Euskararen balio merkatua jardunaldia
UEUk Eibarren antolatu du izen honeko jardunaldia, uztailaren 12 eta 13an. Jarraian datorren informazioa UEUren webgunetik ateratakoa da.
Euskalgintzaren unibertsoak EUSKARA hitza letra larriz idatzi ohi du betidanik. Hizkuntza gutxiengotu eta jatorri erabat berezikoa izatearen ondorioz edo, euskal hiztunek ez dute nolanahiko erantzukizuna beren kontzientzien buruhausterako: hizkuntza zahar honen biziraupenaz arduratzea eta bere osasun ona bermatzen ahalegintzea gizarte-baldintza erabat zailetan.
Berebiziko eginkizun –”misio”- horren aurrean euskararen defentsarako mugimenduek oinarrizko ikuspegitzat hartu dute EUSKARAren ondare eta kultura-baliabide estatusa, beste edozein ikuspegi analitikoren gainetik
Euskararen egoera aztertzeko ikusmolde nagusia, eta euskararen inguruan lanean dihardutenen eragileena, sarritan, agenda politikoa eta Erakunde Publikoetako Kultura Sailen esku gelditzen da. Baldintza horietan euskararen aldeko gizarte-mugimenduek, euskal kulturaren egoeraz kezkatuta, gizartearen unean-uneko hizkuntza-eskaerei erantzuten saiatzen dira, erabilera mailak suspertuz, komunikazio-foro euskaldunak sortuz, oro har, euskarari bide emanez.
Euskalgintzaren unibertsoan dihardutenentzat euskarak izaera traszendente eta kulturalista du, euskal nortasun kolektiboaren ikur nagusi bihurtuz.
Ingurune horretan, jardunaldi honek bestelako ikuspegien inguruan hausnartu nahi du euskarari buruz, galdera batzuei erantzunez:
· Nola nahastu euskara marketin, komunikazio-tresna eta ekonomiaren ikuspegitik sortutako planteamenduekin? Zein da ikuspegi horien balioa?
· Zein da euskarak duen merkatu-balioa? Nola hausnartu, nola aztertu, hizkuntza baten merkatu-balioa?
Azken batean, eta gustuko izan ala ez, gure egunerokotasuna dinamika sozioekonomikoek baldintzatzen dute. Errealitate horri helduta, proposamen honek euskararen egoera bestelako kokapen analitiko baten abiapuntutik aztertu nahiko luke, merkatua, marketin eta komunikazioaren ikuspegitik.
Helburuak
Proposamen honek, honako helburu hauek bete nahi lituzke:
- Euskalgintzaren ohiko ikuspegietatik harago �eta berauen ekarpena ezinbestekoa izan dela aitortuz- euskararen merkatu-balioaz hausnartzea, sektore anitzetako profesionalen azterketa eta iritziak aurkeztuz eta trukatuz.
- Euskalgintzaren arloko enpresa, komunikazio, marketin eta unibertsitateko profesionalen ikuspegiak eta datu-analisiak bildu eta aurkeztea.
- Euskararen inguruko hausnarketarako behatoki baten beharraz hausnartu eta ikerketarako ildo berriak azaltzea.
Jardunaldiak ondoko zeharkako helburua du:
- Euskalgintzaren alorrean lanean dihardutenen edo euskararen biziberritzearekin konprometituta daudenen topaleku eta bilgune izatea.
Metodologia
Jardunaldiaren gai berritzailea dela eta, parte hartzeko ekimenak bultzatuko dira. Horrela, jardunaldia egun batean egin baino, bi egunetan izango da, eskatuko duen arreta eta lana eraren baten lasaituz.Sarreran aipatutako abiapuntutik jardunaldian 4 teknika ezberdin erabiliko ditugu:
- Hitzaldiak. Kasu aurkezpenen bitartez proposatutako 3 galderei erantzuna ematen saiatuko gara.
- Mahai-inguruak. Hitzaldietan proposatutakoaren inguruan eztabaidatzeko tarte irekia izango dira.
- Mintegiak. Parte-hartzaile bakoitzaren motibazioaren arabera gai zehatzak lantzeko aukera emango dute.
- Jardunaldiaren ondorioak lantzeko ariketa bat proposatu eta landuko da Jardunaldian izena ematen dutenen artean.
Nori zuzenduta
Jardunaldia euskalgintzan murgildutako profesional eta militanteei, marketin eta komunikazio alorretan interesduneei, soziologia eta merkatu-ikerketen teknikak ikasten ari diren ikasleei eta, oro har, euskararen egoeraz kezkatuta dagoen edonori zuzenduta dago.
Egitaraua
Uztailaren 12a, osteguna
8.30-9.00 -Harrera eta materialaren banaketa
Kontzeptuak finkatuz
9.00-9.45 -Hastapeneko hitzaldia: Euskararen merkatu-balioa.
- Jon Goikoetxea, soziologoa, Marketing-ean aditua, UEUko kidea.
10.00-10.45 - Hitzaldia:
- Manu Castilla, EITB.
10.45-11.30 - Hitzaldia:
- Joan Mari Larrarte, EKTSA
Hizkuntza al da produktua/zerbitzua? Komunikazioa
11.45-13.15 - Hitzaldiak:
- Pili Kaltzada, Komunikazio aditua.
- Irune Ruiz-Ciarreta, GAIA Merkatu Ikerketak
13.15-14.00 - Work shop-ak:
- KOMUNIKAZIOA SORTZEN I
14.00-15.30 - bazkaria
15.30-16.30 - Work shopak:
- KOMUNIKAZIOA SORTZEN II
- Iñigo Fernandez-Ostolaza, komunikazio aditua
Uztailak 13, ostirala
Merkatuei begira
9.00-11.15 - Hitzaldiak:
- Eider Lorente, BBVA
- Jon Goikoetxea, Marketing aditua
- Xabi Larrañaga, idazlea, zutabegilea
11.15-11.45 - atsedenaldia
11.45-13.00 - Work shopak:
- Merkatuak behatuz
- Markak eraikiz
- Audientzien neurketa
Euskararen "merkatuak"
13.00-14.00 - Mahai ingurua:
- Igone Etxebarria, Eusko Jaurlaritza
- Odile Kruzeta, Euskadi Irratia
- Jon Goikoetxea
- Iñaki Uria, Hamaika TB
- Jorge Jimenez, Euskal Editoreen Elkartea
- Eider Lorente, BBVA
Ondorioak: Euskara saldu ala euskaraz saldu?
14.00-15.00 - Ariketa eta parte-hartzea
Irakasleak eta arduradunak
Antolatzailea: Jon Goikoetxea, soziologoa, marketing aditua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: