Udako menua...zabalik!

hijosdelangelgorria 1456147634071 hijosdelangelgorria | 2008-05-12 16:19

Jadanik zabalik dago Udako Euskal Unibertsitateak urtero antolatzen dituen ikastaroetan matrikulatzeko epea. Aurten ere, Eibar, Baiona eta Iruñean izango dira. Jendea berria ezagutzeko parada, udan ikasteko aukera, denbora aprobetxatzeko era onena. Nire aldetik bi  ikastaro gomendatuko dizkizuet: lehenengoa, Eibarren. 18/98 sumarioaren ondoren: eskubide zibil eta politikoak eta gizarte mugimenduak. Orain zer? Pertsonalki asko interesatzen zait baina egun horietan kanpoan nago eta ez dut gerturatzeko aukerarik izango. Mario Zubiaga EHUko irakaslea egongo da irakasle lez. Aipatu behar da Zubiaga makroprozesu honetan epaitua izan dela beraz, are interesgarriagoa izan daiteke. Guztiok dakigu zirko bat izan zela baina zirko horrek laga dizkigun ondorioak larriegiak dira. Bigarren ikastaroa Iruñean izango da. Gotzon Carcar irakaslearen eskutik: komunikazio trebetasunak lantzeko. Aurreko urtean ikastaro horretan izena eman nuen eta ordutik, Gotzonadikto batean bihurtu naiz. Oso irakasle ona da eta dudarik gabe, ikaragarrizko aurrerapenak nabarituko dituzue.

 

On egin!


Utzi iruzkina: