Hiznet gradu-ondoa egin nuen bere garaian. Formazio gisa ezinbestekoa da nire ustez. Hizkuntzaren normalizazioan jarduteko ezinbestekoa. Baina, horrez gain, urteen poderioz, bestelako baliabide interesgarriak ere eskaintzen ditu: ikerketa lanak. Orain dela urte batzuk, pentsaezina zen horrenbesteko ikerketa corpusa egotea. Eta, gainera, horietako asko eta asko denon eskura, interneten. Gure harribitxia da, gure soziolinguistikako ikerketa corpusa. Guztira, gaur Hizneteko webgunean 131 ikerketa daude. Eta honela banatu ditut: Gehienak lan munduari buruzko ikerketak dira, eta haren at...


Aste honetan kaleratu da 2010eko maiatzeko Euskobarometroa, Euskal Herriko Unibertsitateko Politika Zientzien departamentuak urtean bi aldiz ateratzen duen iritzi publikoaren gaineko ikerketa. Maiatzaren 6tik 28ra Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 1.200 herritarrei (400 herrialde bakoitzeko) egindako galdeketan bloke nagusi hauek jorratzen dituzte:Egoera eta ardura pertsonalak, giro sozial eta ekonomikoa, demokraziarekiko asebetetze eta Konstituzioaren onarpen mailak.Egoera politikoaren, gobernuaren (Eusko Jaurlaritzaren) eta politikari ezagunenen balorazioa.Sentimendu nazionalista, eus...


Duela egun gutxi aurkeztu zen ikerketa baten emaitza edo ondorioen gaineko kontuekin nator oraingoan. Ikerketan gure lankidea den Andoni Eizagirrek parte hartu du. Zientzia eta teknologiarekiko dugun iritzia da ikerketaren bitartez aztertu nahi izan den dimentsio nagusiena. Bestalde, ETBko Teknopolis telebista saioan, Andoniri elkarrizketa egin zioten ikerketaren inguruan. Elkarrizketa hori da hain zuzen hona ekarri dudana, edonorrekin konpartitzeko.


Nafarroako Unibertsitateak egindako ikerketaren arabera, adin txikikoentzako hainbat aisirako modu digitalen artean, telebistak du indar gutxien Irati Santa Kruz, Laura Peña, Julen Perez/ Eskoriatza Pantaila txikiaren eta bideojokoen artean aukeratu behar izango balute, gazteek telebista ikusteari utziko liokete. Gazteen ohitura eta zaletasunei buruz Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateak egindako ikerketak dioenez, gazteak bizi diren inguru digitalean telebista da gutxien erakartzen dituena. Bideojokoen eta telebistaren artean aukera egin behar denean, %47k nahiago du bideojoko...


Hiznet-eko webgunean 2008ko zenbait ikerketa lan igo dituzte dagoeneko. Begirada bat egin beharko zaie  denei ea zer dakarten ....   Aranaga Libano, Amaia (2008). Eremu urriko hizkuntzen egoera Europar Batasunean. Hiznet 07-08ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe). Aranguren Juaristi, Nerea (2008) . Ahozko erabileraren garrantzia hizkuntzaren normalizazioan. Hiznet 07-08ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe). Arauzo Uriarte, Amaia (2008) . Hizkuntzen portfolio europarra: beste tresna bat ikasle eta irakasleen esku. Hiznet 07-08ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).&...


(Merkatu-ikerkuntza irakasle baten purrustada) Boterea duenak galdetzeko baimena ere badu. Baimena eta beharra. Galdetuz, itaunduz, inkesta eginez, bere sudurra azken izkinaraino sartuz eusten dio botereari boteredunak. Besteok, menpeko horiok, erantzutea besterik ez dugu. Non ibili zara? galdetzen digu amak. ¿Qué hacía usted sentado a las ocho de la mañana en un bar cerrado? galdetzen digu poliziak. Zein da abangoardia sobietarren garrantzi politiko eta artistikoa? galdetzen digu irakasleak. Ze detergente marka nahiago duzu? galdetzen digu inkestatzaile irribarretsuak. Baina halako batean...


Azken iruzkinak