BAT
Kaixo irakurle!! orain nire blogeko lehen argitalpena irakurtzen ari zara. Ikuspuntu desberdinetatik harreman publikoek egiten duten lana ikustea izango da post desberdinen helburua eta horretarako irakurgaiak, pelikulak, festibalak edo dena delakoak hartuko ditut abiapuntu bezala.
Lehen post honetan “blogari” bezala estreinatzen naizenez gertutik ikusi ahal izan dudan zerbaitekin hasiko naiz.
Unibertsitateak, publizitateko ikasleei eskaintzen digun Marketin Digital klase batera apuntatu gera gelakideak eta ni. Irakasle bezala, marketin agentzia bateko langile bat etorri zaigu. Klaseak interesgarri eta dinamikoak direla esan dezaket, gainera gure etorkizunerako onuragarria ere bada eta ikastaro amaieran ikastaroa egin izanaren agiria emango digutenez, gure curriculuma betetzen eta osatzen joateko aukera paregabea da.
Hori testuingurua izanik, harreman publikoen ikuspuntutik hartuta konturatu naiz kurtsoan agentzia dela protagonista eta honen irudi ona saltzen dela.
Irakasleak bere enpresa jartzen du eredu bezala eta beraien teknikak eta erabilitako erramintak ere goraipatzera iritsi daitekeela ikusten dut. Horrela bere agentzia aurreratu eta moderno bezala aurkeztu digu.
Unibertsitateko ikasleei kurtso hauek emanda agentziaren irudi ona lantzeaz gain lankide berriak bilatzeko bide bezala ere erabili daiteke. Izan ere, irakasleak berak esan zigun bezala, publizitate eta marketin agentziak jende berriaren bila daude, gauza berriak lantzeko.