Joshua Fishman gogoan

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-03-02 17:12

Joshua Fishman hil egin da, noiz eta utopien nazioarteko egunean, otsailaren 29an. Hiltzeko ere doterezia erakutsi behar da nonbait.

 

Soziolinguistikaren aita zen Fishman, hizkuntza gutxituen bultzatzaile eta zorroztasunean maisu eta mailu. Eta gurean ere eragin handikoa.

Mikel Zalbide izan da gurean Fishmanen obraren dibulgatzaile (eta egokitzaile) handiena. Berak euskarara eta gurera ekarri zituen Fishmanen ekarpen nagusiak. Arreta berezia merezi dute haren bi artikulu hauek:

 

- Ahuldutako hizkuntza indarberritzea: teoriak zer dio?

 

- Joshua Fishmanen RSL edo HINBE

 

Horrez gain, gaur egun bolo-bolo erabiltzen dugun arnasgune kontzeptua ere hari zor diogu hein handi batean.

 

Agur eta ohore Fishman!


Utzi iruzkina: