Herri Ekimeneko Euskal Hedabideetako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek gaur goizean eratu dute euskal hedabideen azterketaz arduratuko den mahaia. Hedabideek maiatzean aurkeztu zien sektoreak bere esparruaz egindako diagnostikoa eta orain bien arteko azterketa lanari ekin zaio. Hedabideen aldetik, Iban Arregi (Berria Taldea), Inazio Arregi (Tokikom), Maria Gil (Elhuyar) eta Xabier Letona (Argia) izan dira; Diputazioaren aldetik, Zigor Etxeburua euskara zuzendaria eta Haritz Sa...
Aurreko asteotan Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundietan bezalaxe, herri ekimeneko euskal hedabideen ordezkariek Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu dute gaur sektoreak azken urtean egin duen diagnostikoa. ARGIAko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta TOKIKOMeko zuzendari Inazio Arregi Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Martin Garitano eta Euskarako zuzendari nagusi Zigor Etxeburuarekin batu dira hedabideen sektorearen diagnostikoa eta erronkak jasotzen dituen txostena azaldu eta aurrera begirako asmoen berri emateko.Tartean, hedabideek gonbitea luz...
Herri ekimeneko euskal hedabideak, duela bi aste Jaurlaritzan egon ostean, Bizkaiko Foru Aldundian izan dira gaur euren diagnostikoa aurkezten, Kultura Diputatu Josune Ariztondorekin eta Euskara Zuzendari Miren Dobaranekin. Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizar izan dira, eta Jaurlaritzari bezala hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diote Aldundiari, eta besteak beste honoko eskaera zehatzak egin: diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezar dezala, sektorean inbertsio...
Herri ekimeneko euskal hedabideek duela hilabete pasatxo aurkeztu zuten sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak biltzen dituen dokumentua, eta gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell-ekin eta Hizkuntz Politikako sailburuorde Lurdes Auzmendirekin izan dira. Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizar izan dira, eta Jaurlaritzari hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diote, eta besteak beste honoko eskaera zehatzak ere jarri dizkiote mahaiaren gainean: diru laguntza p...
Negozio eredua, lan baldintzak, kalitatea, lehiakortasuna, ikerketa eta elkarlana, etorkizunerako gakoak Diagnostikoa abiapuntu moduan hartuta, erakundeei hausnarketa mahai bateratuak osatzeko deia egin diete 2011n elkarrekin hasitako bideari jarraiki, herri ekimenez sortutako euskarazko hedabideok agerraldi bateratua egin dugu gaur Andoainen, sektorearen diagnosia eta erronka komunak identifikatzen dituen dokumentua sinatu eta jendaurrean aurkezteko. Sektoreko 50 hedabide baino gehiagok egin dute bat dokumentuarekin. (Oraindik egin ez dutenek ere hemen sina dezakete) ...
Diru-poltsa osoa banatzeko moduaren eraginez, kopuru handiagoa bideratuko zaie aldizkariei, baina beste euskarri guztiek murrizketak izan dituzte. Xehetasunak, maiatzaren 20ko BERRIAn
Otsailean abiatutako kanpainari segida emanez, euskarazko hedabide ez publikoen ordezkariek agerraldia egin dute gaur Donostian, otsailaren 15ean hasitako alderdi eta instituzioekiko bilera errondaren balorazioa egin eta aurrera begirako pausuen berri emateko. Inazio Arregi (GOIENA), Jasone Mendizabal (TOPAGUNEA), Joanmari Larrarte (BERRIA) eta Xabier Letona (ARGIA) DOnostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Inazio Arregi (GOIENA), Jasone Mendizabal (TOPAGUNEA), Joanmari Larrarte (BERRIA) eta Xabier Letona (ARGIA) azaldu dira gaur hedabideen aurrera. Otsailaren 15etik hona alderdi poli...
Argiako lagunek honako bideo hau landu dute agerraldiaren berri emateko:
Otsailaren 1eko editorial bateratuari segida emateko, 2011ko otsailaren 15ean agerraldi bateratua egin dugu Donostian euskarazko hedabideok. Bertan, honako testu hau irakurri du Topagunearen Zuzendari Jasone Mendizabalek, sektorearen berri eman eta aldarrikapenak aurkezteko asmoz: Egunon, eta eskerrik asko agerraldi honetara etorri zareten guztioi. Gaur, hemen, euskarazko hedabide ez publikoetako ordezkaritza oso zabala elkartu gara, elkarrekin partekatu dugun gogoetaren berri eman, eta batera egin asmo dugun bidearen berri emateko gizartearen aurrean. Hemen, mahaian, hedabide hor...
Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak, badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora horretan emandako aurrerapausoa itzela dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera. Komunikazioa da gure ardatza, inguratzen gaituen mundua nola ikusten dugun kontatzea, ikusmolde eta euskarri anitzez. Elkarren lehian eta elkarren osagarri. Hori da lokaletik globalera egiten dugun ekarpen nagusia, hizkuntza, euskaraz egiten duguna. Harro gaude egindako bide horrekin,...
Euskarazko hedabideok ohituta gaude zailtasunean jarduten, gure hizkuntzaren izaera ez normalizatuak horretara bultzatzen gaitu, eta agian horrek ere laguntzen digu bizi dugun krisiari aurre egiten. Baina egoera gorria da eta hainbatetan larria. Hedabide ugari ari dira ixten munduan, hedabide historikoak, ospetsuak, gureen aldean handi eta indartsuak… Eta guk ere enbataren erdian dihardugu. Publizitatea behera, salmentak ere bai, diru-laguntzak urritzeko joeran… Noiz arte eutsi ahal izango diogu?