Kategoria: fishman
Joshua Fishman hil egin da, noiz eta utopien nazioarteko egunean, otsailaren 29an. Hiltzeko ere doterezia erakutsi behar da nonbait. Soziolinguistikaren aita zen Fishman, hizkuntza gutxituen bultzatzaile eta zorroztasunean maisu eta mailu. Eta gurean ere eragin handikoa. Mikel Zalbide izan da gurean Fishmanen obraren dibulgatzaile (eta egokitzaile) handiena. Berak euskarara eta gurera ekarri zituen Fishmanen ekarpen nagusiak. Arreta berezia merezi dute haren bi artikulu hauek: - Ahuldutako hizkuntza indarberritzea: teoriak zer dio? - Joshua Fishmanen RSL edo HINBE &nb...
“Legeak alferrik daude, haiek sustengatuko duten sustapen sozialik ez badago. Izan ere, sustapen hori gabe, ezin dituzte bete ezarritako helburuak. Era berean, legeen bidez lortu nahi diren helburuak lor daitezke, baldin eta horiek lortzeko indar sozialik nahikoa bada, lege esplizitorik behar gabe.”Joshua Fishman.
Aspaldi aipatu nuen Allartean bloga Garaigoikoan. Aspaldi neukan haren pista galduta. Eta egun hauetan aurkitu dut berriro. Blog interesgarria da Allartean, hizkuntza normalizazioaren ikuspuntutik. Eta eduki landuak ditu. Horietako batzuk ekarriko ditut hona hurrengo asteetan. Momentuz, lehena hegemoniari buruzkoa. Nik ere bere garaian aipatu nuen gaia, baina Allarteanen askoz landuago agertzen da.Bastardas irakasleak subsidiarietate-printzipioaz hitz egiten du; hau da, hizkuntza lokal batean egin daitekeen guztia ez dadila egin hizkuntza globalago batean. Ideia honi bigarren zutabe ba...
Auñamendi entziklopedia berria orain dela egun batzuk aurkeztu zuten. Eta soziolinguistikari buruz atal indartsua dauka, Klusterrak eginda. Artikulu horien guztien artean Fishmanek famatu zituen zortzi eskailerak daude, eta hori da nik nabarmendu nahi izan dudana, hona ekarrita. Lantzean behin gogoratzea larregizkoa ez delako.Fishmanen zortzi mailak, larrienetik hasita.8. maila. Hizkuntza berreraikitzea azken mohikanoen artean. Geratzen diren hiztunak zaharrak dira eta ez dute harremanik beste hiztunekin, ez dago hiztun komunitaterik edo sarerik. Horrelako egoera batean egin litekeena da...
Joshua Fishman Estatu Batuetako soziolinguista handia ohorezko euskaltzainburu izendatu dute. Bejondeiola.
Asteburuan El Correo egunkarian Karmele Rotaetxek argitaratu zuen artikulu bat soziolinguistikari buruz. Oso artikulu dibulgatiboa, behintzat lehen erdian. Eta bertan topatu dut Joshua Fishmanen teoriak labur-labur azalduta eta denok ulertzeko moduan. Hona hemen (gaztelaniaz):What profiteth (sic) it Irish or Basque to gain Astrophysics and to lose Gaeltacht or the caserio?» («¿Qué beneficio le aporta al gaélico o al vasco ganar la (variedad de la) Astrofísica y perder la de la zona mayoritariamente gaélica o la del caserío?». Joshua A. Fishman, Language Spread and Language Policy for endang...
Pasa den astean nire herriko euskara elkarteak ekimen polit bezain interesgarria jarri zuen martxan: Derioztarrak 5 kontinenteetan. Eta zertan datza? Ba, aste osoan zehar hainbat derioztarrek kontatu zuten euren bidaiaren bat, euskaraz eta jendaurrean, argazkiz eta mapaz hornituta. Astelehenean Ozeania izan behar zen, baina emaleak, lan arazo batzuk tarteko, ezin izan zuen hitzaldia eman eta Txinari buruzko emanaldia egin zuen Udanek. Asteartean Afrika, asteazkenean Amerika eta ostegunean Asia. Eta dena borobiltzeko, barikuan Jon Maiaren Apaizac obeto. Herriko jendeak bere bidaiak k...
Oporrak. Troia hondartza zoragarrian etzanda. Eider eta biok. Mundua konpondu guran. Elkarrizketa mamitsua. Blogeratzeko gomendioa eman dit eta badoa. Hasiko gara, ba. Nire ibilbide akademikoa aztertzen ari ginen Fishmanen eredu soziolinguistikoaren arabera. Nik zuzenbidea ikasi dut Deustuko Unibertsitatean. Klaseak euskaraz jaso nituen zati baten (izan ere, karrera osoko ikasgai guztiak euskaraz jasotzeko modurik ez zegoen). Deustuan hainbat irakaslek kriston lana egiten dute zuzenbidearen ikas-mundua euskalduntzeko: ikasgaiak euskaraz eman (ganoraz ia beti), ikasmaterialak itzuli edo so...
Aste honetan berrirakurtzen izan naiz Mari Jose Azurmendiren Psicosociolinguistica liburua eta bertan topatu dut Fishman-ek etnizitateari buruz egiten duen definizioa. Eta horrek hizkuntzaren biziberritzean duen garrantzia.Burura derrepentean etorri zait herri honetako fishmanzaleek oso gutxitan (edo inoiz ez) aipatzen dutela etnizitateak hizkuntzaren biziberritzean duen garrantzia. Zergatik ote? Zein da arrazoia?Ohartxu bet: etnizidadeak gitxi gorabehera esan gura deu euskaltzaletasuna. Irakasle batek diñoen moduen, jeneralizaziño guztiek guzurra direz, baie sarri askotan ezinbestekoak dir...