Pretendiente bila (eta laguntza eske)
Internet konexio berria kontratatu behar dugu etxean. Oinarrizko gauza ba, 1-2 mega eta telefono deiak, ahal bada. Router wifi bat oparitzen badute, askoz hobe. Konpainia ugari probatu ditut dagoeneko (Euskaltel, Wanadoo...) eta horietako batek ere ez nau gogobete. Ez naiz inorekin ezkondu, beraz, eta edozertarako irekita nago. Zuen esperientzian oinarrituta, zer gomendatzen didazue?
Euskaltel/Orange aferaren ur nahastuak profitatuta, pagotxaren bat hortik zehar? Edo, susmatzen dudan moduan, guztiak dira kaka zaharra eta nahi adina izorratuko naute?
Mila esker zuen laguntzagatik.
Iruzkinak
Gari 2006-11-01 16:36 #1
Ez ezkondu inorekin. Denak dira antzerakoak. Tele2-ek azkenaldian eskaintza onak ditu.

Unai 2006-11-01 21:32 #2
Hasieran Euskaltel izan zen. Gero Telefónicara pasatu nintzen. Eta orain Tele2ekin.

Azken hauekin oraingoz arazorik gabe.

Tribaldo 2006-11-02 08:42 #3
Axola ez bazaizue, galdera bat konexio bat baino gehiago erabili duzuenoi:
Zenbat denbora itxaron izan behar duzue Internet konexioaren baja eskatzetik, beste konpainia batean alta izaterarte?

Goñiko J. 2006-11-10 17:59 #4

Router bat jartzean hemen beira: http://es.fon.com/

Fonera in zaitez neska!

ikusi, ikusi.

Bestea...entrepresen artean badakizu: itxas petrala! Gaur ondo, bihar auskalo, eta etsi?

Zer da 1, 2 mega delakoa? abiadura?

birtuala noski! ¿?

Utzi iruzkina: