Urria: hiru kandela

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-10-04 18:18

Amaitu da hiru kandelen bidaia. Gaurkoa azken alea da. Merezi izan du bidaiak, erantzun eta feedback eskasa izan arren, neure buruari balio izan dio eta ez da gutxi. Baina noan harira. Azken hiru kandelak, urrikoak.

Orain dela hiru urte:

Bidaia Galizian hasi genuen, Sechu Senderen eskutik. Bere garaian blog aktiboa bazen ere, gaur egun motelduta dabil. Baina hala ere eduki oso interesgarriak izaten jarraitzen du. Soziolinguistikaren top tena egin nuen jarraian. Bere garaian arrakasta izan zuen eta orain da garaia berrikusteko. Hilabete honetan egingo dut, zin dagizuet.

Xirikan artikulua argitara eman nuen eta Oihana Lujanbiok erantzun egin zidan eta blogera ekarri nuen. Eta hilabetea amaitu aurretik, artikulu osoa igo nuen blogera eztabaida sustatu nahian. Eztabaida interesgarria da oraindik orain. Kultur erreserben gainean Fredi Paiak argitara emandako artikulua ekarri nuen blogera horren ostean.

30+10 mintegiaren berri eta Emunek antolatutako beste jardunaldien berri eman nuen jarraian. Hizkuntza marketinaz ere egin nuen berba. Eta atal berria blogean sortu: hiznet egin nuen garaiko ariketak batuko zituena. Eta hilabete honetan horietako bi etorri ziren blogera: Txepetx-en eta bizitasun etnolinguistikoaren arteko aldeak eta sailburuorde banintz jarriko nituzkeen lehentasunak.

Bizi-esperientziak etorri ziren hurrena patroi askorekin etorri ere. Zirrikituak irekitzeaz berba egin nuen gero, eta erantzunetan eztabaidatxoa izan nuen. Topaguneak antolatutako jardunaldien berri eman nuen gero. Eta hilabete luzea amaitzeko Quebec-era egin nuen salto, Kataluniatik pasatuz.

    1. Made in Galiza
    2. Top ten (soziolinguistika)
    3. Filologo baten erantzuna
    4. Kultur erreserbak
    5. 30+10 mintegia
    6. Hizkuntza normalizazioa eta motibazioa: jardunaldiaren zuzeneko jarraipena
    7. Hizkuntza marketina (2)
    8. Bigarren mailarik gabe, lehenik ez. Eta orain?
    9. Atal berri bat blogean
    10. Sanchez Carrionen eta bizitasun etnolinguistikoaren teorien arteko berdintasunak eta ezberdintasunak
    11. Bizi-esperientziak
    12. Zirrikituak ireki
    13. Euskara elkarteak ibilian: jardunaldiak
    14. Sailburuourde banintz (hiznet)
    15. Quebec ezagutzeko .....

Orain dela bi urte:
Orain dela bi urte, paisajearen ajeekin hasi nuen, IƱaki Arrutiren eskutik. Soziolinguistikaz berripapera etorri zen jarraian eta Nuciako soziolinguistika ikastaroa segidan.

Irakurriz jarraitu nuen bidaia: Bat 67 eta Hizkuntzaren iraultza liburua. Aldizkaria osorik komentatu ostean, artikulu bat goitik behera komentatu nuen: familia bidezko transmisioari buruzko artikulua. Joanes Etxeberri proiektua aipatu nuen gero. Ordutik ezer gutxi jakin da kontu honi buruz, baina tira.

Urte horretan ere 30+10 mintegia aipatu nuen blogean. Eta hegemoniari heldu nion berriro ere. Eralan ikerketaren topaketak etorri ziren hurrena. Eta hilabetea amaitu nuen Mondragon korporazioaren euskara planen mintegiarekin.
    1. Paisajeak ditu ajeak
    2. Soziolinguistikaz berripapera: 22. zenbakia
    3. Nuciako soziolinguistika ikastaroa  
    4. Irakurgaiak: Bat 67
    5. Irakurgaiak: Hizkuntzaren iraultza, David Crystal  
    6. Joanes Etxeberri proiektua
    7. 30+10 mintegia: hizkuntza kudeaketa enpresan
    8. "EAEko euskararen belaunez belauneko familia bidezko transmisioa", Pablo Sagardoy (Bat 67)  
    9. Hegemonia (edo autozentroa)  
    10. EraLan ikerketa-proiektuaren topaketa  
    11. Mondragon korporazioaren euskara planen mintegia

Orain dela urtebete:

Soziolinguistikaz berripapera izan zen orain dela urtebeteko lehena urrian. Gero DVD baten aurrerapena izan genuen (argitaratua dago jadanik). Soziolinguistika domestikoaren sorta aurreko hilean hasita egon bazen ere, hilabete honetan bi ale izan genituen: bezeroari arreta egiten diotenei begirakoak eta familia erdaldunei begirakoak.

Azkueri buruzko liburua komentatu nuen tartean, baita berbarekin jolas egiten ibili ere. Horren ostean, Bat aldizkaria etorri zen, oraingo honetan 71. zenbakia: Txillardegiri omen. Hizkuntza autodefentsa ikastaroak Galizian eta niri gustatu ez (behintzat ipini zioten izena). Eta hilabetea, urriko kandelak eta urte osoko bidaia kontsumitzen amaitu nuen. Euskal kulturaren kontsumoarekin alegia. Mila esker.
    1. Soziolinguistikaz berripapera: 26. zenbakia
    2. Euskararen berreskuratzea (DVD)
    3. Beste gomendio batzuk
    4. Azkue eta bere garaia
    5. Berbagaz olgeu
    6. Familientzako gomendioak
    7. Bat 71: Txillardegiren omenez
    8. Bitxia da gero
    9. Kontsumitzen ... 


Utzi iruzkina: