blog honetan ageri den bideoa ikusi genuen. Behin hori eginda, eta gaur egungo konbergentzia-garaiek dakarten aldaketez jarduteko Mudle plataforman (ikus Berrien foroa eta Artxiboak karpeta) eskegi dizuedan power pointa baliatu genuen (zuek irakurritako Ramon Salaberriaren testua eskematizatuz haren ikasle batzuek prestaturiko lana).Gogoratu...


Kaixo guztioi, egun on. Atzoko eskolan egin genituen taldeak halakoren batean, eta baita gaiak esleitu (zoritxarrez galtzaile atera ziren gaiak kontsentsuz esleitzearen aldekoak) eta aurkezpenen ordena finkatu ere.Hona informazio zehatzagoa: 1. aurkezpena: Mikel Hernandez, Mikel Blasco de Imaz, Arrate Gonzalez eta Asier Rekalde: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan. Azaroak 162. aurkezpena: Iñigo Segui, Ibai Azpeitia, Aitor Bereziartu eta Aritz Meoki: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak. Azaroak 183. aurkezpena: Izar Otter, Leire Gonzále...


Gaurko beroarekin onena hondartzan egotea, ez da?Baina gogoratu, trenez bazoaz AHT ez ordaindu. Irrati kuina bi prestatu ditugu, zure herrian jaiak badira ta txosnetan jartzeko aukera baduzu eskertuko genizuke. Zoaz hondartzara trenean baina AHT ez ordaindu(mp3 865kb) Etxera... bainu-jantziaren bila?(mp3 850kb) ¡Buah tronko! ¡que calor que hace! Vamos a la playa.Vale, pero si vas en tren no te olvides la declaración de objeción de conciencia, no querrás pagar el TAV, ¿no?Si te gustan estas dos cuñas de radio ponlas en tu radio o en tu txosna de fiestas.Cuando calienta sol... ¡haz impaago...


Screamer Radio

1
No profile photo Irrati-artea | 2007-03-14 09:36

Consumer.es aldizkarian artikulu interesgarri bat agertzen da Interneten bidezko irratia entzuteko eta grabatzeko programa bati buruz: Screamer Radio. Oso interesgarria izan daiteke nahi ditugun irratsaioak grabatzeko, baina, aurretik direktorioan sartuta egon beharko lukete irrati horiek. Dena den, zerbait gehiago jakin nahi baduzue, sakatu izenaren gainean eta artikulura helduko sarete. Hortik aurrera zuen lana izango da eskaintzen dituen aukerak aztertzea.


Bretaina Handiko Liburutegaiak ditun soinu-artxiboak on-line kontsulta daitezke. Soinu-efektuez gain,  naturaren audioak ere entzun daitezke. Horretaz gain, hainbat irratsaio (gehienak BBC-koak eta ingelesez) eta dramatikoak ere entzun eta "deskarga" daitezke bertatik. Gainera, beste artxibo batzuk eska daitezke edo/eta informazio gehiago eskatu ere bai.


Horixe da Ikus-entzunezko 3. mailan hasi berri dugun ikasgaiaren izenburua. Ikasleei esan bezala, blog honetan material asko izango dute eskuragai, eta era berean, hauxe izango da ikasgaiaren inguruan eztabaidatzeko gunean baita ikasleek beraiek egindako lanen erakustokia. Ikasleei bereziki zuzenduta dagoen arren, blog honetan irratiaren eta soinu-adierazpenaren inguruko materiala aurkituko du edonork. Horretaz gainera, prest gaude iniziatibak, proposamenak eta irratiaren inguruko berritasunak ikasteko; beraz, ongietorriak izango dira bidalitakoak. Zuen zain geratzen gara. 


ZINEMATEKA

No profile photo Irrati-artea | 2007-02-13 13:19

Honako honetan, Zinemateka saioa dugu entzungaiEHUko Ikus-entzunezko 4. mailako ikasle hauek egina: Ane Azkue, Nagore Arozena, Janire Goikolea, Oihane Iraguen, Oihane Korres, Egoitz Sanchez eta Iker Zabala.ENTZUN


EHUko Ikus-entzunezko 4. mailako ikasleek egindako lanak aurkezten jarraitzen dugu. Garazi Rodríguez, Garazi Sanchez, Eider Rodriguez, Gontzal Uribe, Mikel Uribe-Etxebarria, Miriam Ortega, Itxaso Estarrona eta Zuberoa Barbolla ikasleek 80ko hamarkadara egindako bidaia dugu hau. ADI


Siritinga sarean

No profile photo Irrati-artea | 2006-11-30 22:09

Irrati-dramatiko gutxi egiten dira. Dirudienez, ikus-entzunezko istorioak nahiago ditugu entzunezkoak baino. Duela urte batzuk ondoko Erresumako RNE (Radio Nacional de España delakoa) irratian Siritinga izeneko irrati-seriala emititu zuten. Gaur Internetetik nabegatzen (ikasleentzako material bila) aurkitu dut "Cuando Juan y Tula fueron a Siritinga" izeneko irrati-serialaren atal guztiak eta baita gidoiak ere. Nahi duenak honako helbide honetan topa ditzake: www.siritinga.org/siritinga helbidean.


Irratia eta Telebista

kio 1456150527384 KIO 06 | 2006-11-21 18:20

Euskaraz ekoiztutako irrati eta telebisten artean burura datozkigun lehenak EiTB kate publikoaren barnean dauden horiek dira. TelebistaIrratiaItzuli hasierara.Itzuli aurkibidera.


Bideo honetan Podomatic-en podcast bat nola sortu azaltzen da. Beraz, Audacity programa eta Podomatic tresna nahikoak dira irratsaio bat sortzeko. Hori bai, garrantzitsuena zerbait azaltzeko izatea da.Nola egin podcast bat (tutorial laburra).


Azken iruzkinak