Irakurgaiak: Bat 74
Hausnartu sarien gaineko aldizkaria izan da azken hau. Lehen saria 
blogean komentatu genuen aurrekoan, beraz ez dut aipatuko. Bigarren 
saria Jose M. Zendoiarena izan da. Ekonomia eta hizkuntzalaritza batzeko
 ahalegina egin du, nahiz eta niri urrun samar geratu.
Hirugarrena
 Urtzi Barrenetxearen lana izan da: Hizkuntza-plangintzekiko 
erresistentziak organizazioetan. Lan mardula da Urtzirena, baina nire 
ustez Bat bezalako aldizkari baterako lar luzea. Hala ere, interesgarria
 da eta ikuspuntu berriak eman ditzake egunero-egunero organizazioetan 
hizkuntza plangintzak aplikatu gura dugunontzat.
Aldizkaria 
amaitu egiten da Hizbegia ikerketarekin. Gipuzkoarren hizkuntza 
pertzepzioen gaineko inkesta. Inkesta oso interesgarria, baina ni 
ondorioekin geratuko naiz. Hona hemen, labur-labur:
- Euskararen 
aldeko elkarteek oso balorazio ona jaso dute. Horrek elkarteen eta 
administrazioen arteko elkarlana areagotu behar dela iradokitzen du.
-
 Euskararen alde orain arte egindakoek balorazio ona jaso dute oro har. 
-
 15 ta 30 urteko gipuzkoar gehienek euskaraz dakite, baina ez dute 
erabiltzen neurri berean.
- Arnasguneak trinkotzen ari dira. 
-
 Etorkizuneko hizkuntza politikak hartu behar du kontuan ingelesa.
Horiekin
 guztiekin ados nago. Baina arnasguneak benetan ari dira trinkotzen? 
Nire zalantzak ditut ....(eta saiatuko naiz aurrerantzean argitzen).

Iruzkinak
Utzi iruzkina: