Kapain

Txantxiku bat munduari begira

Erregearen 2008-ko

2
ppdi 1456152274034 Kapain | 2009-12-23 17:20

Pixka bat berandutxo bada ere, hona hemen, espainiako erregearen iazko jatorrizko gabonetako mezua. Aurtengoan ere, ziur nago tamaina bereko astokerixak esango dituela. Ea aukera dudan eskuratzeko aurtengo diskurtsoa ere. Jatorrizko bertsioan jakina!


Piratak?

ppdi 1456152274034 Kapain | 2009-11-25 12:13

Alakranaren kasuaren inguruan sortutakoak interesatzen zaizkit. Alde ezberdinetatik begiratuta interesatzen zait gaia. Alde edo dimentsio guztiak banaezinak dira. Dimentsio soziala, ekonomikoa eta ekologikoak aintzat hartu behar dira, ezinbestean, horrelako arazo edo egoera bat aztertzerakoan. Eta ideia hori ez da kontuan hartu, apropos edo nahi gabe, Alakranaren itsasontziaren inguruan esan eta idatzi diren albisteetan. Hemen daukagu, esate baterako, Somalian eta Keniako kostaldean nola biziduten arazoa. object width="560" height="340">


Duela egun gutxi aurkeztu zen ikerketa baten emaitza edo ondorioen gaineko kontuekin nator oraingoan. Ikerketan gure lankidea den Andoni Eizagirrek parte hartu du. Zientzia eta teknologiarekiko dugun iritzia da ikerketaren bitartez aztertu nahi izan den dimentsio nagusiena. Bestalde, ETBko Teknopolis telebista saioan, Andoniri elkarrizketa egin zioten ikerketaren inguruan. Elkarrizketa hori da hain zuzen hona ekarri dudana, edonorrekin konpartitzeko.


Gripe A-ren bueltan

ppdi 1456152274034 Kapain | 2009-10-19 17:03

Hona hemen A gripearen gaineko gezurrak zabaltzeko kaleratu den bideoa. Nahiko zabalduta badago ere, nire blogera ekartzen dut gaia asko interesatzen zaidalako. Baita globalizazioarekin zerikusia den beste "afaire" bat delako. On egin!!CAMPANAS POR LA GRIPE A from ALISH on Vimeo.


Hona hemen EUSKALTUBEn topatu dudan perlatxo bat. Euskal Herrian bizi dugun egoera politikoaren "azalpen sakona" aurkituko dugu. On egin!!


Hona hemen beste bideo bat. Oraingoan ametsetakoa izan daitekeen eskola baten irudiak. Ametsetakoa dena,..... guretzat. Beste batzuentzat egunerokoa da. Ea noiz hurbiltzen garen horretara!! Ahal bezain laister izan bedi!!!


Esteketan gai honi buruz zabal diharduen orrialdera lotura agertzen bada ere, hona ekarri nahi izan dut orrian bertan txintxilikatuta dagoen aurkezpena. On egin! | View | Upload your own


Gure eskoletan sormena dela bultzatu beharreko gaitasunetariko bat ez du inork zalantzan jarriko, ala bai? Nik ez behintzat. Kontua da, eskoletan ia-ia alderantziz jokatzen dugula, sormen gaitasun horri behar bezalako garratzia eman gabe, eta askotan, gaitasun hori mutilatu edo moztuz. Enpin, horretaz hausnartzeko bide ederra ematen digu ondorengo bideoan benetan komunikatzaile bikaina den pertsona horrek. Zer diozue?


Krisiaren garaian ari gara egunero gogorarazten diguten bezala. Nire inguru hurbilera ere etorri da krisiaren itzala. Hala ere, ez nuke nik ikuspegi pesimista batetik baegiratzea egoera. Bada garaia aldaketarako. Bai maila pertsonalean, eta batez ere kolektibitatean eta gizartean egin beharreko aldaketaren garaia da. Bizitzeko eredu berrien bila hasi behar gara, denen artean. Traumarik gabe egoerak eskaintzen dizkigun aukerei heldu eta bizi. Esate baterako, kotxea alde batera utzi eta garraio kolektiboei heldu beharra dago. Ohiturak aldatzea besterik ez da, kasu gehienetan. Bestalde, eguner...


Aspaldiko partez, hemen nago berriro bloga berrizten. Oraingoan, El Paisek dakarren artikulo bat txintxilikatu dut hemen ikasturte berriaren hasiera gisa. On egin!


ppdi 1456152274034

Txikitan eta familian jaso nuen ezizen edo mote horrekin ibili nintzen hainbat urtetan. Nire anai nagusiak jarri zidan, uste dut, eta hori erabaki dut izatea nire blog honen izenburua. Aupa Kapain!!