Kategoria: hizkuntzaren
Nirea, EUSKARA. Baina ez AMA hizkuntza bakarrik, AITA hizkuntza eta FAMILIA hizkuntza ere bai. Gura nuke, LAN hizkuntza eta LAGUN hizkuntza izatea, azken finean nire HERRIKO hizkuntza izatea. Honen guztiaren alde jende askok egin du lan eta badugu ekimen oso polit bat, hizkuntza ikasteaz gain jende interesgarria ezagutuz momentu paregabeak igarotzeko aukera ematen diguna:http://mintzalagunabagera.wordpress.comAukerak baditugu hauek probestea eta partekatzea gure borondatearen esku dago!Masai Ekimen polita eta oso interesgarria! Euskal Herrian kasuistika ugari dago euskararen inguru...
Otsailaren 18an antolatu du Soziolinguistika Klusterrak jardunaldia, Donostian. Eta arratsaldean mahai-ingurua dago eta bertan ni naiz hizlarietako bat. Eta okurritu zait galdetzea. Hau da, blog honen irakurleei galdetzea ea zer uste duten eurek soziolinguistikaren dibulgazioari buruz.- Dibulgazioa egiten al da?- Nori zuzendua egin beharko litzateke? Nori zuzendua egiten da?- Zer bide jorratu beharko ziren?- Adibideren bat ....Edo gura duzuena bota.
Soziolinguistika eskuliburua irakurri berri dut. Eta gaia fresko izanik, lehen baloraziotxoa egitea otu zait. Eta hor doa.Soziolinguistikaren ikuspegi orokorra ematen du liburuak, soziolinguistikaren familia eta adar guztiak batzeko ahalegina egiten du. Eta eskertzekoa da. Hala ere, horrek egiten du liburu mardula osatu behar izatea. Nire ustez, luzeegia da liburua, edo beste erabatera esanda, gai batzuk oso luze lantzen ditu liburuak.Euskaratik eta euskaraz eginda dago. Eta hori bada aurrerapen nabarmena, eta liburuaren funtsezko ekarpena. Gainera, gai askotan sakontzera bultzatzen gaitu l...
Lagun batek aurrekoan galdetu zidan ea zer ziren blogean hainbeste aldiz aipatutako arnasguneak. Nik honako erantzuna eman nion: Arnasguneak da soziolinguistikan erabiltzen den kontzeptu bat. Horren bidez adierazi gura da herri batean (izan daiteke gune bat ere, adibidez ikastola bat edo lantegi bat) hizkuntza horrek lasai hartzen duela arnas, hau da, erabilera arrunteko hizkuntza dela bai kale bizitzan, bai auzoan, bai familian bai lagunartean eta baita lan munduan ere (lan mundu arruntean).Gero jo nuen soziolinguistika eskuliburura. Eta han honako definizio hau topatu dut: Fishmane...
Leku guztietan agertu da, eta hemen ez. Eta agertu behar zen, edo hori behintzat esan didate. Eta ni beti irakurleek esaten dutena egiten (edo).Soziolinguistika Klusterrak eskuliburua atera du argitara. Soziolinguistika eskuliburua. Eta eurek esaten dute ametsa bete dutela. Eta neu pozik, bazen garaia. Eta oraindik pozago: eskuliburuko hainbat eduki interneten daudelako (hori bai copyright-arekin) eta berrituko dituztela esan dutelako. Ea ba.Eta orain liburua eskuratu eta irakurtzeko irrikitan.
Orain urte gutxira arte, transmisioa nagusiki gurasoek egiten zuten. Gaur egun, ordea, aldatu egin da. Eskolak transmisioa egiten du, ume-zaintzaileek egiten dute, komunikabideek ... eta amamak eta aititak ere.Gehienetan naturala izaten da transmisio hau, hau da, norberaren amamak egindakoa. Baina gero eta gehiago ari dira horiek ere nolabait formaltzen edo. Hor dugu aspalditik Eke erakundeak egindakoa, orain dela guxi Labayruk Bizkaian abiatutakoa eta oraintsu Debagoienan Ahotsak-eko lagunek abian jarri gura dutena. Bejondeiela guztiei, transmisioan eragiteko bideak diren heinean.
Amaitu da hiru kandelen bidaia. Gaurkoa azken alea da. Merezi izan du bidaiak, erantzun eta feedback eskasa izan arren, neure buruari balio izan dio eta ez da gutxi. Baina noan harira. Azken hiru kandelak, urrikoak.Orain dela hiru urte:Bidaia Galizian hasi genuen, Sechu Senderen eskutik. Bere garaian blog aktiboa bazen ere, gaur egun motelduta dabil. Baina hala ere eduki oso interesgarriak izaten jarraitzen du. Soziolinguistikaren top tena egin nuen jarraian. Bere garaian arrakasta izan zuen eta orain da garaia berrikusteko. Hilabete honetan egingo dut, zin dagizuet.Xirikan artikul...
Adeccoren arabera, lanpostu eskaintzen %17an eskatzen da euskara (EAEn beti ere). Batzuei asko eta beste batzuei gutxi irudituko zaie, baina errealitatea ei da hori (ez du berriak esaten datua nondik atera den, inkesta batetik, eurek kudeatzen dituzten eskaintzetatik ... ezta eskatu hori zertan den, derrigorrezkoa, puntuak ematen dituena, ...).Bi salto mortal eginda, merkatariengana helduko naiz. Aizu aldizkariak erreportaje bat argitaratu du. Bertan euskara merkatarien artean sustatzen ari den bat ageri da, euskara ikasten ari den merkatari bat eta, azkenik, denda guztietan lehen hitza eus...
Umorea behar dugula esaten da sarritan. Eta soziolinguistikaren mundutxoan ere behar dela uste dut nik. Komikiak txikitatik gustatu zaizkit (eta gustatzen zaizkit). Baina komikilariek, logikoa den moduan, beste bide batzuk jorratzen dituzte eta ez horrenbeste soziolinguistikarena. Baina bada, salbuespen bat: gure Zaldi eroa maitia. Askotan jorratu ditu gure gaiari lotutakoak. Eta eskertzen da.
Kulturgintza oso gutxi aipatu dut nik blog honetan ia 4 urte hauetan. Oso gutxi. Gaur horri lotu nahiko diot.Oporretara ospa egin aurretik, Ahoa bete hots jardunaldiak izan ziren. Eta han aurkeztu zuen Lorea Agirrek ponentzia bat. Kulturgintza eta hizkuntza batzen zituena. Gero Xabi Strubellek ere musikagintza eta hizkuntza batu zituen beste artikulu batean. Eta baita Ramon Agirrek ere beste batean. Eta Pako Aristik hirugarren batean. Eta udaltop-eko jardunaldietan Aritza Escandonek esandakoak ere hartu nahi ditut gogoan.Barruko merkatua zaindu eta mimatu behar dugu, kanpoko merkatua zaind...
Uztaila amaierakoa bada ere, hona azken soziolinguistikaz berripapera.SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA EUSKARA KOMUNIKATU? NOR-NORI-NORK: KRONIKA, MATERIALAK ETA BIDEOAK ESKURAGARRI Bi egunetan zehar, euskararen sustapenerako komunikazio-ekintzak burutzeko moduaz jardun genuen 75 bat lagunek Donostiako Miramar Jauregian. Soziolinguistika Klusterrak antolatutako Euskara komunikatu? Nor-nori-nork ikastaroak hizkuntza-plangintzan dabiltzan profesionalak eta komunikazio-gaietan adituak bildu zituen, besteak beste. Pilar Kaltzada ...
Abuztua eta iraila: hiru kandelaOrain dela hiru urteOporrak amaitu dira aurten ere. Eta hona nator berriro mendietatik behera. Oporretan buruak ematen dizu pentsatzeko eta udako hausnarketa batekin etorri nintzen irailean orain dela hiru urte. Gogotsu eta fuerte hasteko. Baina ez zuen asko iraun, Telebilbaoren erreportajean gogoa joan zitzaidan eta errealitatea muturren aurrean, beste behin ere.Komikizalea izan naiz beti eta komikia ekarri nuen blogera, Arrasateko faktorian egindakoa, euskaldunon jarreren gainekoa. Liburutegi bat hasi nintzen egiten, baina hor geratu da, guztiz ahaz...
Orain dela gutxi, Topaguneak aurkeztu du liburu bat, Entitateak euskalduntzeko liburu bat. Gainetik irakurri dut, baina berritasun nabarmen bat topatu dut liburuan. Orain arte, elkarteak edo merkatariak edo enpresak euskalduntzera jo dugu, euren jarduna euskaraz egitera bultzatu ditugu.Oraingo honetan hori ere proposatzen da. Baina norantza aldatzea ere proposatzen da, ziaboga hartzea. Elkarte batzuk euskalduntzea bai, baina elkarte batzuk euskararen aldeko eragile bihurtzea inportanteagoa omen da, euskaldundu ala ez. Ala euskaldundu ostean. Berria da hori. Elkarteekin baino ez da pr...
Galiziatik dator notizia ostera ere. Oraingoan galego lab izeneko webgunea, galego lab izeneko ideia zaparrada.Eta zer da ba? Euren berbetan, galegoaren aldeko ekintza zehatzak garatzeko sare soziala, behetik gora, batez ere kultura berrietan eta egunerokotasuneko kontuetan.Eta zelan funtzionatzen du? Ba, zeuk ideia botatzen duzu eta gero beste hainbat kideren artean ideia hori garatzen da, ideia hori borobiltzen, ideia hori txukuntzen eta martxan jarri. Ideia laborategia, ideiak lankidetzan.Eta ze ideiak daude? Ba, garatu gabekoen artean, adibidez galizieraz film pornoak grabatzeko ideia, ...
Inkesta soziolinguistikoa aspaldi eman zuten argitara. Eta haren gaineko irakurketa gehienak oso positiboak izan ziren. Euskaldunak gero eta gehiago gara, gero eta gehiago. Eta hori poztekoa da. Dena den, antza gakoa erabileran dago. Inkestak aztertu ostean, eta 25 urteko ikuspegiarekin, bai, arrazoia. Irabazi egin dugu, asko gainera. Baina hori horrela al da? EAEri dagokionez, erdaldundutako herrietan irabaziak garbiak izan dira, garbi-garbiak. 1981. urtean euskaldunak %50 baino gutxiago ziren herri guztietan euskarak irabazi egin du, guzti-guztietan. Baina 1981an %5...
Mutil batek neska-lagun euskalduna ezagutu eta, zuzenean, euskara aktibatzen da. Magia bidez edo. Maitasunaren misterioakā¦Martin Rezola TirakanEdo hori dio behin behin Lourdes Auzmendik. Izan ere, mutil koitauok badakigu zer egin behar dugun hizkuntza ohiturak aldatzeko. Neska euskaldun batekin ligatu eta berehala aktibatuko zaigu barruan ugertuta daukagun euskara.Ez dakit orduan zertarako egiten diren hainbeste ikerketa, hainbeste lan eta hainbeste ekimen hizkuntza ohiturak aldatzeko. Automatikoa da, neska euskalduna topatu eta euskaraz egin, dena bat. Hori bai, gu mutilok ez du...
Orain hilabete batzuk esan nuen jarraituko nuela Juan Inazio Hartsuagaren liburuarekin. Eta esandakoa bete dut, Lantalanen bada ere. Baina bueno, oraingoan ere hona ekarriko dut. Juan Inazio Hartsuagak honako liburua idatzi du orain dela gutxi: Euskararen egoerari irizten. Hango kapitulu baten izenburua da artikulu honen testua, eta kapitulu horren laburpena da artikulua. Zer nolako ezaugarriak izan beharko lituzkete sorta horretan sartu beharreko balio eta ereduok? Irekitasuna, zabaltasuna: ahalik eta jende gehienaren identifikazioa errazteko. ...
Orain dela hiru urte:Uztaila behar den moduan, tabernetan hasi nuen orain dela hiru urte. Filosofatzen tabernetan. Uztaila ere beroarekin lotzen dugu. Eta orain dela hiru urte, hor ibili ginen soziolinguistikaren gida sexualarekin gora eta behera. Hilabetea jarraitu nuen Xirika gazte aldizkarirako idatzitako artikulu batekin. (Gero soka ekarri zuena).Uztaila ere ikastaroen hilabetea da. Eta orain dela hiru urte hiru ekarri nituen blogera: UEUk antolatutako bi (Euskararen balio-merkatua eta Hizkuntza plangintzak: teoriak eta aplikazioak) eta Hik hasik antolatutako bat (Bigarren hizku...
Garabide elkarteak euskararen berreskuratze prozesuari buruzko lehen lana plazaratu du. Lan dibulgatiboa da, guztiz, oso interesgarria, eta gainera euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Bikaina benetan. Horrelako gehiago behar ditugu. Dokumentala ere plazaratu du. Zabaldu beharko da hauen lana nazioartean, ezta? (Gainera, lizentzia librea du liburuak).
Soziolinguistika Klusterrak hirugarrenez Hausnartu sariak jarri ditu martxan. Soziolinguistika Sari hauen helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea da.Informazio gehiago hemen.
Hiznetek 10 urte egingo ditu aurton. Neuk ere bere garaian Hiznet egin nuen eta oso gustora aritu nintzen langintza horretan.Eta webgunea berritu dute, itxura aldatu behintzat. Eta tarte berri bat (neuretzat bai behintzat) ireki dute: irakurgaiak. Soziolinguistikarekin harremana duten hainbat irakurgai daude hor, atalka banatuta. Formazioa hasteko edo sakontzeko aproposa.
Hausnartu sarien gaineko aldizkaria izan da azken hau. Lehen saria blogean komentatu genuen aurrekoan, beraz ez dut aipatuko. Bigarren saria Jose M. Zendoiarena izan da. Ekonomia eta hizkuntzalaritza batzeko ahalegina egin du, nahiz eta niri urrun samar geratu.Hirugarrena Urtzi Barrenetxearen lana izan da: Hizkuntza-plangintzekiko erresistentziak organizazioetan. Lan mardula da Urtzirena, baina nire ustez Bat bezalako aldizkari baterako lar luzea. Hala ere, interesgarria da eta ikuspuntu berriak eman ditzake egunero-egunero organizazioetan hizkuntza plangintzak aplikatu gura...
Asteburu honetan Uema eguna izango da Mallabian. Eta hori dela eta, arnasguneen inguruko azken aldion ikusi eta aditutako hainbat ekimen ekarri nahi ditut hona:- Uema bera, mankomunitatea bera. Ekimenik potoloena eta sakonena.- Aurrekoan aipatu nuen Tximintxekoen ekimentxoa.- Iaz ere aipatutako Zerain herriaren adibidea.- Asteburu honetan ere Altzon eskola txikien festa. Biba zuek!- Topaguneak eta EHNEk abiatutako mintzapraktika proiektu berria (ahaztu barik Egonaldiak familia euskaldunetan klasikoa).- Besterik bururatzen zaizue?
Orain dela hiru urteHilabetea mintza egunarekin hasi nintzen (aurtengoa domeka honetan Arrasaten). Eta orain hiru urte esandakoek indarra dute oraindik orain. Gero formazioa aipatu nuen: Hiznet eta beste zenbait ikastaro aipatu nituen. Eta linguanet amaitu berriaren balorazioa egin ere. Eta UEUk antolatutako jardunaldi baten berri eman. Eta Labayruk Derion antolatutako ikastaro baten berri eman. Irakurle fidel bati ere antropologia eta soziolinguistikaren arteko erreferentzia bibliografiko zenbait eman nizkion. Eta Mikel Zalbideri gorazarre egin nion hilabetea amaitu orduko. Mintza eg...
Tximintx euskara elkarteak bere blogean kanal berria zabaldu du. Euskararen herriak ezagutuz izena du. Bertan UEMAren barruan dauden herri guztien berri emateko asmoa dute: zer bisitatu daitekeen, zer egin, zer bizitza kulturala duen, non lo egin eta abar aipatuta. Arnasguneak deitu izan zaizkie herri hauei, Fishmanen terminologiari jarraituz. Eta euskararen aldeko eragile guztiek arnasgune hauek zaindu eta sendotzeko beharraz egiten dute berba. Tximintxen ekimen hau ere bide horretan doa. Ekimen xumea da, apala, baina orain arte inork landu gabekoa. Beraz, badakizue, eus...