Kategoria: marketina
Beste kronika bi irakurri ditugu asteburu honetan Euskararen merkatu balioari buruzko jardunaldiei buruz. Hona hemen Berria egunkarikoa eta Gara egunkarikoa.
Udako ikastaroen kronika gutxi ari da izaten (sustatukoek ere aipatua). Kronika labur-laburra atera du UEUk bere blogean, Euskara eta merkatu balioari buruzko ikastaroaz. Kronika.
Pasa den astean heldu zitzaidan Katalunian antolatzen duten graduondoko baten berri. Hauxe da ikastaroaren izena: Postgrau de màrqueting lingüistic. Hau da, hizkuntza marketinaren inguruko graduondoko ikastaroa. Horrek burura ekarri zidan euskaldunok horretan ere hasi garela mugimendua egiten. Batez ere, Iñigo Fernandez blogaria ibili da horretan. Adibide batzuk hemen: Euskara nola saldu, Euskara nola saldu gazteei eta Zertarako behar du euskarak marketina?. Horrez gain, datorren hilean UEUk Eibarren Euskararen balio merkatuari buruzko jardunaldia egingo du. Oso interesgarria ematen du eta...
UEUk Eibarren antolatu du izen honeko jardunaldia, uztailaren 12 eta 13an. Jarraian datorren informazioa UEUren webgunetik ateratakoa da. Euskalgintzaren unibertsoak EUSKARA hitza letra larriz idatzi ohi du betidanik. Hizkuntza gutxiengotu eta jatorri erabat berezikoa izatearen ondorioz edo, euskal hiztunek ez dute nolanahiko erantzukizuna beren kontzientzien buruhausterako: hizkuntza zahar honen biziraupenaz arduratzea eta bere osasun ona bermatzen ahalegintzea gizarte-baldintza erabat zailetan. Berebiziko eginkizun –”misio”- horren aurrean euskararen defentsarako mugimenduek oinarrizko ik...