Consumer.es aldizkarian artikulu interesgarri bat agertzen da Interneten bidezko irratia entzuteko eta grabatzeko programa bati buruz: Screamer Radio. Oso interesgarria izan daiteke nahi ditugun irratsaioak grabatzeko, baina, aurretik direktorioan sartuta egon beharko lukete irrati horiek. Dena den, zerbait gehiago jakin nahi baduzue, sakatu izenaren gainean eta artikulura helduko sarete. Hortik aurrera zuen lana izango da eskaintzen dituen aukerak aztertzea.
Bretaina Handiko Liburutegaiak ditun soinu-artxiboak on-line kontsulta daitezke. Soinu-efektuez gain, naturaren audioak ere entzun daitezke. Horretaz gain, hainbat irratsaio (gehienak BBC-koak eta ingelesez) eta dramatikoak ere entzun eta "deskarga" daitezke bertatik. Gainera, beste artxibo batzuk eska daitezke edo/eta informazio gehiago eskatu ere bai.
Isiltasuna ez da deus.Soinurik ez: ez hitzik, ez musikarik ez hotsik edo zaratarik. Beraz, zero. Ez da egia. Isiltasunaren balio adierazlea handia da. Ikus-entzunezko eta Publizitateko 3. mailako ikasleei isiltasunaz hausnartzea proposatu nien, baita nolako edo/eta zein egoerarekin lotzen zuen esatea ere. Hona heman haiek plazaratu zituzten egoera eta sentsazio batzuk.BAKEA/LASAITASUNA: Ohean daudela, lo egin aurretik (kontzientzia garbia dutelaren seinale, dudarik gabe). Mendian, hondartzan, liburu on bat irakurtzen... URDURITASUNA/TENTSIOA/DESEROSOTASUNA/LOTSAJende askoren aurrean hitz e...
Ikasle batzuek, gutxik egia esan, soinu-muntaketa bat egitea erabaki dute "Irratia, adierazpen bitartekaria: irrati-narratiba" ikasgaiarako azken lan moduan. Haiekin, eta nahi duten beste ikasleekin, asteazkenetan lan egingo dugu Fakultateko Irrati-Laborategian. Bertan Adobe Audition soinu-editorearekin lan egiten dugu, baina Audacity erabiltzeko aukera ere badago. Ikasle batzuek azken hau hautatzen dute editore moduan etxean lan egin ahal izateko. Haientzako, apunteak lortu ahal dute honako helbide hauetan: http://213.96.129.186:82/blog/eplazara/AudacityApunteak3Apunteak.pdf http://213.96....
Irati Mendiguren, Amaia Uribe, Eire Vila, Iratxe del Palacio, Jon Egia, Maitane Iruarrizaga, Deiene Ituarte eta Miren Garate Ikus-entzunezko 4. mailako ikasleek egindako irratsaioa da Txitxiburduntxi izenekoa.Entzuteko, egin klik izenburuaren gainean.
Horixe da Ikus-entzunezko 3. mailan hasi berri dugun ikasgaiaren izenburua. Ikasleei esan bezala, blog honetan material asko izango dute eskuragai, eta era berean, hauxe izango da ikasgaiaren inguruan eztabaidatzeko gunean baita ikasleek beraiek egindako lanen erakustokia. Ikasleei bereziki zuzenduta dagoen arren, blog honetan irratiaren eta soinu-adierazpenaren inguruko materiala aurkituko du edonork. Horretaz gainera, prest gaude iniziatibak, proposamenak eta irratiaren inguruko berritasunak ikasteko; beraz, ongietorriak izango dira bidalitakoak. Zuen zain geratzen gara.
Lara Izagirre, Itxaso Moreno, Estibaliz Cosano, Nagore Ipiña, Saioa Martija eta Ane Bengoetxea ikasleek osaturiko taldeak Arrebusa izeneko irratsaioa eskaintzen digute. Hauek ere EHUko Ikus-entzunezko 4. mailako ikasleak dira.ENTZUN
Honako honetan, Zinemateka saioa dugu entzungaiEHUko Ikus-entzunezko 4. mailako ikasle hauek egina: Ane Azkue, Nagore Arozena, Janire Goikolea, Oihane Iraguen, Oihane Korres, Egoitz Sanchez eta Iker Zabala.ENTZUN
EHUko Ikus-entzunezko 4. mailako ikasleek egindako lanak aurkezten jarraitzen dugu. Garazi Rodríguez, Garazi Sanchez, Eider Rodriguez, Gontzal Uribe, Mikel Uribe-Etxebarria, Miriam Ortega, Itxaso Estarrona eta Zuberoa Barbolla ikasleek 80ko hamarkadara egindako bidaia dugu hau. ADI
Orain bai, ENTZUN
Blog honetan, irratsaio interesgarriak erakarriko ditugu, baita EHUko Ikus-entzunezko ikasleek egindako soinu-muntaketak, baita horiek egiteko erabili ahal diren baliabideak. Era berean, irratia berba-jarioa baino gehiago dela uste dutenen parte-hartzea eskertuko duen orrialdea da.