Kaixo berriro. Zuen lanak egiteko oso baliagarri izan daitezkeen tresna bi aurkeztu nizkizuen bigarren orduan: HUHEZIko irakasleok eta beste zenbait lagunek elkarlanean osaturiko Komunikazio Glosategia batetik, eta HUHEZIko Komunikazioa jakintza-arloko irakasleok sorturiko liburutegi birtuala bestetik (egunez egun ari gara osatzen, elkarlanean hori ere). Bata wiki bat da, bestea del.icio.us aplikazioaren gainean eraikitako liburutegia, eta nola wiki-ei hala del.icio.us-i buruzkoak Joxe Aranzabalek azalduko dizkizue bigarren lauhilekoan.Ikus-entzunezkoen munduan agertu diren eragile eta tekn...


Kaixo guztioi, egun on. Hainbat kontu komentatu genituen atzoko eskolan, eta baita hainbat webgune bisitatu ere. Duela 30 urte inguru komunikazio munduan zelan lan egiten zen modu grafikoan islatzeko (eta Interneten protohistoria ezagutzeko), berbarako, blog honetan ageri den bideoa ikusi genuen. Behin hori eginda, eta gaur egungo konbergentzia-garaiek dakarten aldaketez jarduteko Mudle plataforman (ikus Berrien foroa eta Artxiboak karpeta) eskegi dizuedan power pointa baliatu genuen (zuek irakurritako Ramon Salaberriaren testua eskematizatuz haren ikasle batzuek prestaturiko lana).Gogoratu...


Atea nire bizkarrean itxi denean konturatu naiz. Sakelako telefonoa ahaztu egin dut. Erlojuari begiratu diot. Ozta-ozta harrapatu dezaket autobusa oraintxe abiatzen banaiz; etxera igotzen banaiz, telefonoa hartzera, akabo.Argi dago egin behar dudana. Egun oso bat sakelako telefonorik gabe: eta zer? Hogeita bat urtez bizi izan nintzen mugikorrik gabe, lasai eta zoriontsu. Gai naiz, noski, egun bat ditxosozko tramankulurik gabe pasatzeko. Bulegoan, gainera, telefonoa badut. Beraz, zein da arazoa?Ez dago arazorik. Dena ondo doa. Aske sentitzen naiz. Desberdin.Baina.Gaur bankutik dei bat jasotz...


Azken iruzkinak