Kategoria: klusterra
Soziolinguistika Klusterrak azken aldion gauza dezente eman ditu argitara: Aldahitz (hizkuntza ohiturak aldatzeari buruzkoa), Eralan 3 (lan munduan euskararen erabileraren inguruko ikerketa), Normalizazio Kasu Aurreratuak 2014 (lan munduan eredugarri diren kasuei buruzko argitalpena), Dikoma (hizkuntza-ekologiaren diskurtsoa sozializatzeko eta hizkuntza komunitatearen sistema ahalmentzeko helburuarekin) eta Ekolingua solas-jolasa. Argitalpen guztiak zeharo interesgarriak dira, artikulu bat baino gehiago merezi dutenak guztiak. Baina gaur bati baino ez diot begiratu nahi: Ekolinguari...
Aurrekoan aztertu nituen ikerketa horren emaitza nagusiak. Eta oraingoan eragindako inpresioez hitz egin nahi dut. Enpresetan euskara planak egiten gabiltzanon artean ikerketaren emaitzak ez dira harrigarriak izan. Jakin bagenikizkien. Hala ere, mesede handia da ikerketa sakon eta mamitsu batean agertzea. Orain bakarrik falta da ikerketa horren itzulpena, behintzat gaztelaniara eta ingelesera (aupa Iñigo! Esfortzua merezi du-eta!). Hori bai, ikerketa honi zerbait falta zaio nire ustez. Egiten diren baieztapenekin bat nator, nik ere horrela bizi dut gai hau. Baina baie...
2012ko hausnartu saria irabazi zuen Iñigo Fernandezek lan honekin. Labur-labur jasoko ditut ikerketaren emaitzak. Eta hurrengo artikulu batean eragindako inpresioak plausta botako ditut. Hizkuntzak pertsuasio prozesuetan izan dezakeen eragin zuzena aztertzeko ikerketa ahalegin gutxi edo oso gutxi egin direla esaten du Iñigo Fernandezek. Eta berak horren inguruko azterketa egin gura izan du. Luzatu barik, ondorioetara joko dut zuzenean. Edo hobeto esanda deigarriak egin zaizkidan ondorioetara. - Euskarak abantaila pertsuasiboak eskaintzen ditu epe labur...
Eskolaren bizkar utzi genuen zama, baina konturatu gara gehiegizko pisua dela. Bestelako estrategia batzuk landu behar dira. Mikeldi Zeberiok esaten zuen honakoa: Zuzentasuna erraietaraino sartuta daukagu. Zuzentasunaren mesedetan bizitasunaren sakrifizioari kaleko egoera diglosikoa gehituta, espresiobide propioak eta berritzaileak sortzeko baliabide nahikorik gabe daude euskal gazteak. Horri aurre egiteko Kike Amonarrizek euskañola aldarrikatzen du. Edo, hobe esanda, sormena, egokitasuna eta abar. Zuzentasunari mus, tira. TELPeroek ere gurasoei egin diete jaramon....
Barreiatzen saileko zortzigarrena Klusterrari dagokio. Orain arteko guztiak pertsonak izan badira ere, iruditzen zitzaidan Klusterrak ere zer esana izan behar zuela soziolinguistikaren dibulgazioan. Jarraian euren berbak horren gainean: Lehenik eta behin Soziolinguistika Klusterra Elkartetik (aurrerantzean SLK), Txerra Rodriguezek Garaigoikoa blogean egiten duen ekarpena aitortu nahi dugu. Arretaz jarraitzen dugu blogaren edukia, interesgarriak baitira bertan plazaratzen diren iritzi, aipamen eta ikuspegiak. Are interesgarriagoak, SLK-ren jardunetik oso gertukoak baitira ekarpen hor...
Arrue ikerketa aurkeztu dute jendaurrean. Lehenik, prentsan. Eta gero Klusterreko jardunaldietan. Interesgarria da ere Onintza Iruretak egindako irakurketa eta Pablo Suberbiolari egindako elkarrizketa. Eta oso ikusgarriak Berriak egindako infografiak. Jardunaldien ostean esan direnak ere interesgarriak dira: Onintza Iruretak berak esandakoak, Pello Zubiriarenak, Pablo Suberbiolarenak (berriro ere) eta abar.Ez dut astirik izan ikerketa sakon aztertzeko, baina orain arte genekiena berresten du datuekin. Aspaldi genekiena berresten du. Egin dezagun ahalegina etorkizuneko hiztun egokiak sort...
Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean. ARRUE Ikerketa izenburupean egingo dira aurten VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak, Donostiako Kursaaleko hitzaldi aretoetan. Jardunaldien webgunean dago egitaraua, eta izen emateko epea zabalik dago urtarrilaren 28ra arte. Soziolinguistika Klusterrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza ...
Entresaka txiki bat egin dut azken Bat aldizkaritik (egia esateko, lehen bi artikuluetatik):Ilunaldi estrategiko batean gaude.Lastoa balitz legez baztertu izan da kultur dimentsioa hizkuntz-plangintzetan.(Kulturak) hizkuntza-komunitate gutxituetan funtzio bat du hiztun-komunitatearen ametsa, bizinahia eta auto-irudia elikatzeko.Kultura izan liteke emozionalitatea hizkuntzarekin fusionatzeko bidea.Izenburuak dioen legez, azken Bat aldizkarian kulturgintza papera euskararen garabidean aztertu dute luze eta zabal.
Gaur goizean aurkeztu dituzte datuak Soziolinguistika Klusterrekoek, baita txostena argitaratu ere. Gauza asko azpimarratu dituzte, baina lehen kolpean (eta txostena aztertu barik), nik bi gauzatxo azpimarratu nahiko nituzke:- Emakumeek gizonok baino gehiago erabiltzen dute adin guztietan. Aurreko neurketetan aldaketa sumatzen zen, baina azken honetan baieztatu da goitik behera.- Gipuzkoako datua beste lurraldeetako baino hobea da. Horrek galdera hau eragiten dit: euskararen ezagutzan masa minimoa behar al da erabilera dezente handiagoa izateko?Erlazionatutako sarrerak:- Kale neurketa-...
36. zenbakia / 2012ko apirila Word dokumentua/Pdf dokumentua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA EUSKARAREN ERABILERARI BURUZKO IKERKETEN EMAITZAK AURKEZTU ETA AZTERTUKO DIRA EHUREN UDA IKASTAROETAN Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzaz, EUSKARAREN ERABILERAREN BILAKAERA, EGOERA ETA NORABIDEA DATUEN ARGITAN ikastaroa antolatu du EHUko XXXI. Uda Ikastaroetan. Euskarak bere lurralde osoan une honetan duen egoeraz arduratz...
Bat aldizkariaren 81. zenbakia hizkuntza ekologiaren inguruko monografikoa da. Zinez interesgarria da, goitik behera irakurtzea merezi du. Oraingo honetan den-dena iruzkindu beharrean, aldizkaritik hartutako zenbait aipu jaso ditut:“Hizkuntza-ekologia hizkuntza orok bere ingurunearekin dituen elkar eraginen azterketa da” (Einar Haugen)“Hizkuntza bat salbatzeko, ez da hizkuntza bera salbatu behar, baizik eta haren habitata; hau da, haren garapen-eremua, existentziaren testuingurua.” (Albert Bastardas)“Demagun euskararen ekosistema hartzen dugula aztergai. Aztertu behar dena euskarak...
Aurreko bi artikuluetan (1 eta 2) aipatu bezala, Mikel Zalbidek luze eta zabal jardun du diglosiaren gainean. Hauxe izango da momentuz hirugarren artikulua, baina ez dut baztertzen beste inoiz Zalbideren artikulura jotzea, oso mamitsua baita. Besteak beste, Zalbidek honakoa esan zuen: hedabide bat ezin da inola ere diglosikoa izan. Diglosia jendarteari baino ezin zaiola aplikatu, ez hedabide bati (ezta pertsona bati ere).Irakurri ostean, zalantzak sortu zitzaizkidan. Nik terminoa erabili dut (Aitor Zuberogoitiari aditu nion nik lehendabizi), baina horrek ez du ezer esan gura. Erabili ...
Diglosiaren kontzeptuaren gainean adostasun zabala lortu dute aurreko postean aipatu bezala. Baita Euskal Herriko gaurko egoera diglosikoa ez dela aipatzean ere. Bestelako kontu batzuetan, ordea, ez dira horren bat etorri adituok.Batez ere, etorkizunari aurre egiteari buruz izan dira desadostasunik nabarmenenak, nire ustez (bestelakoak ere egon badira). Desadostasunak desadostasun, gauza batzuetan ere bat datoz.Zalbidek hiru agertoki posible ikusten ditu: euskara gailentzea, erdarak gailentzea eta hiru hizkuntzak batera egotea. Lehena ez du berak posible ikusten (ez beste adituek ...
Azken Bat aldizkarian Mikel Zalbidek diglosiaren gaineko monografikoa idatzi du. Eta horri erantzunez, gaur eta hemen euskal soziolinguistikan zeresan handiena duten zazpi adituk hartu dute parte. Oso ariketa interesgarria irakurleontzat eta euskal soziolinguistikan interesa duen ororentzat. Ea Batekoek gehiagotan lantzen duten bide hau. Hasi aurretik oso gomendagarria da Belen Urangak idatzi duen hitzaurrea irakurtzea.Errepaso ederra egin du Zalbidek diglosiaren terminoaren inguruan: munduko hainbat eta hainbat adituk gaiaren ingurukoak esan dituztenak batu, sistematizatu, laburtu e...
Aldahitz ikerketa aurkeztu berri dute Klusterrekoek. Euren webgunean agertzen dira ikerketaren nondik norakoak, emaitzak eta abar.Lan munduan hizkuntza ohiturak aldatzearen inguruko ikerketa da Aldahitz. Eta horren aitzakian, Lantalanekook elkarrizketa egin genien Pablo Suberbiolari eta Pello Jauregiri, Aldahitzen inguruan.Aldahitz: Pello Jauregi eta Pablo Suberbiolarekin elkarrizketa from lantalan on Vimeo.
35. zenbakia / 2012ko urtarrila Word dokumentua/Pdf formatua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA ALDAHITZ IKERKETAREN ONDORIOAK AURKEZTU DIRA Soziolinguistika Klusterrak Aldahitz ikerketaren ondorioak kaleratu ditu. Ikerketa 2010 eta 2011. urteetan zehar garatu da, lan munduan, eta tipologia jakin bateko langileen kasuak izan ditu aztergai: heldu zirela euskara ikasi, eta lankideekin euskaraz egiterainoko ohitura finkatu duten langileak. Ikerketa kualitatiboa izan da eta bi gai...
34. zenbakia / 2011ko abendua Word dokumentua/Pdf formatua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA "NERABEAK, INTERNETEKO SARE SOZIALAK ETA EUSKARA" PROIEKTUAREN EMAITZAK ZABALDU DIRA. Soziolinguistika Klusterra eta Kultur Kabia-Topagunea elkarlanean aritu gara nerabeak, sare sozialak eta euskara gaien inguruan. Kultur Kabiak nerabeei zuzendutako hainbat aisialdi programa kudeatzen ditu. Programa hauetako bakoitzak bere ezaugarri bereizgarriak baditu ere, denetan erabiltzen dira int...
Datorren otsailean Klusterrekoek V. soziolinguistika jardunaldia egingo dute. Horren aurretik, proposamenak egiteko aukera ireki dute. Hona hemen euren webguneak dakarrena: Urtero otsaila inguruan antolatzen ditugu Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak eta orain 2012ko V. ediziorako gaien inguruan ari gara hausnartzen. Aurtengoan zuri ere eman nahi dizugu Jardunaldietarako gai eta hizlariak proposatzeko. Aurreko urteetan hainbat gai jorratu dugu: soziolinguistikaren dibulgazioa, gazteak, ezagutzatik erabilerarako jauzia, erabilera datuak, jarrerak, teknologia berriak.....
33. zenbakia / 2011ko urria Word dokumentua/Pdf formatua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA GOIZPER ETA ELKARGI-REN NORMALIZAZIO KASU AURRERATUAK AZALTZEN DITUZTEN ARGITALPENAK KALERATU DIRA. Soziolinguistika Klusterrak Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen azken 2 aleak argitaratu ditu formatu digitalean: "Goizper: Ur tantatik errekara, ibaitik itsasora" (Goizper Koop. E.)"Elkargi: Euskara, gure bermerik argiena" (Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkartea) ...
Hizkuntza ekologiaren diskurtsoa gero eta ozenago aditzen da gurean. Soziolinguistika Klusterrak antolatutako ikastaroa horren gainekoa izan zen (kronika ederra egin dute Ruben eta Abel lankideek). Galizian ere aditzen da. Eta horren froga Manuel Singalak eta Manuel Bermudezek egindako hurrengo lau bideo labur gaiaren inguruan sentiberatze aldera.
32. zenbakia / 2011ko uztaila Word dokumentua/Pdf formatua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA • IV HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarien deialdia zabalik Soziolinguistika Klusterrak IV HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarietarako dialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin. Euskal soziolinguistika teorikotik, metodologikoaren...
Aisia blogeko lagunek aurrea hartu eta udarako soziolinguistikaren inguruan momentuz dauden ikastaro aukerak eraman dituzte euren blogera. Honako hauek dira:- Hizkuntza ekologia, teoriatik praktikara- UEUk antolatutakoak- Hik Hasik antolatutakoak
Oparoa izan da musikagintza euskalduna azken hamarkadetan. Oparoa taldetan, oparoa kantetan, oparoa kontzertuetan, oparoa estilotan. Eta hori guztia batzeko asmoz, badok.info webgunea jarri zuen martxan iaz Berria egunkariak.Taldeak, musikariak, kontzertuak, berriak, … Hala ere, musika gutxi dago, testu asko eta musika gutxi. Horretarako, aproposa izan daiteke ekaitzaldi blog famatua. Han testu gutxi eta musika asko dago. Musikagintzaren transmisioa egiteko tresna biak ezinbestekoak dira.Ala ez?
Irakurri berri dut Hausnartu saria irabazi duen lana: Gazteak, musika eta euskara, Luis Azpiazurena. Lanean Arrasateko gazteek musikarekin eta euskarazko musikarekin duten harremana aztertzen da.Eta … benetan harrituta utzi naute. Gazteek esaten dutena ikaragarria da. Aurreiritziak bata bestearen atzetik. Euskarak ez duela balio drogei buruz kantatzeko, euskarak ez duela balio iraintzeko, ez duela balio punk musika egiteko, gaztelania gogorragoa dela, zuzenagoa dela, bortitzagoa, eta abar. Eta euskal musika zer eta Benito Lertxundi, Laboa, trikitixa eta Ken 7. Hori non eta Arrasaten!!...
Orain dela pare bat urte, Zeraini buruz idatzi nuen artikulua. Atzo hitzaldia izan zen Zerainen, Jacqueline Urlak emanda: Euskararen transmisioa eta herrigintza. Horren laburpena egin du Arantzazu Muñoak twitterren.Horrez gain, bideo bat eman dute argitara Argiakoek eta Jacqueline Urlak berak ere txostena du ingelesez Zerainen kasuari buruz. Baina arnasguneak modan daude: Uemak bi aste barru antolatuko du horren gaineko jardunaldia Azpeitian. Orion ere orain dela gutxi egin ziren horien gaineko jardunaldiak eta Karkara aldizkariak ekarri du horien laburpena. Guaixe aldizkarian ere orain gut...