Aisia blogeko lagunek aurrea hartu eta udarako soziolinguistikaren inguruan momentuz dauden ikastaro aukerak eraman dituzte euren blogera. Honako hauek dira:- Hizkuntza ekologia, teoriatik praktikara- UEUk antolatutakoak- Hik Hasik antolatutakoak


Atzo ekarri nuen hona EHUko udako ikastaroetan soziolinguistikari buruz antolatu den ikastaroa. Eta gaurkoan, berriz, UEUk bere udako ikastaroetan antolatutakoa: Euskara lan munduan ........ lanean. Aipatu egin behar da biek ala biek Soziolinguistika Klusterrak antolatzen dituela.Egitaraua Uztailaren 8a, asteazkena 9:00-10:00    Normalizazio Kasu Aurreratuak: zergatik eta zertarakoKarmele Perez Lizarralde (HUHEZI- Mondragon Unibertsitatea)10:00-11:00    2009ko Kasu Aurreratuak: IMH Edurne Bilbao eta Isusko DiezBergarako Udala – Estepan Plazaola11:30-12:15&nbs...


UEUk antolatzen dituen ikastaroen artean hauxe dago:Aski ezaguna dugu euskalgintzan gabiltzanok “jakiteak ez du erabilpena bermatzen” esaldia. Euskara jakiteaz eta erabiltzeaz ari gara, noski. Euskaltzaleak, euskararen kontrakoak, edukazioagatik gaztelaniaz egiten dutenak, nahi eta ezin dutenak , ahal eta nahi ez dutenak... horiek guztiok, gutxienez, osatzen dugu Euskal Herrian bi garenon “fauna”. Erabilpen horretan eragitea da tailer honen helburua. Horretarako, norbanakoaren hausnarketatik abiatuko gara, euskararekin bizi izandako harremana nolakoa izan den aztertu dugu. Horrez gain, gure...


Jadanik zabalik dago Udako Euskal Unibertsitateak urtero antolatzen dituen ikastaroetan matrikulatzeko epea. Aurten ere, Eibar, Baiona eta Iruñean izango dira. Jendea berria ezagutzeko parada, udan ikasteko aukera, denbora aprobetxatzeko era onena. Nire aldetik bi  ikastaro gomendatuko dizkizuet: lehenengoa, Eibarren. 18/98 sumarioaren ondoren: eskubide zibil eta politikoak eta gizarte mugimenduak. Orain zer? Pertsonalki asko interesatzen zait baina egun horietan kanpoan nago eta ez dut gerturatzeko aukerarik izango. Mario Zubiaga EHUko irakaslea egongo da irakasle lez. Aipatu behar da...


Udan ikasi gura?

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-04-23 13:00

UEUk bere ikastaroen menua zabaldu egin du. Aurrekoan ere aipatu genuen ikastaroen berri, baina oraingoan zehatzago dator eskaintza.Bi ikastaro azpimarratzeko, soziolinguistikari dagokionez:- Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak.- Euskararen botere ekonomikoa: Euskara salgai?


Arkatzak zorroztu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-03-07 11:59

UEUk jadanik publiko egin ditu udako ikastaroak zeintzuk izango diren.Soziolinguistika sailekoa uztailaren 15 eta 16an izango da, Baionan (azken urteotako joera apurtuz, normalean Iruñean izan dira). Gaia: Euskararen legeak: herrialdeen arteko ezberdintasunak, emaitzak eta erronkak.Soziolinguistikarekin harremana duen beste ikastaro bat ere izango da, Iruñean, uztailaren 24 eta 25ean. Gaia: Euskararen botere ekonomikoa: Euskara salgai.Informazio gehiago izaterakoan, ekarriko dut hona. Momentuz, joan datak apuntatzen.


Baionan izan naiz gaur, UEUko Literatura sailak antolatutako ikastaroaren barruan hitzaldi bat ematen. Izenburua: "Liburua gehiago gustatu zitzaidan". Askotan irakurri dugun liburu baten zine-adaptazioa ikusten dugunean botatzen dugun esaldi topikoa.Gure hotelean lo egiten zuten "Lycée anglais" bateko ikasle maitagarriei zazpietan jaiki beharra erantsi behar izan diogu. Lau kaferen ostean begiak zabaldurik agertu naiz ikasleen aurrean. Biba ni!Masokista ugari dagoenez gure artean, SlideShare delakoaren bitartez uzten dizuet hemen hitzaldiaren PowerPointa. Disfrutatu.Gero Harkaitz Cano etorr...


Aurreko baten aipatu nuen, baina oraingoan informazio gehiago dago eta eman behar. Uztailaren 17 eta 18an UEUk ikastaro hau antolatzen du, bete-betean blog honen tematikarekin bat datorrena. Matrikula dagoeneko irekita dago. Informazio gehiago hemen. Hizlariren bat ezaguna egiten zait ...... nahiz eta bere hitzaldiaren izenburua txarto jarrita egon (hizkuntza plangintza eta elkarteak, ez hizkuntza politika eta elkarteak, baina beno)Egitaraua:Uztailaren 17a, asteartea 9:30-11:30 Eraldaketarako esku-hartzea hizkuntzaren normalizazioaren esparruan. Erreferentziazko eredu baten proposamena. ...


Inguma

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-04-17 17:52

Pasa den astean aipatu nuen Buruxkak liburutegi digitala. Oraingoan UEUk ere kudeatzen duen Inguma datu-basea aipatu eta goraipatu nahiko nuke. Itzela da, ikaragarria. Agian, dokumentu gehiago eskura izatea eska dakioke, baina hala ere egindako lana txapela kentzeko modukoa da. Adibidez, soziolinguistikaren alorrean 1.281 bat sarrera daude. Asko da hori, kontuan hartuta Inguman datu-basean egoteko unibertsitate mailako testuak izan behar direla.


Buruxkak

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-04-13 09:33

Atzo irakurri nuen sustatun UEUk Buruxkak izeneko liburutegi digitala aurkeztu duela. Egitasmoa ikusita, osteratxo bat ematea erabaki nuen eta, hara, sorpresa. Soziolinguistikaren inguruko hainbat liburu digitalizatu,, deskargatzeko moduan eta doan. No eta to.Honako liburu hauek daude deskargatzeko moduan:- Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain: Imanol Esnaola.- Gerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian: Joxe Manuel Odriozola. Liburu honek gure soziolinguistikaren (gizarte-hizkuntzalaritza???) aurrehistoria kontatzen du. Gomendagarria oso.- Lluis Aracilen idazlan ...


UEUko udako ikastaroak badatoz. Uztailaren 17 eta 18an Iruñeko Hizkuntza Eskolan soziolinguistikari buruzko ikastaroa antolatu du Soziolinguistika Klusterrak. Ikastaroaren edukiak oraindik zehaztu ez badira, bere izenburua nahikoa adierazgarria da: Hizkuntza-plangintza: teoriak eta aplikazioak. Matrikula epea oraindik ez da zabaldu (maiatzaren 7an irekitzen da). Edukiak zehaztu ahala, blog honetara (???) ekarriko ditugu.


Datorren asteko barikuan (martxoak 23) UEUk Donostian antolatu ditu jardunaldi batzuk. Jardunaldi horiek Hizkuntza Politika Gizartean izenburua dute. Ni ezingo naiz joan, baina badaezpada hemen duzue informazio gehiago.


Azken iruzkinak