Gazteek nahiago dituzte bideojokoak, telebista baino
Nafarroako Unibertsitateak egindako ikerketaren arabera, adin txikikoentzako hainbat aisirako modu digitalen artean, telebistak du indar gutxien
Irati Santa Kruz, Laura Peña, Julen Perez/ Eskoriatza
Pantaila txikiaren eta bideojokoen artean aukeratu behar izango balute, gazteek telebista ikusteari utziko liokete. Gazteen ohitura eta zaletasunei buruz Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateak egindako ikerketak dioenez, gazteak bizi diren inguru digitalean telebista da gutxien erakartzen dituena. Bideojokoen eta telebistaren artean aukera egin behar denean, %47k nahiago du bideojokoa. Telebista aukeratzen dutenen portzentajea, ostera, % 34koa da.
Pantailen inguruan gazteek egiten duten balorazioari eta horien erabilerari buruzko ikerketan Espainiako 20 hiritako 4.000 ikaslek hartu dute parte. Bederatzi eta hamaika urte bitartekoak. Inkestatutako ikasleak inguru digitalean bizi eta hazten dira: Interneten nabigatzen dute, eskuko telefonoa dute eta bideojokoekin jolasten dira. .
Bideojokoak telebista baino erakargarriagoak dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: