Irrati-artea

Soinuen bidezko muntaketak eta irratsaioak

Hauxe da EHUko Ikus-entzunezko 4. mailako ikasleek egindako irratsaio bat, Hiru Milenio eta Erdia izenburukoa. Ainhoa Elizalde, Eider Fernandez, Iratxe Gangoiti, Jessica zambrano, Melisa Broco, Izaskun Cosano, Aizpea Amas eta Odei Gomez ikasleek egin dute. Entzun HIRU MILENIO ETA ERDIA


Siritinga sarean

No profile photo Irrati-artea | 2006-11-30 22:09

Irrati-dramatiko gutxi egiten dira. Dirudienez, ikus-entzunezko istorioak nahiago ditugu entzunezkoak baino. Duela urte batzuk ondoko Erresumako RNE (Radio Nacional de España delakoa) irratian Siritinga izeneko irrati-seriala emititu zuten. Gaur Internetetik nabegatzen (ikasleentzako material bila) aurkitu dut "Cuando Juan y Tula fueron a Siritinga" izeneko irrati-serialaren atal guztiak eta baita gidoiak ere. Nahi duenak honako helbide honetan topa ditzake: www.siritinga.org/siritinga helbidean.


Bideo honetan Podomatic-en podcast bat nola sortu azaltzen da. Beraz, Audacity programa eta Podomatic tresna nahikoak dira irratsaio bat sortzeko. Hori bai, garrantzitsuena zerbait azaltzeko izatea da.Nola egin podcast bat (tutorial laburra).


Donostiako Altza auzoko Casares Irratian entzungai ditugu bertan egindako irrati-antzertiaren lehiaketan parte hartu dutenen lanak. Bakarra dago euskaraz, hizkuntz horretan irabazlea, Pianoa, Alex Tello usurbildarrak sinatuta. Entzun nahi badituzue, Casares Irratiko web orrialdean bertan topatu ahal duzue www.casaresirratia.com.


Soinu-esketxa(II)

No profile photo Irrati-artea | 2006-07-13 19:14

Tania Arriaga ikasleak beste esketx bat egin du Bilbao Arte eta Kultura izeneko topaketetan. Hau ere entzungai dugu hemen: Su eta ge


Soinu-esketxak

No profile photo Irrati-artea | 2006-07-13 19:01

Bilbon izandako Bilbao Arte eta Kultura Topaketetan, honako soinu-esketx bat egin du Carla Sevilla ikasleak, Entzun!: La Revolución


Ikimilikiliklik

No profile photo Irrati-artea | 2006-06-05 09:50

Garai ilunak ziren, eta Inkisizioak sorginak hiltzen zituen sutan, emakumeak torturatu eta gero. Guztiak ziren susmagarri, eta gehienak errudun, ezer txarri ez egin arren. Andre horien oihuak eta iluntasunaren hotsak heldu zaizkigu eta Saioa Martija, Itxaso Moreno, Maialen Sukunza eta Estibalitz Cosano ikasleek jaso dituzte. Entzun dezagun!Ikimilikiliklik


Eider Rodriguez Ordoñezek eta Itsaso Estarrona Elizondok, Ikus-entzunezko Komunikazioko 3. mailako ikasleek "Indar eraldatzaileak" izeneko muntaketan, gizakiak eta naturak sorturiko soinuen bidez mezu positibo bat azaldu nahi izan dute: gizakiok naturan eragiten dugu, ez beti hobetzeko, "hala ere, gizakiok baditugu baita alde miresgarriak. Eta esperantza mantendu beharko dugu alde horietan. Horrela pixkanaka-pixkanaka egoera aldatzen joango da, eta gure arbasoek guk bizi izan dugun bizitza ona izango dute".Hemen entzungai, Indar eraldatzaileak


Iratiren bizitza

No profile photo Irrati-artea | 2006-05-22 13:12

Hona hemen Uxana Agirresarobek, Ane Albisuk eta Zuberoa Barbollak, EHUko Ikus-entzunezko 3. mailako ikasleek egindako irrati-muntaketa.Bertan, Irati izeneko neska baten bizitza osoa laburtu dute ordu laurden batean. "Iratiren bizitza da, beraz, irrati-muntaketa honen bitartez azaldu nahi izan duguna. Jaiotzen den une beretik, hiltzen den unera bizi dituenak islatu nahi izan ditugu soinu-baliabide ezberdinei esker"Entzungai



Blog honetan, irratsaio interesgarriak erakarriko ditugu, baita EHUko Ikus-entzunezko ikasleek egindako soinu-muntaketak, baita horiek egiteko erabili ahal diren baliabideak. Era berean, irratia berba-jarioa baino gehiago dela uste dutenen parte-hartzea eskertuko duen orrialdea da.