Irratia, adierazpen bitartekaria: irrati-narratiba

No profile photo Irrati-artea | 2007-02-13 19:56


Horixe da Ikus-entzunezko 3. mailan hasi berri dugun ikasgaiaren izenburua. Ikasleei esan bezala, blog honetan material asko izango dute eskuragai, eta era berean, hauxe izango da ikasgaiaren inguruan eztabaidatzeko gunean baita ikasleek beraiek egindako lanen erakustokia.
Ikasleei bereziki zuzenduta dagoen arren, blog honetan irratiaren eta soinu-adierazpenaren inguruko materiala aurkituko du edonork. Horretaz gainera, prest gaude iniziatibak, proposamenak eta irratiaren inguruko berritasunak ikasteko; beraz, ongietorriak izango dira bidalitakoak.
Zuen zain geratzen gara. 



Utzi iruzkina: