016, emakume askoren ahotsa

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-10-08 19:19
2

Lehenik eta behin esatea, bat egiten dugula emakumearen kontrako bortzakeriari aurre egiteko sortu berria den neurriarekin: 016 zenbakia. Beti ez dira kezkak izango gazteek esan beharrekoak!!
Emakumeen kontrako bortzakeria areagotu egin da azkenengo urteetan emakumea lan mundura sartzearekin batera.
Gauzak horrela, arlo honetan ematen den edozein aurrerapausu ezagutzea eta jakinaraztea da gure ardura.
Irailaren 3an telefono bat jarri zuten martxan, emakume hauen kezkak erantzuteko asmoarekin. Telefono zenbaki honek, 016 ak hain zuzen ere, berrikuntza handia suposatu du. Izan ere, ez du aztarnarik uzten ez markatzerakoan, ez eta ondorengoko fakturan.
Asteburu honetan, telefono honen linea bikoiztu egin dute, komunikabideetan kanpainak izandako ohiartzuna dela eta, jasotako dei kopurua oso handia izan delako.
Argi dago, telefono hau beharrezkoa dela, eta hori nabari daiteke izan duen harreran.
Hemendik dei egiten dizuet horrelako ekintzak bultzatzera. Gazteok, sostengatu behar ditugu horrelako proposamenak. Behin eta berriro esaten diguten bezala, hasita dagoen aro berri baten etorkizuna gara eta gure esku dago fenomeno honekin amaitzea. Ezin daiteke aurrera egin, zenbait arlotan atzean gelditzen bagara.



                    

freewheel

freewheel 2007-10-09 20:02 #1

Ikusten dot hau konpondu dozuela azkenean. Amets, no vuelvas a tocar nada! XD

maria

maria 2008-12-04 16:10 #2

<P>mi marido me meltrata necesito ayuda URGENTEE !!</P>


Utzi iruzkina: