Gipuzkoan ere aurkeztu dugu diagnostikoa
Aurreko asteotan Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundietan bezalaxe, herri ekimeneko euskal hedabideen ordezkariek Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu dute gaur sektoreak azken urtean egin duen diagnostikoa.
ARGIAko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta TOKIKOMeko zuzendari Inazio Arregi Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Martin Garitano eta Euskarako zuzendari nagusi Zigor Etxeburuarekin batu dira hedabideen sektorearen diagnostikoa eta erronkak jasotzen dituen txostena azaldu eta aurrera begirako asmoen berri emateko.Tartean, hedabideek gonbitea luzatu diote Aldundiari hausnarketa mahai bateratua eratzeko hedabideekin eta beste erakundeekin batera, sektorearen aurrera begirako estrategiak eta lan ildo nagusiak elkarrekin adosteko.
Hedabideen ordezkariek nabarmendu dutenez, Gipuzkoak pisu espezifiko berezia dauka sektorearen jardueran, bertan kokatuta baitaude esparruko eragile gehienak. Hori dela eta, erakunde foralak ‘zeresan handia du sektorearen etorkizunean’.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: