Hizkuntza marketina
Pasa den astean heldu zitzaidan Katalunian antolatzen duten graduondoko baten berri. Hauxe da ikastaroaren izena: Postgrau de màrqueting lingüistic.
Hau da, hizkuntza marketinaren inguruko graduondoko ikastaroa. Horrek burura ekarri zidan euskaldunok horretan ere hasi garela mugimendua egiten. Batez ere, Iñigo Fernandez blogaria ibili da horretan. Adibide batzuk hemen: Euskara nola saldu, Euskara nola saldu gazteei eta Zertarako behar du euskarak marketina?.
Horrez gain, datorren hilean UEUk Eibarren Euskararen balio
merkatuari buruzko jardunaldia egingo du. Oso interesgarria ematen du eta
bide honetan urrats berria da, zelan ez.
Hala ere, nago gai honi oraindik orain ez diogula behar duen garrantzirik eman, ala bai?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: