Audacity-ren apunteak
Ikasle batzuek, gutxik egia esan, soinu-muntaketa bat egitea erabaki dute "Irratia, adierazpen bitartekaria: irrati-narratiba" ikasgaiarako azken lan moduan. Haiekin, eta nahi duten beste ikasleekin, asteazkenetan lan egingo dugu Fakultateko Irrati-Laborategian. Bertan Adobe Audition soinu-editorearekin lan egiten dugu, baina Audacity erabiltzeko aukera ere badago. Ikasle batzuek azken hau hautatzen dute editore moduan etxean lan egin ahal izateko. Haientzako, apunteak lortu ahal dute honako helbide hauetan: http://213.96.129.186:82/blog/eplazara/AudacityApunteak3Apunteak.pdf
http://213.96.129.186:82/blog/eplazara/AudacityApunteak3Eranskinak.pdf
Zuzenean klikatu besterik ez dute behar. Esan beharra dut apunte hauek IƱaki Biainek eginak direla, eta eskola irratien proiektuetan lan egiten dutenei zuzenduta daudela, baina erabilgarriak dira ere Audacity erabili nahi duen edonorrentzat.
Laister material gehiago jarriko dut zuen eskura.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: