Saltzen, saltzen .... (II)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-07-16 09:58
6

Beste kronika bi irakurri ditugu asteburu honetan Euskararen merkatu balioari buruzko jardunaldiei buruz. Hona hemen Berria egunkarikoa eta Gara egunkarikoa.

Iker

Iker 2007-07-18 22:04 #1

Txerra notizia egarriz dagoela ikusita, eta egun batzuk pasa badira ere, zenbait apuntetxo bertan entzundakoei buruz (ez oso modu ordenatuan):
- Jardunaldien tituluak probokazio puntu bat bazuen, baina agian nahasgarria ere izan zen eta hizlari bakoitzak modu ezberdin batean ulertu zuen (Iñigo Fernandez Ostolazak enpresa munduan euskararen erabilera handitzeko proposamena egin zuen, Joanmari Larrartek Berriaren merkatuaren inguruko hausnarketatxoa, Irune Ruiz-Ciarretak merkatu azterketak egiten dituztenean euskararen presentzia zein den kontau zuen, Xabi Larrañaga euskalgintzari egurra ematera dedikatu zen,...). Ikuspuntu ezberdinak agertzeko balio zuen, bai, baina kasuren batean lar urrundu ote ziren zalantza daukat.
- Euskalgintza eta marketina nahiko urrun daudela/egon direla; hori iruditu zitzaidan zela antolatzaileen (edo behintzat, jardunaldia gidatu zutenen) tesi nagusia. Eta alde batetik ados nago, baina ez guztiz. Manu Castillak  (EITB) merkatuari galdetzearen garrantzia azpimarratu zuen behin eta berriro (hau apunteetan hartu behar dugula uste dut, askotan ez dugula behar beste galdetzen). Castillak egindako hitzaldia oso interesantea izan zen puntu askotan (Pili Kaltzada eta Iñigo Fernandezek ere eman zituzten klabe batzuk). Baina hortik euskalgintza eta marketina bi mutur ia-kontrajarrietan jartzera... asko esatea da. Intuizioz bada ere, marketinaren tresnetatik hain urrun ez dauden gauza asko egin dira eta hori aitortu egin beharra dago. Marketina kontzeptua asmatu aurretik ere marketina egiten zen (edo marketineko hainbat tresna aplikatu behintzat).
- Beste ideia interesgarri batzuk: Pili Kaltzadak enpresen gizarte erantzukizuna izan zuen hizpide (enpresa munduan dauden joera berriak) eta euskalgintzak hori aprobetxatzen jakin beharra. Iñigo Fernandezek "euskara nola saldu" artikulutik tiraka ekarpen asko egin dezake oraindik (marketin kanpaina bat irudikatu zigun, nahiz eta artikuluan azaltzen dituen motibatzaile garrantzitsuenari ez zion heldu, gaiagatik).
- Marketinetik ikastekorik eta aplikatzekorik badago, ikuspegiak uztartu beharra dago. Komunikazioaren mundutik datorren jendearen ekarpena eta euskalgintza barrutik ezagutzen dutenena bateratzea da gakoa.
- Euskalgintzaren kritika egitea ona da (autokritikatik hasita), baina nola egiten den kontu izan behar da. Kritikak egiteko ezagutza izatea komeni izaten da eta alde horretatik jardunaldian mindu egin zen jendea egon zela esango nuke. Euskalgintza bi bloketan banatu zigun hizlari batek (instituzionala eta ezker-abertzalekoa) eta bi bloke horietatik kanpo urtetan lan egin duten erakundeak ahaztu egin zituen (ahaztu... edo bi bloke horietako batean kokatu... ez dakit zer den txarragoa). Hau entzunda bi sentipen izan nituen. Lehenik, hori entzuteak zer pentsatua eman behar ligukeela: erakunde batzuk ildo horietatik kanpo lan asko egin arren hainbat arlotan (erabileran, irakaskuntzan, enpresa planetan,...), euskalgintzatik kanpoko askok horrela ikusten gaituzte. Baina bigarrenik, jende askorentzako horrelako aipamenak ez dira justuak, lan asko egin baitu urtetan hortik kanpo, eta batez ere euskalgintzako jendeak parte hartzen duen jardunaldi batzuetan beste horiek aintzat hartu beharko lirateke (informazioa izan beharko litzateke).
- Edonola, diskurtso aldaketak behar direla nahiko agerikoa da askorentzako eta horrekin geldituko nintzateke. Lan egiteko moduan gauza asko hobetu daitezke marketinaren ideia batzuk aplikatuta. Komunikazioaren "legeek" euskalgintzan ere izan behar dute zeresana. Ez dut uste jardunaldi hauek kasualitatea izan direnik, aspaldian sarri entzuten ditugun kezkak izan ziren bertan agertutakoak.

Horiek eta beste hainbeste gauza pasa zitzaizkidan burutik Eibarren bi egunetan zehar. Gauza interesgarri asko entzun genituen eta eztabaida aberatsen bat edo beste ere izan genuen. Denbora apur bat pasata ideia batzuk garatu beharko ditugula deritzot eta bertan aipatutako askok badutela aurrerantzean nondik heldua. Apustu egingo nuke berriak ere etorriko direla!

