Kategoria: erronkak
Aurreko asteotan Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundietan bezalaxe, herri ekimeneko euskal hedabideen ordezkariek Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu dute gaur sektoreak azken urtean egin duen diagnostikoa. ARGIAko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta TOKIKOMeko zuzendari Inazio Arregi Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Martin Garitano eta Euskarako zuzendari nagusi Zigor Etxeburuarekin batu dira hedabideen sektorearen diagnostikoa eta erronkak jasotzen dituen txostena azaldu eta aurrera begirako asmoen berri emateko.Tartean, hedabideek gonbitea luz...
Negozio eredua, lan baldintzak, kalitatea, lehiakortasuna, ikerketa eta elkarlana, etorkizunerako gakoak Diagnostikoa abiapuntu moduan hartuta, erakundeei hausnarketa mahai bateratuak osatzeko deia egin diete 2011n elkarrekin hasitako bideari jarraiki, herri ekimenez sortutako euskarazko hedabideok agerraldi bateratua egin dugu gaur Andoainen, sektorearen diagnosia eta erronka komunak identifikatzen dituen dokumentua sinatu eta jendaurrean aurkezteko. Sektoreko 50 hedabide baino gehiagok egin dute bat dokumentuarekin. (Oraindik egin ez dutenek ere hemen sina dezakete) ...