Euskara erabiltzeko motibazioa sustatzeko trebakuntza saioa
UEUk antolatzen dituen ikastaroen artean hauxe dago:
Aski ezaguna dugu euskalgintzan gabiltzanok
“jakiteak ez du erabilpena bermatzen” esaldia. Euskara jakiteaz eta
erabiltzeaz ari gara, noski. Euskaltzaleak, euskararen kontrakoak,
edukazioagatik gaztelaniaz egiten dutenak, nahi eta ezin dutenak , ahal
eta nahi ez dutenak... horiek guztiok, gutxienez, osatzen dugu Euskal
Herrian bi garenon “fauna”.
Erabilpen horretan eragitea da tailer honen helburua. Horretarako,
norbanakoaren hausnarketatik abiatuko gara, euskararekin bizi izandako
harremana nolakoa izan den aztertu dugu. Horrez gain, gure ingurunean
bizi dugun errealitatearen hausnarketa ere egingo dugu.
Era berean, aurrera begira jarriko. Hau da, gure egungo praktikak,
arazoak eta beharrak mahai gainean jarri ondoren, etorkizunera begira
zer ildo landu gaitezkeen identifikatzen saiatuko gara.
Hori da trebakuntza saio honen helburua, euskara erabiltzeko motibazioa
sustatzea. Horretarako, eraldaketa-prozesu bat bizitzera gonbidatu nahi
zaituztegu.
Lekua: | UEUren Ikastetxe Nagusia. Otaola hiribidea, 1. 20600 EIBAR |
Nori zuzendua: | Euskara
erabiltzeko motibazioan erabilteko interesa duen edonor: euskara
teknikariak, euskara irakasleak, irakasleak oro har, aholkulariak... |
|
Gainontzeko Informazioa |
Helburuak
Tailerraren helburua hizkuntzarekiko jarreren inguruko
eraldaketa-prozesu bat bizitzea da. Jarrera positibo kontzienteak
aktibatzeko ezinbestekoa da prozesua bizitzea eta bertako subjektu
aktibo izatea.
Metodologia
Metodologia erabat praktikoa
izango da. Horretarako Reflect-ekintza ikuspegi metodologikoan
oinarrituko gara.
Metodologia horri jarraituaz, urratsez urrats joango gara hainbat
ekintza gauzatzen. Urrats eta ekintza horien bidez parte-hartzaileen
subjektibitatea eta erreferente etikoak landuko ditugu eta zeharka
prozesu osoan zehar izango ditugu presente jabetza, generoa, parte
hartzea, adiskidetasuna/maitasuna, poztasuna eta desinhibitze fisikoa.
EGITARAUA
Egunak: maiatzaren 15a eta 22a (ostiralak)
Ordutegia: 9:00/14:00
Egitaraua:
- Taldearen espektatibak lantzea
- Balioak lantzea
- Euskara eta ni
- Euskara eta gu
- Euskararen erabileran egunerokoan ditugun praktikak, arazoak eta beharrak aztertzea.
- Gure inplikazioa aztertzea eta konpromisoak hartzea
- Etengabeko balorazioa egitea.
Ordu kopurua guztira: 10 ordu.
Ikastaro arduraduna:
Aizpea Otaegi Mitxelena. Elhuyar Aholkularitza.
ARGIBIDEAK MATRIKULAZIORAKO:
- Matrikula egin: orri honen behekaldean izena eman dezakezu.
- Matrikula-prezioak: Orokorra: 65,00 euro. Ikasle eta langabetuak: 58,50 euro eta UEUko bazkideok 48,75 euro.
- Matrikularen ordainketa: Matrikula egitean web gunean bertan agertzen dira matrikula ordaintzeko argibideak.
- Matrikularen onarpena: Matrikula ez da onartuko ordainketa
egin arte. Ordainketa jasotakoan, matrikula onartuta dagoela
jakinaraziko da posta elektronikoz.
- Partaide kopurua: 15 lagun gutxienez, 20 gehienez.
Izena emateko epea: martxoaren 30era arte.
|
Iruzkinak
Utzi iruzkina: