Diglosiaren labirintoan barrena (1)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-02-06 19:21
1


Azken Bat aldizkarian Mikel Zalbidek diglosiaren gaineko monografikoa idatzi du. Eta horri erantzunez, gaur eta hemen euskal soziolinguistikan zeresan handiena duten zazpi adituk hartu dute parte. Oso ariketa interesgarria irakurleontzat eta euskal soziolinguistikan interesa duen ororentzat. Ea Batekoek gehiagotan lantzen duten bide hau. Hasi aurretik oso gomendagarria da Belen Urangak idatzi duen hitzaurrea irakurtzea.

Errepaso ederra egin du Zalbidek diglosiaren terminoaren inguruan: munduko hainbat eta hainbat adituk gaiaren ingurukoak esan dituztenak batu, sistematizatu, laburtu eta, hori gutxi balitz, iruzkindu eta euren gaineko iritzia eman. Maila zientifiko parebakoa erakutsi du eta zorroztasun zientifikoaren izenean goraipatzekoa.



Baina ez hori bakarrik. Gurera ere etorri da eta Euskal Herrian gaur egun diglosiarik dagoen ala ez aipatu du. Eta garrantzitsuena dena, etorkizunerako ere eman beharreko urratsak eta erabakiak ere islatu ditu artikuluan. Euskal soziolinguistikan hemendik aurrera, artikulu honi mila aldiz egingo zaio erreferentzia, gauzak ondo bidean.

Gainera, adostasun nahiko zabala lortu da adituen artean zenbait gairen inguruan. Eta eskertzekoa da. Oso eskertzekoa.

Laburbilduz, hemendik aurrera inor gutxik esan ahal izango du gurea egoera diglosikoa dela lotsagorritu barik. Diglosiatzat ulertzen badugu zortzi aditu hauek (eta mundu zabaleko aditu gehienek) esandakoa.

Zer puntutan daude ados ba, ñabardurak ñabardura? Diglosia egoera soziala da (ez indibiduala), iraunkorra da (beti erlatiboa eta mugatua), konpartimentazio funtzionala du eta diglosia-giroan dauden hiztunek ez dituzte berdin eskuratzen ez transmititzen hizkuntza horiek. Zalbideren ustez, diglosiak gatazka nabarmenik ez dakarren kontuan bat datoz gutxi asko. Baina iritzi guztiak irakurrita nire zalantzak ditut (baina, tira, izan daiteke).



Horrez gain, guztiek onartzen dute Euskal Herrian ez dela diglosiarik (baten batek aipatzen du arrastoak izan badirela) eta etorkizunean ere diglosia egotea oso zaila eta are ezinezkoa izango dela. Baina hori guztia sakonago beste post batean jorratu nahi dut.

txerra

txerra 2012-05-30 14:43 #1

Karrikiri elkartekoek ere artikulu honen gaineko hausnarketa sakonak plazaratu dituzte: <a href="http://sustatu.com/1337448693">Transmisioa da gunea</a>.<br />


Utzi iruzkina: