Albert Bastardas kataluniarra dugu hizkuntza ekologian maisu. Orain gutxi artikulua idatzi du ekologia eta iraunkortasun linguistikoaren gainean. Entresaka labur bat egin dut blogerako, iraunkortasun linguistikoa zer den azaldu nahian. Dena den, merezi du artikulu osoa irakurtzea.   Iraunkortasun linguistikoa gaur egungo giza-espeziearen antolaketa linguistikoa aldatzeko pausoz pausoko prozesua da. Pertsonak elebidun edo eleaniztun bihurtzeak ez luke ekarri behar berez hizkuntza propioa bertan behera uztea. Iraunkortasunak elebiduntzea edo eleaniztuntzea onartzen du, baita pertsona eta...


Ulertu barik

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-07-22 12:03

Ekologiatik soziolinguistikara hainbat kontzeptu pasa dira azken aldion. Baina bi egin zaizkit deigarri:   - Hizkuntza praktika jasangarriak.   eta ...   - Eragin soziolinguistikoko azterlanak.   Deigarri, ulertzen ez ditudalako, jakina.  


Euskararen ginkana bigarren urtez antolatu du Ekoguneak. Lehiaketa bizia da, euskaratik eta euskaraz. Hizkuntza-ekologia bultzatu, sozializatu eta dibulgatu nahi du Ginkana honek.Sarien artean bada bereziki deigarria egin zaidan bat: 3.000 euroko saria irabazlearen eskualdeko euskalgintzako proiektu bat sustatzeko. Eta sari hori Topagunearekin adostuko da. Saria berritzailea da gero! Beraz, badakizue hartu parte Ginkanan.


Gure arteko azkena

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-12-14 16:28

Soro-soro webgunetik hartuta eta itzulita.Gure arteko azkena naiz, dagoeneko ez daukat norekin berba egin. Atzo bertan, andrea nuen ondoan. Elkarrekin gure txikitako urteak gogoratu genituen.Nire andre maiteak utzi egin nau. Ez dugu seme-alabarik izan, ez gara ausartu. Mundua -gure mundua- gehiegi aldatu baita.Gogoratzen dut aita etxera itzultzen, aztoratuta: Zuri bat ikusi zuen. Orain dela mila ilargi izan zen. Ordutik, gure buru gaineko zerua ez da lehengo bera.Bizi izan gara, gure arbasoek bizi zuten bezala, Lurreko maizterrak bezala. Baina beste batzuk heldu eta esan zuten: “hau...


Ekologiaz blai

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-06-11 17:03

Gaur goizean artikulu honekin gosaldu dut: Nori inporta zaio hizkuntza bat hiltzen bada? Hizkuntza ekologia etorri zait burura, noiz eta allartean-ek ere aipatu duen (Ekologiatik ekologismora). Gasteizko udalak ere hizkuntza ekologiari buruzko jardunaldia antolatu du eta Ekogunea telebista programan ere Belen Urangak hizkuntza ekologia zer den azaldu du.Eta sorosoro webgunean hizkuntza aniztasunaren gainean sentiberatzeko Felice Duboisen lau testu aurkitu ditut:- Los sin lengua- Soy el último de los míos- De los Dogones hasta los Ch’tis- Qué significa hablarEkologismoa ala ekologia?


Bat aldizkariaren 81. zenbakia hizkuntza ekologiaren inguruko monografikoa da. Zinez interesgarria da, goitik behera irakurtzea merezi du. Oraingo honetan den-dena iruzkindu beharrean, aldizkaritik hartutako zenbait aipu jaso ditut:“Hizkuntza-ekologia hizkuntza orok bere ingurunearekin dituen elkar eraginen azterketa da” (Einar Haugen)“Hizkuntza bat salbatzeko, ez da hizkuntza bera salbatu behar, baizik eta haren habitata; hau da, haren garapen-eremua, existentziaren testuingurua.” (Albert Bastardas)“Demagun euskararen ekosistema hartzen dugula aztergai. Aztertu behar dena euskarak...


Keniako "bretoiak"

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-03-05 19:05

Ekologia mila bider maseatu dut blog honetan. Eta gehiagotan egingo diot zirri, nik uste. Gaurkoan ere aipatuko dut, bitxi aipatu ere.Ekologiaren arabera, landare bat mehatxatuta egonez gero, beste nonbaiten landatu behar da bere biziraupena bermatzeko. Horren ostean, jatorrizko lurraldean sartu behar da berriro lurra emankor dagoenean.Horixe bera pentsatu eta egin du Béatrice Oumak. Roazhon-en ikasi zuen (Bretainia), baita bretoiera ikasi ere. Keniara itzuli zenean bertako umeei bretoiera irakasten aritu da. Ea bueltan lur emankorra aurkitzen duen Bretainian.Horren proba sorosoro blo...


Hegemonia

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-01-09 17:51

Aspaldi aipatu nuen Allartean bloga Garaigoikoan. Aspaldi neukan haren pista galduta. Eta egun hauetan aurkitu dut berriro. Blog interesgarria da Allartean, hizkuntza normalizazioaren ikuspuntutik. Eta eduki landuak ditu. Horietako batzuk ekarriko ditut hona hurrengo asteetan. Momentuz, lehena hegemoniari buruzkoa. Nik ere bere garaian aipatu nuen gaia, baina Allarteanen askoz landuago agertzen da.Bastardas irakasleak subsidiarietate-printzipioaz hitz egiten du; hau da, hizkuntza lokal batean egin daitekeen guztia ez dadila egin hizkuntza globalago batean. Ideia honi bigarren zutabe ba...


Subsidiarietatea

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-11-28 20:14

Gaztelaniazko wikipediaren arabera, subsidiaritate printzipioa hauxe da: subsidiarietate printzipioak, bere definiziorik zabalenean, xedatzen du arazoaren objektutik hurren dagoen agintariak (arau bidezkoak, politikoak edo ekonomikoak) erabaki behar duela gai oro .Printzipio hau ere sarritan erabiltzen da soziolinguistikan, batez ere hizkuntza ekologiari lotuta. Eta hauxe da gutxi gorabehera: bertako hizkuntza batek egin dezakeen oro, ez luke egin behar hizkuntza globalago batek.Printzipio honek indar eta ibilbide oparoa izan dezakeela uste dut. Hala bedi!


Orain dela gutxi, Kutxak eratutako berde-berdea webgunean “aurkitu” nuen hizkuntza ekologia dibulgatzeko bideo eta ikastunitatea.Gaur, berriz, Rober Gutierrezen twitter kontuaren bidez “aurkitu” dut hizkuntza ekologia sustatzeko kanpaina hau. Momentuz bi bideo eman dituzte argitara (euskarazko azpitituluekin gainera).Horrekin batera, Galizia aldean “aurkitu” dudan beste material batekin oroitu nintzen. Hizkuntza izatea ez da erraza. Kasu honetan ere, hizkuntza aniztasuna eta munduko hizkuntzen egoera du hizpide.Eta, amaitzeko, ostegun honetan Topaguneko Mikel Ozaitak Bilbon Hizkuntza e...


Eko-ekintzatan

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-11-01 08:07

Euskaraz hitz egitea ekologikoagoa da. Euskal Herrian euskaraz hitz egitea ekologikoagoa da beste ezein hizkuntza hitz egitea baino. Zergatik? Biodibertsitatea zaintzen duzulako, hizkuntzen dibertsitatea zaintzen duzulako.Galizian ere hizkuntza ekologiari helduko diote, jardunaldi batzuetan. Bitxiak dira hango hitzaldietako batzuk: Obradoiro de narracións ecolóxicas, Obradoiro de músicas vexetais, … Ez daukat joaterik, baina gustura jasoko nuke tailerretako bat.Gazteen eta ez hain gazteen artean, hizkuntza ekologia zabaltzeko, Kutxak egin du film bat, baliabideekin eta abar. Itxura ...



Hizkuntza ekologiaren diskurtsoa gero eta ozenago aditzen da gurean. Soziolinguistika Klusterrak antolatutako ikastaroa horren gainekoa izan zen (kronika ederra egin dute Ruben eta Abel lankideek). Galizian ere aditzen da. Eta horren froga Manuel Singalak eta Manuel Bermudezek egindako hurrengo lau bideo labur gaiaren inguruan sentiberatze aldera.


Aurrekoan Udaltopekoa izan zen eta oraingoan, ostera, Uemak egindako jardunaldietatik iruzkin bat egin gura dut.Iñaki Markok ponentzia aurkeztu zuen (bideoa ere badago), arnasguneen gainekoa. Kontzeptuaren errepasoa egiten du hasieran: non sortu zen, zer esan nahi duen, zer adierazi gura duen, zelan indartu beharko liratekeen, … Ondoren, biotopoa zer den azaltzen du eta esaten du Uema izan behar duela arnasguneen biotopoa. Eta, azkenik, autopoiesia esplikatzen du: sistema batek bere buruz bere burua erreproduzitzeko duen ahalmena da. Eta Iñaki Markoren iritziz, udalerri euskaldunak si...


Gipuzkoan jo ta ke ari dira lanean Zabor Errausketaren kontra. Ekintza berriak eta ikusgarriak ari dira egiten Hau da azkena egin dutena. Nafarroan, zoritxarrez ere, ari dira lanean planta haundi bat egiteko Tafalla aldean. Hor izanen dugu hurrengo urtetan beste frente bat borrokatzeko. Ekologiaren eta erreziklajearen alde. Kontsumismoaren kontra.


Piratak?

ppdi 1456152274034 Kapain | 2009-11-25 12:13

Alakranaren kasuaren inguruan sortutakoak interesatzen zaizkit. Alde ezberdinetatik begiratuta interesatzen zait gaia. Alde edo dimentsio guztiak banaezinak dira. Dimentsio soziala, ekonomikoa eta ekologikoak aintzat hartu behar dira, ezinbestean, horrelako arazo edo egoera bat aztertzerakoan. Eta ideia hori ez da kontuan hartu, apropos edo nahi gabe, Alakranaren itsasontziaren inguruan esan eta idatzi diren albisteetan. Hemen daukagu, esate baterako, Somalian eta Keniako kostaldean nola biziduten arazoa. object width="560" height="340">


Aspaldiko partez (orain dela bi urte, zaharrak gara gero) Mikel izeneko batek eskatu zidan hizkuntzaren ekologia zer zen azaltzeko. Nik halamoduz azaldu nion eta gaur irakurri dut artikulu bat eta berarekin gogoratu naiz. Soziolinguistika eta hizkuntzaniztasuna ekologia konplexutik abiatutako hurbilketa Albert Bastardas



Egungo sitemaren funtzionamendua ulertzeko bideo benetan interesgarria. Oso modu didaktikoan eginda. Benetan erraza ulertzeko, eta bide batez, ingelesa ere praktikatzeko. Azpitituluak ditu erdaraz. On egin!


Nora goaz horrela?

ppdi 1456152274034 Kapain | 2008-03-04 19:32

Berriro ingurumenari lotutako albiste batekin nator. Oraingoan, hiru adibide besterik ez ikusteko non gauden eta nora goazen. On egin!


Zaborraz inguraturik

ppdi 1456152274034 Kapain | 2008-03-04 19:20

Benetan harrigarria albiste honetan irakur daitekena. Itsas Barean , Japonia eta Kaliforniaren artean, gutxi gorabehera Estatu Batuaren azalera duen zabor-eremu bat antzeman  daiteke. Horrek darion kiratsa laster ailegatuko zaigu!


Nahi duzu jakin zenbat elektrizitate gastatzen duzun? Zure eguneroko kontsumoa eta ingelesa apur bat jakin behar duzu. Sar zaitez hemen eta erantzun galderei.


Gereñu anderearen "erasoa" dugu berriro ere aipagai. AHT GELDITU elkarlanak, bere web orrian jasotzen duen artikuluan adierazten duen bezala, Gereñuk hipotesiak besterik ez ditu erabiltzen, errepideetan garraioek duten zama nola gutxituko den demostratzeko. Gaur goizean Euskadi Irratian gai honen inguruan entzun dudan albistean, hamar bat aldiz errepikatu dute zifra bat. %400an gutxituko da garraioen presentzia. Ordea, behin bakarrik aipatu dute gutxitze hori 2015rako (?) igartzen hasiko garela. Zenbat da %400 hori? Zazpi urteetan garraioak izango duen gorakada (egungo erritmo basatiari jar...


Zein den zure aztarna ekologikoa jakiterik nahi? Hemen duzu programatxo bat kalkulatzeko. Animo, ez da oso zaila eta nahiko baliagarria da egunero egiten dugun horretaz hausnartzeko.


Bideo interesgarria Lurraren mugak non dauden ikusteko, baita une honetan garapenari begira non gauden ikusteko ere. On egin!


Azken iruzkinak