Hegemonia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-01-09 17:51
2

Aspaldi aipatu nuen Allartean bloga Garaigoikoan. Aspaldi neukan haren pista galduta. Eta egun hauetan aurkitu dut berriro. Blog interesgarria da Allartean, hizkuntza normalizazioaren ikuspuntutik. Eta eduki landuak ditu. Horietako batzuk ekarriko ditut hona hurrengo asteetan.

Momentuz, lehena hegemoniari buruzkoa. Nik ere bere garaian aipatu nuen gaia, baina Allarteanen askoz landuago agertzen da.



Bastardas irakasleak subsidiarietate-printzipioaz hitz egiten du; hau da, hizkuntza lokal batean egin daitekeen guztia ez dadila egin hizkuntza globalago batean. Ideia honi bigarren zutabe bat gehitzen dio: hizkuntza lokalei funtzio esklusiboak eta eraginkorrak (funcions exclusives) ematea (hemen). Beste era batera esanda: (a) hiztunek hizkuntza lokala ahalik eta egoera gehienetan erabiltzeko aukera izan behar dute, (b) hizkuntza lokala, hainbat egoeratan, beharrezkoa ez ezik, ezinbestekoa ere izan behar da.

Mikel Zalbidek "euskaldunak euskaldunekin euskal-giro sendoan bizi diren lekuak" aipatzen ditu eta arnasgune deitzen die (hemen, adibidez). Oinarrian Fishman-en ideia hartzen du: "physical breathing space, demographically concentrated space where Xish (gurean euskara) can be on its own turf, predominant and unharassed".

Jon Sarasuak, ordea, hegemonia hitza defendatu izan du: lurralde hegemoniko bati buruko debatea ukatu gabe, gune hegemonikoak sortzeko eta zabaltzeko beharra ikusten du: euskaraz bizitzeko eta sortzeko balio diguten gune hegemonikoak sortzeko eta zabaltzeko beharra ikusten du, eta auto-eraketa aldarrikatzen du horretarako; batez ere hiru arlotan: hezkuntzan, hedabideetan eta kulturgintzan (hemen).

Txepetxek botere linguistikoaren birbanaketa aldarrikatzen zuen: botere politikoak botere linguistikoari erantzutea, alegia.

Ixone Lejarza

Ixone Lejarza 2012-01-10 17:12 #1

Lapiko kritikoa webgunekoek ere definitu dute <a href="http://basque.criticalstew.org/?p=7785#comment-3631">hegemonia terminoa</a>, oso-oso teorikoa bada ere.<br />

txerra

txerra 2012-01-11 09:31 #2

Eta gaur lapiko kritikoan ere <a href="http://basque.criticalstew.org/?p=7849">higiemonia</a> terminoa aurkitu dut, baina eztabaida horiek niretzat lar dira, Ixone. <br />


Utzi iruzkina: