Kategoria: ikastaroak
Pilak agorturik? Bai, zera!! Udan ezin zaigu euskara herdoildu. Etxebarrin, Bilbon eta Arantzazun dugu aukera gure maila hobetzeko. Baina, edonora goazela ere, BOGA sistemaren bidez ere jarrai dezakegu ikasten.
Euskaltzaleok: Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...
Urtean zehar ikastaro mota asko egiten dira.Hemen aurkituko dituzu aurrez lotuta dauden ikastaroak:PRH Ibérica: Maila edo gaikaHilabetekaIrakaslekaPRH France
Hitzarok, herritarren interes eta grinen araberako unean uneko ikaskuntza sustatu nahi du herritarren artean, eta horretarako, herriari euskara hutsez burutuko diren ikastaroak eskaintzeko lanean darrai Ordiziako Udalaren laguntzaz. Oraingo honetan, beste behin, makillaje eta dantza ikastaroa martxan jartzeko asmotan gara. Makillaje ikastaroari dagokionez esan, izen-emate epea zabalik dagoela eta irailaren 30ean itxiko dela. Ikastaroa urriaren 6tik urriaren 20a bitartean garatuko dela, astearte eta ostegunetan, Jakintza Ikastolak eskainitako gelei esker. Eta bestalde dantza ikastaroari...
Ikasturte berria:Izena emateko epea: irailaren 26tik urriaren 21era Harremanak eta informazioa: 948 330 868 • 664 496 509Ribed Parkea 1, behea. Atarrabia • mintzakide@topagunea.comwww.blogak.com/mintzakideAntsoain: Antsoaingo Euskara ZerbitzuaAranguren: Udaleko Euskara ZerbitzuaAtarrabia: Karrikaluze elkarteaBerriobeiti: Udaleko Euskara ZerbitzuaBerriozar: Udaleko Euskara ZerbitzuaBurlata: Zaldualde euskaltegiaIruñea: Karrikiri elkartea etaArturo Campion, Iruñezar etaIrrintzi euskaltegiakTafalla: Udaleko Euskara ZerbitzuaUharte: Zubiarte euskaltegiaZizur Nagusia: Udaleko Euskara ZerbitzuaEs...
Aisia blogeko lagunek aurrea hartu eta udarako soziolinguistikaren inguruan momentuz dauden ikastaro aukerak eraman dituzte euren blogera. Honako hauek dira:- Hizkuntza ekologia, teoriatik praktikara- UEUk antolatutakoak- Hik Hasik antolatutakoak
| View | Upload your own
Jadanik zabalik dago Udako Euskal Unibertsitateak urtero antolatzen dituen ikastaroetan matrikulatzeko epea. Aurten ere, Eibar, Baiona eta Iruñean izango dira. Jendea berria ezagutzeko parada, udan ikasteko aukera, denbora aprobetxatzeko era onena. Nire aldetik bi ikastaro gomendatuko dizkizuet: lehenengoa, Eibarren. 18/98 sumarioaren ondoren: eskubide zibil eta politikoak eta gizarte mugimenduak. Orain zer? Pertsonalki asko interesatzen zait baina egun horietan kanpoan nago eta ez dut gerturatzeko aukerarik izango. Mario Zubiaga EHUko irakaslea egongo da irakasle lez. Aipatu behar da...
Beste kronika bi irakurri ditugu asteburu honetan Euskararen merkatu balioari buruzko jardunaldiei buruz. Hona hemen Berria egunkarikoa eta Gara egunkarikoa.
Udako ikastaroen kronika gutxi ari da izaten (sustatukoek ere aipatua). Kronika labur-laburra atera du UEUk bere blogean, Euskara eta merkatu balioari buruzko ikastaroaz. Kronika.
Gaurkoan beste ikastaro batekin natorkizue. Gainera, non eta nire herrian egitekoa dena. Ikastaroa Labayru ikastegiak antolatzen du.Euskera teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa:a) Administrazinoa eta euskerea: · Gramatika ohiko akatsak. · Estilo arazoak. · Administrazinoko idatziak. b) Hizkuntzaren normalizazinoa: · Euskera Biziberritzeko Plan...
UEUk Eibarren antolatu du izen honeko jardunaldia, uztailaren 12 eta 13an. Jarraian datorren informazioa UEUren webgunetik ateratakoa da. Euskalgintzaren unibertsoak EUSKARA hitza letra larriz idatzi ohi du betidanik. Hizkuntza gutxiengotu eta jatorri erabat berezikoa izatearen ondorioz edo, euskal hiztunek ez dute nolanahiko erantzukizuna beren kontzientzien buruhausterako: hizkuntza zahar honen biziraupenaz arduratzea eta bere osasun ona bermatzen ahalegintzea gizarte-baldintza erabat zailetan. Berebiziko eginkizun –”misio”- horren aurrean euskararen defentsarako mugimenduek oinarrizko ik...
Azken egun hauetan soziolinguistikarekin zelan edo halan erlazionatutako hainbat ikastaroren berri izan dut. Atzo bertan nire ustez osoena den Hiznet ekarri nuen blogera. Gaur beste lau ere ekarriko ditut:- HUHEZIk nazioarteko bi ikastaro egingo ditu datorren ikasturtean ingelesez. Media and minority languages bata, eta Education and minority languages bestea. Informazio gehiago hemen.- Hizkuntza gutxituei eta euskarazko komunikazioari buruzko masterra EHUn. Gaurko Berrian irakurri dut albistea.- HUHEZIk antolatzen duen Hizkuntza kudeaketa aditu titulua. Informazioa jarraian.Beste batzuen b...
Udari begira gaude jadanik. Beroa egiten hasi da, udako arropak armairutik atera, ... Eta, zelan ez, udako ikastaroak.Hik hasikoek uztailaren hasieran ikastaroak antolatu ohi dituzte Donostian. Hona hemen soziolinguistikarekin harremana izan dezaketen bi ikastaro:* Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa.* Bigarren hizkuntzaren jabekuntza, ikaskuntza eta irakaskuntza.Portzierto webgune berritu dute eta txukunagoa da. Dena den, RSSak falta zaizkie oraindik.
Ikastaroetaz gain, baliabideak ere eskaintzeko asmoa dago. Pantaila fondoetarako argazkiak, bannerrak, gif mugikorrak, ... eta zuen proposamenak gehitzeko asmoa ere.