KOMUNIKAZIO KANPAINA 2011

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2012-02-08 14:02

 

Aurten berriz ere ekin diogu komunikazio kanpainari, urtero bezala, kartelak eta eskuorriak banatu ditugu Eskualdean zehar. Honetaz gain, IKA eta AEK-ko euskaltegietan egitasmoaren berri eman dugu eta jada ohikoa den bezala, aurkezpen-luntxak egin ditugu Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan.

Berrikuntza bat ere izan dugu, MINTZALAWWOD – Izan zaitez gure izarra!! Doneztebeko eta Elizondoko ferietan postua jarri genuen eta jendeak argazkia ateratzeko eta informazioa eskatzeko aukera izan zuen.

 

Emaitzak inoiz baino hobeak izan dira eta gure datuetan argi eta garbi ikusi ahal izan dugu hori:

Baztanen 29 lagunek eman dute izena, Malerrekan 13 lagunek eta Bortzirietan berriz 21ek. Osotara 63 lagun prest daude gure eskualdean Mintzpraktikan aritzeko. Zorionak, esker mila eta ONGI ETORRI  hurbildu zareten guztioi.

 

Hona hemen aurten egitasmoara gehitutako talde batzuk:

 

 

Ez dago dudarik!! Geroz eta arrakasta handiagoa du egitasmoak!!!

Animo eta segi horrela!!


Utzi iruzkina: