Isiltasuna
Isiltasuna ez da deus.Soinurik ez: ez hitzik, ez musikarik ez hotsik edo zaratarik. Beraz, zero. Ez da egia. Isiltasunaren balio adierazlea handia da.
Ikus-entzunezko eta Publizitateko 3. mailako ikasleei isiltasunaz hausnartzea proposatu nien, baita nolako edo/eta zein egoerarekin lotzen zuen esatea ere. Hona heman haiek plazaratu zituzten egoera eta sentsazio batzuk.
BAKEA/LASAITASUNA:
- Ohean daudela, lo egin aurretik (kontzientzia garbia dutelaren seinale, dudarik gabe).
- Mendian, hondartzan, liburu on bat irakurtzen...
- Jende askoren aurrean hitz egin behar denean.
- Galdera/azterketa baten aurrean (ezjankitasuna)
- Bi pertsonen arteko solasaldian, elkarri zer esan ez dakitenean
- Ohean lorik egin ezin denean
- Irakasleak haserratu eta gero, denak isiltzen direnean
- Eztabaida baten ondoren, gatazkaren ostean
- Toki ezezagun batean edo gaueko orduetan...
- Igogailuan, beste zenbait pertsonarekin
- Ezezagunen artean...
- Musu bat eman eta gero
- Bikoteakidearekin, siestan, lehenago esnatzen denean
- Goxo goxo zaudenean beste pertsona batekin, gatazkarik gabe
- Lagunartean inork ez du hitzik esaten
- Albiste txar bat entzun eta gero (harridura)
- Hileta batean
- Gauean esnatzen denean
- Kale bakarti batean
- Etxera bakarrik itzultzean
- Kartzelako zelda batean
- Kartzelako zigor-gela batean
- Inguru arrotz edo ezezagun batean bakar-bakarrik
- Naturaren erdian (adib. Patagonian zehar ibilbide batean)
Nire ustez hori ez da kasuala, eta beste zerbaitekin lotuta dago: isiltasuna (bakardedea bezala) guk aukeratzen dugula ala beste zerbaitek edo norbaitek inferitzen (behartzen) digula. Ikasle batek idatzi zuenez "inkomunikatuta dagoen pertsona batentzat, kartzeleroek ere berba egiten ez diotela, isiltasuna infernu bilakatzen da. Gauza insoportable eta zorotzerainoko moduko, Murrail zeharkaezina".
Horren parean, honekin ere geratzen naiz zentzu positiboan, beste ikasle batek idatzita: "Norbaitekin hitzegitean..., ixiltasuna... askotan isiltasun horrek hitzek baino askoz geiago esan nahi dute... Isiltasuna bera da "mezua".
Iruzkinak
Lohitzune 2007-03-09 16:13 #1
Isiltasuna, txarra eta ona. Erosoa eta deserosoa. Askotan deitua izan gabe datorrena eta beste askotan ikaragarri desiratuz ere agertzen ez dena. Bakardadea bezalakoa. Beharrezkoa, baina gehiegi dagoenean, tristetzen gaituena. Jakin behar dena maneiatzen, eta interpretatzen, eta aprobetxatzen, eta maitatzen eta...
Isiltasuna zeharo polita da, zeharo liluragarria, baina ez dakigu berarekin elkarbizitzen, ez dakigu ulertzen...
Ainize Eguiarte 2007-03-15 12:24 #2
<p>Isiltasunarekin lotu izan diren kontzeptuak begiratzen, bat-batean, zerbait faltan bota dut. </p>
<p>Badagoelako beste isiltasun mota bat, barneratasunarekin lotuko nukeena. Badira momentu batzuk isilik gaudenean gurekin gaudela, soilik. Hausnartzen, pentsatzen, ametzetan, baina gu gure buruaz. Horregatik esan gura nuen isiltasuna barnetasunarean momentua dela, besteak beste. Ez dut inola ere beste guztiak ukatu nahi, beste hau gehitu, ordea.</p>
Iñigo Aranbarri 2007-03-21 17:24 #3
<p><u>Isiltasuna............batzutan hain nazkagarria eta bestetan hain liluragarria, erabileraren arabera</u>: Kasu honetan, isiltasunarekin zerikusia duten hainbat sentsazio edo sentimendu, egoera... zerrendatu ditugu. Hala ere, isiltasunak sortzen dituen sentimenduez gain, isiltasuna bera nola jakin erabiltzen ere garrantzitsua dela uste dut. Ez al gara inoiz damutu, isilik egon beharrean, ikaragarrizko astokeria esan dugulako? Mediku batek ez du zertan esan behar gizona hil zaion emazte bati gizona hil egin dela kirofanoan, isiltasunarekin eta begiradarekin nahikoa da. Maiteminduta dauden bikoteek, ez dute zertan egunero batak besteari esan beharrik elkar maitatzen direla, nahikoa da elkarri begiratzen dauden momentuko isilunea. Horregatik esaten dut isiltasuna batzutan nazkagarria eta bestetan liluragarria dela. Guk isiltasunarekin egiten dugun erabileraren arabera, esanahi desberdinak eraiki daitezke. Jakin behar duguna da, sentsazio horiek sortarazten dituzten isiltasunak, momentu eta modu egokian erabiltzen, horrenbeste gorrotatzen ditugun momentu deserosoak ekiditzeko. Zenbat eta egokiago erabili isiltasuna, orduan eta gutxiago damutu behar izango gara, ez beti baina askotan bai. Hala ere, batzutan komenigarria izaten da ganoraz hitz egitea, gauzak argi esatea, aurrekoaren harriduraz, hots, isiltasunaz gozatzeko.</p>
Utzi iruzkina: