Internet konexio berria kontratatu behar dugu etxean. Oinarrizko gauza ba, 1-2 mega eta telefono deiak, ahal bada. Router wifi bat oparitzen badute, askoz hobe. Konpainia ugari probatu ditut dagoeneko (Euskaltel, Wanadoo...) eta horietako batek ere ez nau gogobete. Ez naiz inorekin ezkondu, beraz, eta edozertarako irekita nago. Zuen esperientzian oinarrituta, zer gomendatzen didazue? Euskaltel/Orange aferaren ur nahastuak profitatuta, pagotxaren bat hortik zehar? Edo, susmatzen dudan moduan, guztiak dira kaka zaharra eta nahi adina izorratuko naute? Mila esker zuen laguntzagatik.