Iker

Iker 2007-07-18 22:08 #2

Barkatu lehengo txapa (idatzita ikusterakoan konturatu naiz).

txerra

txerra 2007-07-19 11:06 #3

Eskerrik asko, Iker. Horrelako zeozer nahiago nuen, prentsan agertu zena baino. Inpresio pertsonalak. Jardunaldietan egondako beste baten bat animatzen bada, Ikerrek esandakoak osatzeko edo kritikatzeko, atea eta leihoak irekita ditu. Segi ba.

Xabi Larranaga

Xabi Larranaga 2007-07-25 08:32 #4

Beraz, Iker, egurra ematera dedikatu nintzen, injustua naiz, ez dut beharko litzatekeen informaziorik, euskalgintzari buruzko gutxieneko ezagutzarik ere ez eta nire ezjakintasun itzelak jende asko mindu zuen. Eskerrak autokritika egitea ona den.

Xabi Larranaga

Iker

Iker 2007-07-25 20:17 #5

Aupa Xabi. Pozten
naiz zure iritzia hemendik ikusita. Ez nau hainbeste pozten nire komentarioa
guztiz ondo ulertu ez izanak (edo ikuspegietako bat bakarrik ikusteak). Gainera, uste
dut Eibarren ere aipatu nituela guzti hauek (lehen galderak bota zizkizun hori
naiz) eta beraz, ez dut uste ezer berririk idatzi dudanik Eibarren esandakoen
ondoren.

Bi alde aipatu
dizkizut eta erantzunari begiratzen badiozu ikusiko dituzu izandako bi
sentipenak.

- Batetik,
euskalgintzaren bueltan gabiltzan guztioi zuk esandakoak barrenak mugitu eta
hausnarketa eragin behar digu: egindako lan guztia egin arren, batzuek oraindik
uste duzue guztiok garela edo mundu instituzionalekoak (hau da, EAJkoak) edo
Ezker Abertzalekoak. Beraz, zerbait oso txarto komunikatzen ari gara (ez baitut
uste euskalgintza deitzen den horretan erakunde guztiak bi horietan sartu behar
ditugunik). Autokritika egin beharra dago, noski! Eta hori ere idatzita dago.

- Bestetik,  ez dut zalantzan jartzen euskalgintza
ezagutzen duzunik, baina ezagutzen baldin baduzu, larria iruditzen zait
euskalgintza guztiari “abizenak” jartzea, ondo ezagutuko dituzulako ekimenak
eta atzean dauden pertsonak. Kritika egitea guztiz zilegia eta gomendagarria
da, baina modua neurtu beharra dago. Kontua ez da xaboia ematea, baina batzuetan
kritikak egindakoaren aitorpenarekin batera askoz eraikitzaileagoak izaten dira eta uste dut
ukitu hori bai faltatu zela. Nire sentipena bai izan zen egurra ematera joan
izanarena.

Egun horretan hainbat
entzule minduta sentitu zen (atsedenaldian nahiko komentatua izan zen, nire
inguruan behintzat) eta ez dut uste bereziki sentibera den jendea denik.

Beste barik,
eztabaida ona da eta ahalik eta foro gehienetan zabaltzea eskertzen da (nik behintzat
eskertzen dizut.

Besarkada bat

Xabi Larranaga

Xabi Larranaga 2007-07-26 08:27 #6

Beno, ni ere pozten nau zure erantzunaren tonuak. Dena dela, lehengo bera pentsatzen dut, eta uste dut Eibarren ere hainbat aldiz azaldu edo argitu nuela: nik ez diot euskalgintzan mugitzen diren guztiak abertzale edo/eta administrazioko langileak direla. Nik nioen eta diot euskara saltzen gehien saiatu diren bi zutabe nagusiak administrazioa eta ideologia zehatz bat, alegia, abertzaletasuna izan direla, eta bertan ere azpimarratu nuen abertzaletasunak indar gutxi daukan lekuetan euskararen "salmenta" ia ez duela beste inork egiten (iparralde eta nafarroan, kasu). Horrek ere ez du esan nahi irakasle, euskaltzale eta....guztiak (ezker) abertzaleak direnik, jakina. Oraingoan ulertu ez bada, ez dakit zer gehitu.

Dena dela, ni ez nintzen inor mintzera joan, eta iruditzen zait oraindik ere denbora eta indar gehiago eskaintzen diogula geure burua defendatzeari kritikak entzun, hausnartu eta onartzeari baino. Bertako batzuk minduko ziren, baina neu harritu eta batez ere tristetu ninduen gauza bat hauxe izan zen: inork ez zuela "bai, hori egia da" behin ere esan, bi orduko saioan sikiera gauza bat edo beste egiak, mingarriak izanik ere,  izango ziren, diot nik. Eta adibiderik errazena esango dizut: euskalgintza Korrika eta abarretan kartel eta afitxe batzuek egiten duten kalteaz oraindik jabetu ez bada, orduan bai planeta arraroa geurea: Yupiren mundua edo Corleonerena, aukeran.

Eta inork ez zuen gaitasunik edo (ai, Don Bildur, Don Bildur...) ausardiarik hori jende aurrean onartzeko. Sentizen dut baina horrela jai daukagu eta batzuk, gero eta urrunago daude (edo gaude), ziuraski beste batzuen pozgarri. Dena dela, eskerrik asko zure orduko aportazioagatik eta oraingoagatik ere bai.  Zinez. Asi da gusto.

Xabi

Utzi iruzkina: