Kategoria: zalbide
Bat aldizkariaren 95. aldizkaria arnasguneei buruzkoa izan da oro har. Mikel Zalbidek 2008an egin zuen txosten argitaragabe bateko aipua dakar Iñaki Iurrebasoren artikuluak. Handik kopiatu eta ekarri nahi izan dut: Zer da arnasgunea? (...) Euskaraz nolabait esateko, demografia aldetik euskara “bere kabian” sentitzen den bilgunea, inork xaxatu gabe eta eraso gabe “etxeko jaun” sentitzen den eremua. Hori da, funtsaren funtsan, Fishman-en physical breathing space edo arnasgunea. Euskaldunak euskaldunekin euskal giro sendoan bizi diren lekuetan, gurasoen ...
Aurreko bi artikuluetan (1 eta 2) aipatu bezala, Mikel Zalbidek luze eta zabal jardun du diglosiaren gainean. Hauxe izango da momentuz hirugarren artikulua, baina ez dut baztertzen beste inoiz Zalbideren artikulura jotzea, oso mamitsua baita. Besteak beste, Zalbidek honakoa esan zuen: hedabide bat ezin da inola ere diglosikoa izan. Diglosia jendarteari baino ezin zaiola aplikatu, ez hedabide bati (ezta pertsona bati ere).Irakurri ostean, zalantzak sortu zitzaizkidan. Nik terminoa erabili dut (Aitor Zuberogoitiari aditu nion nik lehendabizi), baina horrek ez du ezer esan gura. Erabili ...
Diglosiaren kontzeptuaren gainean adostasun zabala lortu dute aurreko postean aipatu bezala. Baita Euskal Herriko gaurko egoera diglosikoa ez dela aipatzean ere. Bestelako kontu batzuetan, ordea, ez dira horren bat etorri adituok.Batez ere, etorkizunari aurre egiteari buruz izan dira desadostasunik nabarmenenak, nire ustez (bestelakoak ere egon badira). Desadostasunak desadostasun, gauza batzuetan ere bat datoz.Zalbidek hiru agertoki posible ikusten ditu: euskara gailentzea, erdarak gailentzea eta hiru hizkuntzak batera egotea. Lehena ez du berak posible ikusten (ez beste adituek ...
Azken Bat aldizkarian Mikel Zalbidek diglosiaren gaineko monografikoa idatzi du. Eta horri erantzunez, gaur eta hemen euskal soziolinguistikan zeresan handiena duten zazpi adituk hartu dute parte. Oso ariketa interesgarria irakurleontzat eta euskal soziolinguistikan interesa duen ororentzat. Ea Batekoek gehiagotan lantzen duten bide hau. Hasi aurretik oso gomendagarria da Belen Urangak idatzi duen hitzaurrea irakurtzea.Errepaso ederra egin du Zalbidek diglosiaren terminoaren inguruan: munduko hainbat eta hainbat adituk gaiaren ingurukoak esan dituztenak batu, sistematizatu, laburtu e...
Aspaldi aipatu nuen Allartean bloga Garaigoikoan. Aspaldi neukan haren pista galduta. Eta egun hauetan aurkitu dut berriro. Blog interesgarria da Allartean, hizkuntza normalizazioaren ikuspuntutik. Eta eduki landuak ditu. Horietako batzuk ekarriko ditut hona hurrengo asteetan. Momentuz, lehena hegemoniari buruzkoa. Nik ere bere garaian aipatu nuen gaia, baina Allarteanen askoz landuago agertzen da.Bastardas irakasleak subsidiarietate-printzipioaz hitz egiten du; hau da, hizkuntza lokal batean egin daitekeen guztia ez dadila egin hizkuntza globalago batean. Ideia honi bigarren zutabe ba...
Mikel Zalbidek liburua idatzi berri du. Ez dut oraindik betarik izan irakurtzeko. Baina Soziolinguistika Klusterrekoek liburuaren azken kapituluan entresaka egin dute. Eta nik entresakaren entresaka egin dut. Eta nik idatzitako artikulu batekin gogoratu naiz. “Lagunarte eta familia euskaldunak sortzea, euskaldun-jende horrek lan-esparruan (partez bederen) euskarazko harreman-sareak eratu eta haietan txertatzea, mila aldiz garrantzi handiagokoa da, Errioxako edo ez dakit nongo A ereduko ikasleak (are Bko askotxo) itsu-itsuan Dra eramatea baino.”“Eskolaren hizkuntza-garaipena edo -porro...
Ni ere gero zalbidezaleagoa naiz, Martin Rezola bezala. Eta horregatik berak egin duen entresaka bera egingo dut nik hemen nire blogean. Hori da beraz euskalgintzaren zinezko oinarria. Ingurumen hori da, izan, adar-adaska biziak eman ditzakeen enbor naturala. Hizkuntza ahula indarberritu nahi duen erakunde, elkarte edo mugimendu orok berariaz ahalegindu behar du, beste hitzetan esanik, bere jendearentzako arnasgune horiek mantentzen edo sortzen. Mantentzea ez da aski: sortu ere egin behar da halakorik, gure hiztun-elkartearen pareko ahuldade-mailara iritsitako kasuan. Hor ere argi izan beh...
Pasa den astean erabilin irakurri genuen Mikel Zalbideren artikulu zoragarria HPSk egin duen oinarrizko txostenari buruz. Beste behin ere, maisutasunez eta zorroztasunez azaldu zituen azaldu beharrekoak. Hona hemen handik ateratako zenbait entresaka: Gauza bat dago argi, nolanahi ere, mundu zabaleko aditu gehienen azalpenetan: hizkuntzaren erabilerak definitzen du lehenik eta behin, ez ezagutzak edo iritzi-jarrerek, hiztun-elkarte elebidunen osasun-egoera. Funtsezkoak dira beste parametro horiek ere. Albora ezinak, inolako dudarik gabe. Baina erabileran dago, funtsaren funtsean, osasunaren ...