2012/13 IKASTURTEA Aupa lagun, berriz ere hemen gaude Solaslagun ikasturteari hasiera emateko. Gogoz eta indarrez ekinen diogu ikasturte berriari, horrela bada, aurten inoiz baino parte hartzaile eta talde gehiago lortu nahi ditugu gurean. Gure herrian euskaraz egiteko baliabideak eskainiz.Eta gainera, EUSKARAREN TRANSMISIOAN PARTE HARTZEAZ GAIN LAGUNAK EGITEN DIRA!!! IZENA EMATEKO EPEA:Irailaren 24tik urriaren 22raINFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA: SOLASLAGUNAREN TXOKOAN:Tel.: 610 920 673solaslaguna@topagunea.orgBORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA Tel.: 948 634 125 - euskara@bortziriak.org...


  Aurten berriz ere ekin diogu komunikazio kanpainari, urtero bezala, kartelak eta eskuorriak banatu ditugu Eskualdean zehar. Honetaz gain, IKA eta AEK-ko euskaltegietan egitasmoaren berri eman dugu eta jada ohikoa den bezala, aurkezpen-luntxak egin ditugu Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan. Berrikuntza bat ere izan dugu, MINTZALAWWOD – Izan zaitez gure izarra!! Doneztebeko eta Elizondoko ferietan postua jarri genuen eta jendeak argazkia ateratzeko eta informazioa eskatzeko aukera izan zuen.   Emaitzak inoiz baino hobeak izan dira eta gure datuetan argi eta garbi ikusi ahal iz...


Otsailean abiatutako kanpainari segida emanez, euskarazko hedabide ez publikoen ordezkariek agerraldia egin dute gaur Donostian, otsailaren 15ean hasitako alderdi eta instituzioekiko bilera errondaren balorazioa egin eta aurrera begirako pausuen berri emateko. Inazio Arregi (GOIENA), Jasone Mendizabal (TOPAGUNEA), Joanmari Larrarte (BERRIA) eta Xabier Letona (ARGIA) DOnostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Inazio Arregi (GOIENA), Jasone Mendizabal (TOPAGUNEA), Joanmari Larrarte (BERRIA) eta Xabier Letona (ARGIA) azaldu dira gaur hedabideen aurrera. Otsailaren 15etik hona alderdi poli...


Kaixo berriro. Zuen lanak egiteko oso baliagarri izan daitezkeen tresna bi aurkeztu nizkizuen bigarren orduan: HUHEZIko irakasleok eta beste zenbait lagunek elkarlanean osaturiko Komunikazio Glosategia batetik, eta HUHEZIko Komunikazioa jakintza-arloko irakasleok sorturiko liburutegi birtuala bestetik (egunez egun ari gara osatzen, elkarlanean hori ere). Bata wiki bat da, bestea del.icio.us aplikazioaren gainean eraikitako liburutegia, eta nola wiki-ei hala del.icio.us-i buruzkoak Joxe Aranzabalek azalduko dizkizue bigarren lauhilekoan.Ikus-entzunezkoen munduan agertu diren eragile eta tekn...


Kaixo guztioi, egun on. Hainbat kontu komentatu genituen atzoko eskolan, eta baita hainbat webgune bisitatu ere. Duela 30 urte inguru komunikazio munduan zelan lan egiten zen modu grafikoan islatzeko (eta Interneten protohistoria ezagutzeko), berbarako, blog honetan ageri den bideoa ikusi genuen. Behin hori eginda, eta gaur egungo konbergentzia-garaiek dakarten aldaketez jarduteko Mudle plataforman (ikus Berrien foroa eta Artxiboak karpeta) eskegi dizuedan power pointa baliatu genuen (zuek irakurritako Ramon Salaberriaren testua eskematizatuz haren ikasle batzuek prestaturiko lana).Gogoratu...


Eskola-aldaketak

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2009-10-06 06:40

Kaixo guztioi. Atzo emaniko informazioa berresteko baino ez da post hau; hots, datozen egunetan honako eskola-aldaketa hauek izango dituzuela:- Urriaren 14an 13:30etik 15:30era Komunikazioaren Oinarriak emango duzue.- Urriaren 16an 13:30etik 15:30era, Ikus-entzunezko Hedabideen Historia.- Urriaren 19an 16:30etik 18:30era, Komunikazioaren Oinarriak.- Urriaren 22an 13:30etik 15:30era, Ikus-entzunezko Hedabideen Historia. Bueno, ba hori: dense por enterad@s. Ondo segi eta bihar arte


Jadanik zabalik dago Udako Euskal Unibertsitateak urtero antolatzen dituen ikastaroetan matrikulatzeko epea. Aurten ere, Eibar, Baiona eta Iruñean izango dira. Jendea berria ezagutzeko parada, udan ikasteko aukera, denbora aprobetxatzeko era onena. Nire aldetik bi  ikastaro gomendatuko dizkizuet: lehenengoa, Eibarren. 18/98 sumarioaren ondoren: eskubide zibil eta politikoak eta gizarte mugimenduak. Orain zer? Pertsonalki asko interesatzen zait baina egun horietan kanpoan nago eta ez dut gerturatzeko aukerarik izango. Mario Zubiaga EHUko irakaslea egongo da irakasle lez. Aipatu behar da...


Hemen daukazue EHUko Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta Kafetegia. Argazki eta bideoen bidez bideo honetan ikusi daitekenez gure fakultate eta kafetegiak beti daude koloretsu eta bizi. Segi dezala horrela, kar-kar-kar.  Liher Puente de la Cal, 2007ko abendua


Azken iruzkinak